Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

23/06/2005

Artzainak - Pastores

Berrotza nekazarien harana izan da eta da. Lurrak ematen dituen produktuekin bizi ginelako eta garelako. Dena den, orain dela urte gutxi arte, harana nekazaria bazen ere, beste ogibide asko zeuden: artzainak, arotzak, dendariak, tabernariak, albaiteroak... Gustatuko litzaidake gizarte honi buruz idaztea, baina zorionez ez nintzen izan bizi garai horretan. Beraz, argi dadila, aurreko mendeko kontuetan beste batzuek eman beharko badute ere, nire asmoa garai hortara hurbiltzea izango dela. Izan ere, aberatsa bezain beharrezkoa izango litzatekeela herriko zaharrek dakitena zehatz mehatz kontatzea.
Herriak zeharo aldatu dira denbora gutxitan. Asko kosta bazaigu ere ideia bat egitea suposa dezagun, oraingo herri txiki hauetan, garai batean, den-dea herri hauetan geneukan. Beraz, denbora kontuan hartuz, eguneroko beharrak erabat aldatu direla kontuan hartuz, duela mende bat hiri batean zeukaten guzti-guztia, baliabide gehienak Nazarren, Otiñanon, Muesen geneukan. Gezurra irudi arren, behar zituztena herrietan ekoizten zuten. Herriak inurritegiak ziren, den-denetik zegoen. Imagina ezazue edozein egoera eta herri hauetan bazegoen artista batek egoera horri aurre egiteko prest. Noizbait bakoitzak espezializatuta zegoen arlo batean.
Nekazariez gain bazeuden beste ogibide batzuk. Dena den ez zen erraza herri hauetan lurrik gabe bizitzea. Lurrak edukita ez gorriak pasatu behar. Ezbairik gabe, familia asko ugariak bezain behartsuak ziren. Izan ere, hiru sendia boterertsu izan ezik, gainontzekoak batez besteko 8 seme-alaba zituen, beraz oso arrunta zen familia batzuetan, batez ere behartsueneetan 12 seme-alaba izatekoak.
Artzainak. Herri guztietan, gutxienez hiru animalia talde zegoen, behiak, ardiak eta ahuntzak. Beraz, hiru familia animalia hauek zaintzen bizi omen ziren. Herri batzuetan artaldi bi zeuden. Zaharra ez izan arren, herrian hiru artzain mota ikusi ditut: unai (ikazkina), ahuntzak (ikazkinaren semea: Jose Mari), ardiak (Isidoro). Inondik ere garai batean artzainek gorriak ikusi beharko zituzten haien familia ugaria aurrera ateratzeko. Gogoan daukat nola herrira Soriatik etorri zen artzain bat eta bere emaztea 8 seme-alabarekin bizitzera, urte gutxi eman zuten gure artean. Gero Otiñanoko Isidoro, Lizarrako Raimundo, eta Antzineko Primitibo hurrenez hurren artzain etorri ziren Mendatzako Zezilioren eta Asartako Pakoren artaldiak zaintzera. Betidanik ezagutu nuen Anjel artzain, eta gero bere anaia Gabino. Jose ikazkina ere urte dezente artzain ibili zen. Urte batzuk Fortunato eta Maria artaldi propio eduki zuen, entzunda daukat Florentzio ere artaldi propio eduki zuen.
Gogoratzen dut, aipatutako artzainak Palentziako manta, zurroia sorbaldan, makila eskuan, eta txakurrak aldamenean.
Gerardo Luzuriaga Santxez

Los comentarios son cerrados