Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

29/09/2022

Lanbideak

Lanbide guztiak aldatu dira. Lan egiteko erak aldatu dituzte. Denok ezagutzen ditugu zer aldaera handiak eduki ditugu nekazaritzan, industrian, komunikabideetan; baina oso gutxik edukiko dituzte dokumentazio eremuko aldaerak.

Eta baita eremu honetan ere!

Kotxeak, adibidez, asmatu direnetik oraingoekin alderatuta oso gutxi daukate komunean.

Nekazaritzan orain gutxi arte langileek atzurrekin jorratzen zituzten lurrak, eskuz sakabanatzen zituzten haziak, igitaiekin mozten zituzten galburuak… Laburbilduz, ehun urtetan lurra lan egiteko tresnak erabat aldatu dira. Oraingoak traktoretzarrak eta uzta jotzeko makina erraldoiak erabiltzen dira. Horrelako makina batek hirurehun lagunek egiten zutena egiten dute.

Dokumentazio eremuari, berriz, asko aldatu arren, oso gutxik erreparatu diote, aldaerak izugarrizkoak izan badira ere. Ikus dezagun adibide bat. Lehen, orain duela gutxi arte, ehun mila agirien artean interesatzen zitzaizkigunak soilik bereizteko, ehun mila fitxa sortu behar genituen, paperezko ehun mila fitxa erosi eta bete, zurezko fitxero berezi batzuetan gorde eta gero fitxero horietatik soilik zeuzkaten ezaugarri jakin batzuek atera.

Lan astuna eta gogorra. Fitxa hauetan jarri behar genituen jatorrizko agirien ezaugarriak, ezaugarri horiek hitz batzuen bitartez deskribatzen genituen.

Fitxa horiek zulotxo txiki pilo zeuzkaten, zulo bakoitzak hitz batekin parekatu genuen. Gero makila metalika batek zeharkatzen zituzten fitxa guztiak, ezaugarri batean sartzen genuen makila, era horretan soilik libre geratzen ziren ezaugarri hori zeukaten fitxak.

Demagun agiri bat urbanismoari buruzko berrehun orrikoa geneukan, agiri hori hitz batzuen bidez deskribatzen genuen: Nazar (herria), Navarra (lurraldea), Pikota (kalea), zubia (eraikuntza), Aranburu (jabea), 156 (katastroa), hirigintza (mota)…

 Aranburutar fitxa guztiak atera nahi bagenituen, soilik Aranburu hitz horiek zeukaten fitxak aurkituko genituzke, eta  libre geratuko ziren Aranaburu abizenba zeukatenak, zurezko fitxerotik eroriz. 

Hurrengo bilaketan hirigintza jarrita soilik urbanismoari buruzko fitxak eroriko ziren…

Hau dena, egun ordenagailu batek di-da batean  egiten du…

 

Hau dena, egun ordenagailu batek segundo batzuetan egiten du…

Dejar un comentario