23/04/2009
Kostalera elkartea
Kostalera elkarteko bilera egin zen. Borondatea ez dagoenean zaila da ezer konpontzea. Kasu honetan udal batzarrean ibiltzen direnek ez dutela gogo handirik eduki kontua konpontzeko salatu behar dugu. Borondate ona edukiz gero ezin errazagoa zegoen afera konpontzeko. Elkarteko gehienok lehenengo momentutik argi eta garbi ikusi dugu, udala gure inozokeriaz aprobetxatu da. Konpontzeko bide asko eta asko zeuden, bide horietako batzuek proposatu ditugu, baina banan-banan baztertu dute, bide bat baino ez zutelako buruan, elkarteraren jabetzarekin gelditzea, hain zuzen ere. Eta urteak pasa ahala, lortu omen dute.
Uste dut komenigarria izango dela berriro gogoratzea nola sortu zen elkartea, zeintzuk mugitu ginen aurrera eramateko, zer zegoen hori egin baino lehen, norentzat izan da ona elkarte bat horrela eduki izana.
Orain arte gertatu dena hitz batekin laburtzen da, lapurketa. Milioiak ordaindu ondoren, dena txukun jarri ondoren, martxan jarri ondoren, antolatu ondoren, hogei urte ondoren kontu honekin irtetzea lapurketa baino ez da.
Egun batean argi eta garbi zegoena hurrengoan ilun-iluna izatea ez dauka hitzik.
Honen jarrera gaiztoaren aurrean galdera batzuk egiten diot nire buruari, ZER IRABAZTEN DUTE HONEKIN, ZEINTZUK IRTENGO DIRA GALTZAILE, ZERTARAKO EGITEN DUTE HAU DENA?
Gerardo
10:32 | Permalink | Comentarios (2)
22/04/2009
Codes (Guadalajara)
Estuvimos en Codés. Un pueblo y una zona preciosa. A 1.300 metros de altitud, la nieve y el viento tiene que notarse en estos pueblos. Una zona de sabinas de siglos y siglos.
13:35 | Permalink | Comentarios (0)