Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

21/04/2011

José Ramón

He encontrado en Internet dos libros editados sólo para Internet de José Ramón Lander Lacalle. He aquí el principio del primero: 27 historias para tomar la sopa.

La historia del árbol de los niños. Era una vez una niña que tenía un globo y el viento se lo arrancó de las manos.

"¡Para, para!" gritó la niña. Y el globo se enganchó en un árbol. La niña se subió a un banco, del banco pasó al árbol y cogió el globo con las dos manos...

http://en.calameo.com/read/0005575875822cf1bb518

thumb.jpgY de paso os copio una carta que publicó en Berria.

Ofelia Hernandezen oroimenez

 



Ofelia seme-alabak aurrean zirela hil zuen senarrak joan den larunbat gauean Durangon. Ezagutzen ez zutenek epaitu egiten dute; epaitu egiten dute emakumea zelako eta kanpotarra. «Zerbait egingo zuen», diote. Biktima errudun bihurtzen dute. Zelan esan daitezke horrelakoak horrelako hilketa gordin baten ostean? Nork sortzen ditu?

Guk bai, guk ezagutu egiten genuen, guk arratsaldeak berarekin ematen genituen Durangoko Helduentzako Eskolan. Ofelia pertsona zintzoa, atsegina, bihotz onekoa zen. Goizetan beharrera joaten zen eta, ezertarako astirik hartu barik, eskolara etortzen zen, ilusioz beterik, umetan nahi izan zituen ezagutzak lortzeko modurik ez zuen pertsonak duen ilusio horrekin. Eskolak amaitu ondoren, seme-alabak hartzen zituen, haien eskolak ere ordu berean amaitzen baitziren. Ama ona zen. Ama ona zen jaiotzetik ezagutzen ez zuen herrian, alboan familiartekorik barik, beldurra barru-barruraino sartuta eta gerora bizitza kenduko zionaren tratu txarrak aldean, ama ona zen. «Zer edo zer egingo zuen», diote; galde diezaiotela Alexiari, azken udetan jaso zuen ume errusiarrari, egoera ekonomiko kaskarra baino kaskarragoa izan arren, jaso zuen ume errusiarrari. Guk bai, guk ezagutu egiten genuen, eta zen bezalakoa gogoratzen dugu: lankide ona eta ama hobea.Seme-alabentzat bizi zen eta, dagoen lekuan dagoela, kezkatuta begiratuko die seme-alabei. Nola geldituko dira? Seme-alabak banatzeak senarrak eragin zion zauri hilgarriak baino min handiagoa eragingo lioke. Seme-alaben geroak Ofelia hiltzen ikusi zuen herrian egon beharko luke. Instituzioek berauen etorkizuna erabaki behar dute, baina edukiko ote dute etorkizunik maite duten horiengandik urrun? Zergatik ezin dira Sandrarekin gelditu, Ofeliarentzat hemen ez zuen ahizpa zenarekin? Instituziokoek familiakoa ez dela esango dute, bere egoera ekonomikoa kaskarra dela esango dute, baina zer esango dute Cristianek eta Mariak? Ez ditugu berauek izan behar gogoan horrelako erabaki bat hartzeko orduan? Ama hilda zelan eramango dituzte harrera etxe batera? Krudelegia, ankerregia izango litzateke, ezta? Hau erabakitzeko orduan, instituzioek ez lukete erakutsi beharko Ofelia bizirik zegoela erakutsi ez zuten sentsibilitatea?Goian bego, ahal badu behintzat.

Jose Ramon Lander Lacalle

Durangoko EPAko ikaskideen izenean (Durango)

 

Los comentarios son cerrados