08/10/2022
Los impuestos
13:26 | Permalink | Comentarios (0)
07/10/2022
Más sobre Nazar y San Pedro
-
Existen gran cantidad de publicaciones que distinguen las dos poblaciones muy bien, aquí solo cito esta porque hasta lo explica en las observaciones.
13:08 | Permalink | Comentarios (0)
06/10/2022
La Yasa
21:35 | Permalink | Comentarios (0)
Ega bizirik
14:17 | Permalink | Comentarios (0)
05/10/2022
Espainiak PPk agintzen du
Espainian benetako eskuinak (PPk) agintzen du, gobernuan egon edo ez egon. Bada kontu garrantzitsuenetan sasi-ezkertiarren erabakiak (PSOEk) baino okerragoak badira ere, kaleko errezistentziak eta instituziotetako oposizioak lorpen batzuk ekarriko zituen, eta azken finean ondorioak antzerakoak izango liratekeen nago.
Bada, ezkertiar alderdiek eskuindar alderdiei indarra eta haizea ez emateagatik amore ematen dute, aldarrikatu beharko lituzkeen kontuak erdian edo hutsaren erdian geratuz.
Langileen aurkako neurrirrik tamalgarrienak eta garrantzitsuenak aurrera eraman dituzte sasi-ezkertiar alderdi politikoek gobernuan izan direnean.
Irtenbidea ez da erraza, ezkertiarrek Damoklesen ezpata gainean daukatelako. Edo hartzen diduzte PSOEk ematen dituen ogi apurrak edo ezer ez. Badakitelako beste aldean zer dagoen, Ppren makila, eta orohar PSOEk ematen duenarekin konformatu behar.
Baina, behin tira, bi aldiz tira, hiru aldiz beno; baina hamaikagarrenean, garaia da orain arte edukitako jarrera birplanteatzeko eta kartak mahaigainean jartzeko.
Aurrekontuak ailegatzen dira, armadarako %25 igo da, %25a nondik aterako dute diru hori? Hezkuntza, kultura, hirigintza, langabezia…
Alderdi ezkertiarrek gastu soziala handitzea eskatuko dute, ezbairik gabe apur batzuk lortuko dituzte. Baina aurrekontu horiek eskuindarren aurrekontuak jarraituko dira izango; PPren aurrekontuak baino hobeak izango badira ere; ez lirateke izango hobe planto egitea behingoz, eta ez badute lortzen aurrekontu egokiak ateratzea amore ez ematea?. Agian ez dakigu orain arteko aurrekontuetan zer kopuru handia ematen duten armadarako, poliziarako, monarkiarako, elizarako…? Eta aurten %25 gehiago armadarako edo sustraietik joaten gara aurrekontuak eta beste kontu batzuk eztabaidatzera edo jai daukagu.
Otsoaren (eskuinaren) beldurraren sentimentuarekin bizitzeak ez digu ezer onik ekarriko. Eskuineko lan erreforma aurrera irten da, OTAN barruan gaude, kapitalismo hutsean bizi gara… gai interesgarri eta garrantzitsu guzti-guztietan langileok galtzaile irten baikara eta irtengo baikara.
11:59 | Permalink | Comentarios (0)