12/03/2013
Korrika 18 - Berrotzan
Euskara ikasi izana ez da apartekoa. Tamalez Euskal Herriko leku askotan euskara galduta dago… Hortaz, hainbat eta hainbat lagun euskara ikasi behar izan dugu, euskara ikastea Euskal Herriko herritarren betebeharra bezala ulertzen dut, eta ez aparteko kontua.
Duela 56 urte Nafarroako Nazar herrian jaio nintzen. Duela bost mende edo euskara galdu egin zen Lizarraldeko eskualde horretako Berrotza haranean, hain zuzen. XVI. Mendean, 1512 urtean eta hurrengoetan, Nafarroako eta Gaztelako muga izan zen. Gaztelako armadaren kontra borroka latzean arbasoek bizitza, etxeak, ondasunak… euskararekin batera galdu zituzten. Inguruan 3 kilometrora Nafarroako Mariskalaren jauregia dago, Kabregan. Gure ahaidek gogor eta sutsu defenditu zuten euskal kultura, eta euskal hizkuntza; baina galtzaile izanda gogor ordaindu zuten, harik eta gorriak ikusi arte. Pedro Nafarroako Mariskala Simancasen hil zuten. Gezurra iruditu arren, bost mendeko errepresioa oraindik gaur egungo biztanleengan igartzen da.
Euskara ez jakin arren, txikitatik euskalduna sentitzen nintzen, beno nerabetasunetik aurrera, batez ere. Nafarroan garai hartan (eta baita orain ere) ez da beharrezkoa euskara jakitea euskaldun sentitzeko, ni sentitzen nintzen moduan. Oraindik erdaldun eremuetan kontu eta baldintza asko lortu eta aldatu beharko dugu. Nola esan nire herriko lagunei euskaldunak ez direla euskara ikasteko aukera eman ez zaienean? Nahiko minduta daude euskara ez jakiteagatik… Normalizazio garaia oraindik ez da heldu, bidean bagaude ere.
Lizarrako, Orendaingo eta Tolosako Eskolapioetan ikasi nuen, erdaldun giro huts-hutsean. Karrera Valladoliden egin nuen, berriro Nafarroara bueltatu nintzen. 27-28 urte nituela ekin nion euskara ikasteari, une hori arte ez nuen inon eta inoiz euskara jakitearen beharra eduki. Nire mundua erdaldun mundua zen, nire lagunak, nire familia erdaldunak ziren… Gogorra, oso gogorra egin zitzaidan euskara ikastea. Hitz guztiak ikastea… Une batzuetan nire burua etsita ikusten nuen. Euskaltegietan soroetan baino izerdi gehiago bota egin dut, herrikoa izanda soroetan lan egiten ohituta nago, udan zein neguan.
Lagun asko eta asko egin ditut ikasle eta irakasleen artean. Irakasleen aurpegi guztiak primeran gordetzen ditut; baita ikasteko prozesua ere, hasieran Oñatiko biztanleen elkarrizketak bakarrizketa (monologoa) ziren, bada haien berba saihestu nahian (bada piperrik ulertzen ez nielako) nekien apurra erabiltzen nintzen nahiz eta banekien batueraz izanda, ikasle izanda nire esaldiak haientzat ere ulergaitzak izango zirela. Egun batean, berriz, urte dezente igaro ondoren, telebistan esaten zutena hasi nintzen ulertzen. Miraria! Zer poza! Hurrengo urratsa, nire euskaldun lagunez baliatu nintzen hedabideetara artikulu iritziak bidaltzeko (Liburutegi Nazionalari buruzkoak), garai hau ere luzea izan da; baina azkenean ailegatu zen eguna, non euskaldunen iragazkitik gabe hasi nintzen artikuluak hedabideetara bidaltzen. Aurrerapauso handia!
Euskara hainbat era desberdinetan ikas daiteke, baina esfortzua egin ondoren, hau iruditzen zait metodorik onena: euskara ikasi ahala erabiltzea; erromantizismo ukitu batean murgiltzea. Horretarako beldurra eta lotsa etxean uztea da onena, ikasi duguna, ikasi ahala erabiltzeko. Etekinak ezin hobeak dira, eta ondorioak eta emaitzak mundialak. Euskara ikastearen helburua jendearekin, lagunekin, lankideekin, familiarekin erabiltzea da. Ikasteko erarik onena da euskaraz bizitzea, hizkuntzarekin batera euskal kultura ere bereganatzea, euskal munduan murgiltzea, euskara gurea egitea, azken finean. Egun moda jarri omen da, euskara ikastea beste kanpoko hizkuntza bat izango balitz bezala, Euskara arrotza izango balitz bezala, eta tamalez emaitzak agerian daude!
Euskara ikasteko erromantizismo ukituren bat behar da, ezinbestekoa da. Euskaldun bihur gaitezen ez soilik euskara jakitun!
Gerardo Luzuriaga
15:28 | Permalink | Comentarios (0)
KORRIKA
“Eman euskara elkarri” da Korrika 18aren goiburua, eta euskara ikasten ari direnak eta ikasi dutenak omentzea helburua. Berrotza haraneko biztanleen artean ere, mezu hori egokia iruditu zait konpartitzea bakoitzak euskararekin izan dituen bizipenak, konta dezake. Horretarako, polita izango litzateke Berrotzako euskaldunak zer edo zer gehituko bazenitu leku honetan.
Azedoko Kanpingo orrialdean ikusi ditut jarritako argazkiak...
Agintzen dizuet nire ekarpenak helduko zaizkizuela!
Gonbidatuta zaudete!
G. L.
09:49 | Permalink | Comentarios (0)
07/03/2013
Hugo Chavez
No pensaba hablar sobre Chavez. Pero he tenido algunos rifi-rafes en ciertos foros ¿y me he dicho cómo no exponer dos ideas sobre este hombre en esta página?
No ha hecho todo bien, ya lo sabemos. Es difícil hacer todo bien. Pero solo con ver quiénes son los opositores, qué ideas defienden es bastante para algunos por lo menos para ponernos al lado de este que fue un gran hombre y que ha cambiado la suerte de una gran parte de la sociedad venezolana, la más pobre. La más abandonada.
Esta clase social desfavorecida, abandonada, sin estudios con el apoyo de Chavez ha podido adquirir unos estudios, una cultura. Ha mejorado sus condiciones de vida, les ha dado la posibilidad de comer, de estudiar y de tener una sanidad.
Se ha preocupado por estas clases abandonadas. Ha estado siempre a su lado y se ha opuesto a los privilegiados (que en un pais como Venezuela, tienen mucha fuerza y muchos hilos). Ha sido el apoyo y el que ha cambiado la sociedad que le ha tocado vivir. Nos hacen falta muchos Chavez, para cambiar un poco esta sociedad.
Está claro que ha tenido, tiene y tendrá muchos opositores, ¿Pero veamos cuáles son los intereses de esos opositores y cuáles son los fines que quieren conseguir? Es difícil estar del lado de los desfavorecidos, de los pobres... Chavez lo hizo. Fue capaz de cambiar muchas cosas. El movimiento Bolivariano ha tenido un gran estandarte con este gran hombre.
Gerardo Luzuriaga
21:19 | Permalink | Comentarios (0)
06/03/2013
Amaika bat 11 (eta azkena)
14:34 | Permalink | Comentarios (0)
05/03/2013
Amaika bat 10
Inma, seguidora del equipo hace 30 años, que se tragó estoicamente todos los partidos, con el consiguiente frío y nieblas de aquellos inviernos infernales. Ahí está 30 años después, fue la fotografa oficial hace 30 años, y lo ha demostrado de nuevo esta vez.
22:53 | Permalink | Comentarios (0)