Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

24/06/2022

Hamaika urte (TXIKIKERIAK)


Amama ohikoa baino aztoratua zebilen, argia ganbaran jarri genuenetik jarraian igotzen zen janaria uzteko eta bere balizko semearekin hitz egiteko. Manuel irten lasai ez dago inor etxean eta. Dastatu urdaiazpikoa, eta edan ardo txurrutada bat. Etorri nire ondora, baina zer argal zauden! hartu jan eta edan!.


Amari galdetu nion ea zein zen Manuel hori,  amamak aipatu zuena. Aitaren anaia, guda zibilean hil zena. Amamari ere galdetu nion, alferrik. Zer Manuel erantzun zidan?  Errepikatzen zuen bitartean Manuel, Manuel. 


Etxean bi behi geneuzkan eta esnea saltzen genuen, Ez zen kasualitatea egunero bere amarekin etortzen zen Bilboko neska, ni etxean egotea bere zain. Gure amak ondo konturatu ziren, bada egun osoa etxean nengon une bakarra hori zen.  Egun batean neskaren amak galdetu zidan, baina egun osoa zaude etxean irten barik, gorri-gorri jarri nintzen neskaren begirada zorrotza ikusi nuenean, eta irrifarre batekin agur esan zidanean.  Dena den, denbora pasatu behar izan zuen konturatzeko neska horrek ere ama soilik laguntzen zuela esnea erostera. 


Urteak joan ahala enteratu nintzen zein zen osaba Manuel, bere eskela aurkitu nuenean, kartoi horidun bat aurkitu nuen. Amari berriro galdetu nion osabaz, eta aurrekoa esandakoa errepikatu zidan. Manuel hil zen guda zibilean, gero enteratu nintzen, egun batean  auto beltz bat etorri zela bere bila,  eta eraman zutela. Etxean ez zen horri buruz hitz egiten, eskela hori ez banu ikusiko, ez nintzatekeen ezertaz enteratu. 


Alferrik saiatu nintzen nire aitarekin horri buruz gehiago jakiten, nahiz eta istoriazalea, eta narratzailea ona izan, horri buruz ez zidan hitz bat ere komentatu. Aitzitik, hamaika pasadizo neukan entzunda makisei buruz, edo kontrabandori buruz, baina horri buruz, berriz... 

GURASOAK INOIZ EZ ZIREN IRTEN HERRITIK, ETA HAN BIZI GINEN BIZITZA OSOA. 

Los comentarios son cerrados