25/02/2013
Euskaltzalea
Izendatu naute euskaltzain urgazle, pozarren nago. Ohore handiz jaso dut izendapen hau. Nazarreko ikazkinaren semea euskaltzain urgazle, ohorea. Nazarreko herritar bat Euskaltzaindian, zeinek espero zuen! Nazarren, duela bostehun urte galdu zuen Euskal Herriko hizkuntza berezia bezain preziatu hau; baina nahiz eta horrela izan Berrotza haraneko biztanle batzuen eraginagatik errekuperatzen ari da. Ez daukat hitzik daukadan zentzazio hori adierazteko, ohorea da Euskaltzaindian izatea.
Dena den, argi eta garbi nahi dut adierazi, euskaltzain urgazle izateak ez du esan nahi hemendik aurrera atsegin daukadan hizkuntz hau hobeto erabiliko dudala. Euskaltzain izateak (nire kasuan) ez du esan nahi euskal aditz guztiak, gramatika osoa gaindituko dudala.
Hori bai, orain arte bezala jarraituko dut gure hizkuntza erabiltzen, orain arte bezala jarraituko dut leku guzti-guztietan gure hizkuntzaren erabileraren beharra eta eskubidea aldarrikatzen. Orain arte edo indar gehiagorikin, hori zalantzarik gabe.
Duela hiru urte Jose Antonio Arana Martixari, euskaltzain osoa izandakoari, eskatu nion liburu baten hitzaurrea. Idatzitako hitzaurre horretatik aprobetxatzen ditut lerro batzuk hona ekartzeko.
Jose Antonio Arana izan zen Euskaltzaindian ezagutu nuen lehendabiziko pertsona, garai horretan oraindik euskara niretzat arrotza zen. Garai hartan, hogeita zortzi urte neukanean euskaraz hitz bat ere ez nekien esan. Nahiz eta horrela izan, Jose Antoniok beti onartu ninduen euskalduna izango banintz moduan, nahiz eta bai hitza ere justu ez jakin esaten. Naparra izanda, euskalduntzat neukan neure burua, euskaraz hitz bat ere ez banekien ere.
Esker onak nahi diet adirazi nire bidean topatu ditudan hamaika euskaltzale guztiei, Jose Antonio Arana Martixari, Oñatin bizi izan nintzen herritarriei, Joana Albreteko kideei, eta euskaltegietan eduki ditudan irakasle ugari guztiei… Mila esker denei. Benetan.
Hona hemen Jose Antonio Aranaren aipatutako hitzaurre horretatik ateratako lerro batzuk. Hirugarren liburuki honekin amaitzen du Gerardo Luzuriaga jaunak Oñatiko Unibertsitateko Bibliotekaren Katalogo orokorra. Ondasun baliotsu hau 1985ean ezagutu zuenetik, laster konturatu zen nolako lana zetorkiokeen berak bakarrik hartuko balu 2.574 liburu, 50 inkunable barne, katalogatzeko zama, munduan zehar indarrean dauden ISBD-A arauak errespetatuz. Eta lana antolatzeko, Biblioteka hiru multzo kronologikotan banatzea erabaki zuen, nondik gaiak eskatzen zuen hiru tomotan aurkeztea.
Lehena 1991.enean kaleratu zuen: “Catálogo de Incunables e Impresos del siglo XVI de la Biblioteca de la Universidad de Oñate”, Jon Bilbao Azkarreta (1914-1994) bibliografoaren hitzaurrearekin, zeinek nabarmentzen zuen katalogoa prestatu zuen profesionalaren “fintasin eta kalitatea” zerbait gehiago gehituz, hots, G. Luzuriagaren prestakuntza akademikoa eta teknikoa, gero azpimarratuko duguna. Ez dago esan beharrik Jon Bilbaok, gure euskal bibliograforik bikainenak, egindako lana ondo aztertuta zeukala, eta egilearen merituak neurtuak zituela. Lehendabiziko tomo honek, aipatu 50 inkunable eta XVI. Mendeko 711 liburuen fitxa bibliografikoak emanaz gain, Aurkibide anitz eskaintzen dizkiguna: izenburu eta gaiena, argitaratze tokiena, inprimatzailea, liburusaltzaile, argitaldari eta beste, eta azkeneik, urteka argitalpen kronologia, 1477 urtean hasita, Biblioteka honetan dagoen lehen inkunablearena…
Gerardo Luzuriagak ematen digun aberastasun bibliografikoa… egin duen lan gogotsu eta zehatzari zor diogu, zinez eskertu behar dioguna gure ondare kulturalaren ezagutzarako mesedegarria baita eta ikerketa lanetarako lanabesa. Gerardo Luzuriaga (Nazar, Nafarroa, 1956) aspaldidanik ezaguntzen dut, liburutegi eta biblioteken munduan sartzera saiatu zenetik, horretarako zeukan zailtasun bakarra gainditu zuenetik, hain zuzen ere; lortu duen euskararen ezagutzak zabaldu dizkio ateak eta noraino esan behar Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako batzarkide izateraino, noski... Gerardok berak esaten digunez 1985ean heldu zen hain maite duen Oñatiko Unibertsitateko Bibliotekara, ondo ezagutzen duena zalantza gabeko frogak emanez. Gaur egun beste ekintza eta funtzioen artean, Euskal Erkidegoko Administrazio Orokorraren artxibari, bibliotekari eta dokumentalisten Elkargoko kidea da Gerardo Luzuriaga Sanchez. Eskerrak eman behar dizkiogu euskal kulturako egin duen ekarpenagatik. (Jose Antonio Arana Martija. Euskaltzaina. Bibliotekaria.)
Gerardo Luzuriaga
16:47 | Permalink | Comentarios (15)
Amaika bat 6
Jose Ibarrola Pielola. Mäs joven. No se perdía un partido, pero no como jugador sino como aficionado. Fue uno de los mocetes que acudían a todos los partidos.
14:49 | Permalink | Comentarios (0)
Amaika bat 5
Alfontso Morras, fichó recién cumpliodos los 16 años. Ya desde aquellos tiempos le sabraba fuerza, y el empeño se suponía si se quería jugar en este equipo.
14:46 | Permalink | Comentarios (0)
24/02/2013
Amaika bat 4
Pedro Atxa Zugasti, defensa rápido, y seguro. No era fácil que los delanteros pasasen por la zona que el cuidaba.
Estaba cuadrado en aquella época y sigue estando ahora. Podría haber sido un buen levantador de piedras...
11:13 | Permalink | Comentarios (0)
Amaika bat 3
Inma una de las principales animadoras del equipo, en su día, y también este domingo, que estuvo con el grupo en la fotografía oficial.
11:09 | Permalink | Comentarios (0)