Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

22/06/2022

Bederatzi urte (TXIKITASUNAK)

Ohikoa ez bazen ere, ez zen harritzekoa aiton-amonen etxean kanpotar baten bat neguan gurekin eskolan geratzea, , horrelako neska batekin elkarri eman genion lehendabiziko musua, eta horrekin hasi nintzen jolasten medikuetara. 


Nekazariek hamaika ezusteei aurre egin behar zieten,  (kazkabarra, ekaitza, lehorte, eurite, suei eta abarrei). Uzta txar batek zorigaitza ekartzen zuen, bizitza ez zen erraza, edozein animalia galduz gero nahikoa zen ekonomia familiarra kolokan jartzeko. 1950. urtean familia bateanikatz-gaitza zerealari sartu zitzaion, eta alerik gabe geratu zen; hurrengo urtean ere zorigaitza etorri zitzaion berriro, etxean 10 txerri zeuzkaten, urte batekoak ziren, dotore eta sendoak, eta prezioz ondo saldu zuten; baina bidean, oinez eramaten zutenean  aldameneko herrira, tratulariaren kamioian sartzeko, banan-banan joan zitzaizkien hiltzen, aurreko egunean  ohiko pentsua eman beharrean, irin hutsa eman zuten eta banan-banan joan ziren hiltzen. Hurrengo astean etxeko gizonak erabaki zuen herria uztea eta hirira joatea.

burro.jpg
Hirian bizitza ere ez zen erraza, umeentzat, behintzat, dena zen berria, eta bitxia, etxea, kalea, lantegiak, autoak… di-da batean herriko askatasuna galduta zegoen, ezin zuten etxetik irten, lehenengo egunak jasanezinak ziren. Eguerdian, 12etan lantegiko sirenek jotzen zuten, eta kaleak lagunez gainezka agertzen ziren, aita eta anaiak etortzen ziren korrika bazkaltzera, eta berriz lantegira zihoazten. Hori bai, alai eta pozik, ni, berriz ezin nuen gainetik tristura kendu, eta falta sentitzen nintzen nire lagunak, txakurrak, eta basoko txabola… Soilik kontu batek alaitzen ninduen, goizero etortzen zen emakume bat asto gainetik esne saltzen, nire hizkuntzan ez bazuen ere hitz egiten oso atsegina zen, eta niretzat luxo bat zen goizero atarira jaistea esne bila, eta astoa lastantzera. 

Los comentarios son cerrados