Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

26/11/2006

Iruña-Veleia

Dakizuenez Gasteiz ondoko Iruña-Veleian aurkikuntza berezia aztertzen ari da. J. O. III. mendeko euskarazko testu ugari agertu dira. Testu hauek noiz sortu diren zalantzatan jarri dute ikertzaile batzuek, Unibertsitateko irakasle batzuek, intelektual batzuek, besteak beste.

 

Baina aurkikuntza horretan euskaraz idatzitako testu berezi horiek agertu ezean kritikak, zalantzak, dudak eta irainak ez liratekeela agertuko ziur nago.

 

Ni behintzat iragana ez nau harritzen, ez nau ezer kezkatzen; argi daukadan bakarra garai hartan euskal herriko hizkuntza euskara   izan baita. Areago, agerian baitago, testu horiek agertu edo ez, antzinean  euskal herriko  benetako hizkuntza naturala  euskara izan zela. Ordea, euskararen oraingo egoerak eta etorkizuneko egoerak biziki kezkatzen nau. Eta nire buruari zer beharra, zer irabaz dezaken afera honetan euskarak galdetzen diot. Ezer ez.

 

Bestetik, une honetan afera planteatzen den bezala arriskuak baino ez ditut ikusten. Kaltetua euskara izan daitekeelako. Ez dut uste, baina demagun, aditu kritikoen iritziak hedatzen direla, kasu okerrenean faltsuak diren susmoa zabaltzen dela. Kaltetua euskara izango da.

 

Herritar arrunten eszeptizismoa, berriz,  gaur egun euskara bizi den egoeran oinarritzen da. Ea bizi izandako pasadizo honek aurrekoa zeredozer argitzen duen.

Gaur egun ere,  Berrotza haraneko biztazle gutxiok  euskal abizenen (Luzuriaga, Atxa, Ibarrola, Landa, Zudaire…) jatorria Berrotza haranean daukala baieztatzea ausartzen gara. Zergatik? Berrotza harana Nafarroako Lizarraldean kokatuta dagoelako. Euskara XV. mendean galdu zuelako. Egun eremu erdelduna delako. Arruntena, biztanle arrunten artean euskal abizen hauek jatorria Gipuzkoan edo daukala pentsatzea da.

 

Errealitatea, berriz, bestelakoa da, elizako liburuetan begiratuz gero jaio berrien izen-abizenak erregistratu zirenetik, XV. menditik, haran honetako jatorrizko abizenak direla ziurtatzen du. Iragana ez nau harritzen, ez nau kezkatzen, euskara Euskal Herriko hizkuntza izan baita. Euskararen egungo egoerak kezkatzen nau, ostera.

 

Gerardo Luzuriaga

 

Voy a cambiar las fotos. Estáis enterados.

Los comentarios son cerrados