Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

05/09/2008

Margarita de Sorlada

Margarita Iturmendi Busto. Nire bigarren herrira ailegatu nintzenerako Naparrena taberna itxita zegoen. Ailegatu nintzen herrira tzernaren itxiera ez bazen izan, aurreko urteetan izan behar zuen. Hasieran herriko giroan murgilduta ez izan arren, Naparrenaren aipuak behin eta berriro entzuteko aukerak nituen, lagunak naparrena tabernaz oskotan berba hitzegiten baitzuten.

 Pertsona ona, umoretsua eta irrifartsua. Gustokoa zeukan kontatzea zer pasa behar izan zuten ezkertiarrek guda zibilean Oñatin, eta bereziki bere familiak.

Bere gurasoak 1888 urtean etorri ziren Nafarroako SORLADAko herritik, eta Naparrena taberna ireki zuten.  Urtean joan aurrera ezagutu nituen Margarita eta Rosendo, bere anaia.         Hortik aurrera egunero ikusi nituen plazan eta atzeko kalean. Behin hitz egin nuen Margaritarekin, nahiz eta hamaika aldiz agurtu eta hamaika bider atzeko kaleko errifa erosi ez nuen ezagutu sakon.

Beraz, entzundakoa prezio berean salduko dut. Faszistak Oñatira sartu orduko Mutrikuko Busto kontserba enpresari familiaren etxera joan zen. Bueltatu zenean, Margaritak gorriak ikusi zituen, taberna itxi egin zuten, hamar urtetan itxita izan zen, zeukan diru guztia kendu zuten, ilea erabat moztuta plazan eduki zuten eta kaleetan zehar ilaran eraman zuten beste emakume batzuekin irainak jasotzen zituzten bitartean.

Famili honi esker Mueseko zigortuta eta hil egin zituzten bi anaien familia Oñatira etorri ziren. Herri osoan Margarita, Rosendo eta Angel irakaslea, horien anaia, ohore zeukaten. Aurten atzeko kaleko  jaietan agurra ofíziala egingo dute.

Azkenean Xabier Euskitze Margaritari buruz idatzitakoa kopiatzen dut:

G

AUR zortzi ehortzi zuten Oñatin Margarita Naparrena, gure amona Elbira Naparkua zenaren lehengusina. Margarita izan da, hain segur, Oñatiko bizilagunik ezagunena, Idoiaga alkatearen, herriko seme Galdos diputatuaren eta beste edozeinen gainetik. Ezagunena izateaz gain, herriko pertsonarik maitatuenen zerrendan ere punta-puntan lebilke gaixoa. Bandera errepublikarra jarri zuten zerraldoaren gainean. Izan ere, Margarita gazte-gaztetatik markatu zuten herriko frankistek. Ilea motz-motz utzi zioten, denen aurrean barregarri ager zedin. Gorriak izaki! Zer zuen, ordea, Margarita Naparrenak hain ezaguna eta maitea izateko? Ezer ez eta dena. Nagusiki, amairik eta bereizketarik gabeko irri zintzoa, egiazkoa, goxotasuna, hurbiltasuna. Ez zuen senitarteko askorik, baina lehengo ostegunean jende askok egin zuen negar Oñatin. Herriko alaba kuttun bat hil da.

Gerardo Luzuriaga

Los comentarios son cerrados