Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

13/12/2009

1933ko abuztua

Iraultza hitza, la Pasionaria, libertarioak, askatasuna, errepublika, eta batik bat komunismo hitza herrian entzuen ohi zen. UGT, CNT eta hainbat sigla ahoz aho zebilen.

Terratenienteak alde batera zeuden, apaiza, maisua eta idazkaritzerekin batera. Beste aldea multzo handi bat herritar arruntak, eta beste aldean lau konprometituak.

Egun batetik bestera pobreen aldeko alderdiak propaganda handia hasi ziren egiten, kalean eta batez ere tarbenan ahoz aho zeukaten gaia zen. Lur-jabeen familietan denak eskuindarreen aldeko aldediekiko ideiekin bat zetozen. Familia hauetan ez zegoen ardi beltzik, aitonatik hasita ilobetan bukatu eta den-denok eskuindarzaleak ziren. Pobreen familietan ezin dugu gauza bera gertatuko zenik, senide hauetan denetik zeuden, batzuk ezkertiar sutsuak, baina bazeuden batzuk, berriz, eskuindarren alde edo erdiko bidean gelditzen zirenak.

Estatuko herri gehienek eztertiarren alde egin zuten, eta horren eragina eta Nafarroako herri gehienetan ere eragin handia eduki zuen, eta herritar xumeen ezkertiarrek aldarrikatu zituzten ideiak gure aldera ere ailegatu ziren. Hilabeteak aurrera egin ahala herriko jendeari ezinezko egin zitzaion neutrala izatea, aberatseen alde odo probeen alderdiaren alde egitean erabaki izan behar zuten.

Asturiasetik, Kataluniatik edo Madriletik zetozen berriak herrian ere itxaropena ekarri zituen. Iraultza, lur banaketa, nekazari-erreformaren itxaropena hazi zen herriko jendearen artean. Abendurako bost gizon kanpotik zetorren mugimenduarekin bat egin zuten. Buruzagia Gillermo zen. Gillermo eskolatua zen, taldekoa bakarra. Apaizetan urte dezente ibilitakoa zen. Emaztea Paula zen. Lau seme-alabak zeuzkaten.

Joarkide

Los comentarios son cerrados