Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

17/07/2011

Gerardo Luzuriagarekin berbetan

Ninbe Morenok "Inguma laborategian" blogean egindako euskal liburutegiei buruzko elkarrizketaren esaldi batzuk ekatzen dizkizuet hona:

Gaurkoan Gerardo Luzuriagaren elkarrizketa bat gerturatzen dizuegu. Gerardo NAZARren, Lizarra aldeko herri txiki batean jaio zen. Historia karrera bukatu zuenetik liburu artean ibili da, liburutegi batetik, beste batera. Bere lehenengo lana Madrilgo “Hemeroteca Nacionalean” lortu zuen, eta ondoren, Basauri zein Oñatiko udal liburutegietan eta Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearen liburutegiko arduradun gisa aritu da, besteak beste. Euskara ere, bere bizitzako ikasgai garrantzitsua izan da, 28 urterekin hasi baitzen hau ikasten eta egun, horretan dirau.

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako Batzarkidea, Eusko Ikaskuntzaren Bazkidea eta Euskadiko Liburutegien Aholku Batzarkidea da eta bere argitalpenen artean daude: “Oñatiko Unibertsitateko XVI. Mendeko inpreso eta inkunableen katalogoa (1991)” eta “XVI mendea: Historia,irakaskuntzako metodoak, bizitza akademikoa, ikasgaiak eta zentsura (1998)”.

Joana Albret Mintegiaren helburu nagusia liburutegietan euskararen erabilera bultzatzea izan da.

Euskadiko Liburutegiari buruz... ez sortzeak ez nau kezkatzen, ea zein motatako liburutegia sortuko duten, berriz, bai.

Espainiako eeta Frantziako ereduetatik at funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen dut politikaren bitartez lortzea.

Dokumentazio ikasketak euskal unibertsitateetan sartzeko bidea ikertzen gaude...

índice.jpg

 

http://www.unibertsitatea.net/blogak/inguma

Los comentarios son cerrados