Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

30/11/2013

Faustino de Zerio (Bargota)

Bargota.jpgBrujeria_Bargota.JPG 

Faustino de Zerio Segura (1913-1982)

 

1913. urtean Bargota herrian (Nafarroan) jaio zen. Bere gurasoak nekazariak ziren.

 

Miguel de Ceriok eta Elvira Segurak zazpi seme-alabak eduki zituzten.

 

Lehendabiziko ikasketak Bargotako eskolan egin zituen, batxilergoa;  berriz,  Sansol herrian egin zuen.

 

Iruineko apaiztegian  jarraitu zituen ikasketak. Apaizgai ibili zen. Gaztea zenean ulergaitza gertatzen zitzaion nola euskara ikasgaietatik at izatea, sutsu eskatu zuen programan sartzea, baina alferrik.

 

Arazo horiek dela eta Logroñoko apaizgaitegian amaitu zituen ikasketak.

 

Aitzin Meza Bargotan eman zuen, eta laster Errioxako Matute eta Badaran herrietara bidali zuten apaiz.

 

Logroñoko apaizgaitegira irakasle eraman zuten, ohore handia izan zen berarentzat. Teologia eman zuen, misioetako  eta bokazioetako ordezkari izendatu zuten.

 

1977 urtean  gaixotasuna dela eta, arnasa nekez hartzen baitzuen Bargotan bizitzera joan zen. Bargotan jarraitzen du idazten, eta herriko gazteek eskatuta euskarazko klaseak hasten da ematen azken egun arte herrian bertan.

 

EUSKARAREKIKO HARREMANAK

 

Denok dakigu Bargotan non dagoen, eta zer sentzibilitate gutxi zegoen euskararekin. Aitzitik, Faustino aitzindaria da. Auskalo zer arrazoigatik heldua zenean hasi zen euskara ikasten eta euskaldunberri bihurtu zen. Primeran bereganatu zuen txikitan ikasi ez zuen hizkuntza.

 

Gustukoa zuen poemak, bertsoak eta koplak sortzea.

 

Eskualde honetan zapalketa politikoa erabatekoa izan zen, eskuindarrek lortu zituen agintea. Giro horretan, jaio eta bizi izan zen Faustino. Hori bai apaiza izanda errazagoa eduki zituen bere aldarrikapenak.

 

Lehenengo Meza Bargotan eman zuen, 1936. urtean, bai 1936an, euskaraz eman zuen Meza, non eta Bargotan.

 

Faustino eta  bere anaia Tirso bere kabuz postas jasotako gramatika liburuen bidez hasi ziren euskara ikasten, uda partean Andoainen sakontzeko. Horrela hasi ziren bi nafar hauek euskara ikasten. Zer dela eta hasi ziren euskara ikasten?

 

Aitzin Meza, justu 1936 urtean, guda zibili hasita zegoenean, euskaraz emateak Bargotan eskanbila handia suposatu izan behar zuen, ezbairik gabe. Arazoak izan zituen oroigarriak euskaraz ere argitara emateagatik. Hori dela eta gomendatu zioten bertatik hilabete batzuetarako herritik, eskualdetik, Nafarroatik alde egiteko, ezer txarrik gerta ez zekion. Eta horrela egin zuen, hilabete batzuk izkutatuta ibili zen. Apaiza ausarta izan zen.

 

Idazki gehienak Juan de Biurko  ezizenarekin sinatu zuen, edo Zeriotar Paustin (Faustino de Zerio).

 

Horrela idazten zuen: … has gaitezen geure euskal hizkuntz ikasten, euskarak eman baitzikigu aintzina-aintzinatik, historia aurretik, gure nortasuan eta izakera, gure deiturak, gure herri, mendi, ibai eta zelaien izenak… Gaztelania, atzo goizekoa da gure herrian eta behartuta ezarri digute gutxika-gutxika gure ezpiritua menderatzeko. Ea, bada, laster, nafar guztiok euskara, geure hizkuntza berreskuratzen dugun eta, berarekin batera, geure kulturaren izakera eta geure nazionalitatearen arima.

 

 

 

HUMANISTA

 

Bertute asko eduki zituen, batzuen artean gaitasun komunikatiboa izan zen, ordu luzeetan izan zintezkeen Faustino apaizarekin solasean, atsegina eta zentzuduna baitzen.

 

Faustino ere apaiz apala zen, Logroñoko kalonje izendatu nahi zuten, baina berak ez zuen onartu.

 

PENTSAMENDUA

 

Nafarroa Euskadi barruan ikusten zuen, eta hizkuntza zen oinarria. Zapaldutako herriak bere hizkuntza bizirik mantentzen baldin badu, bere esku izango du askatasunaren giltzarria. Hau zen bere pentsamendua. Horrela ez zaigu egiten arraroa arazoak bizitza osoan edukitzea, Iruinean eta baita gero herrian ere.

 

 

 

LIBURUAK

 

Bere idazki gehienak erlijiosoak izan ziren; baina ugariak dira politikoak.

 

Novena de la pureza de la Inmaculada Concepción, 1940

 

Novena al Beato Valentin de Berrio-Ochoa, 1941

 

Historia de Nuestra Señora la Ssma. Virgen del Poyo, 1980

 

¿La misa un problema?, Bai, eta ez, 1981.

 

Euskaraz Zeruko Argia, Goiz Argi, Arantzazu, Principe de Viana, Euzkadi, Euskera  aldizkarietan argitaratu zituen artikulu ugari.

 

Euskera aldizkarian bilduta dago Azkuek Mariano Mendigatxari idatzitako gutunak. Faustino Bidankoze herrira joan zen eskutitz horien bila. Mendigatxak, Bidankozeko nekazari erronkarriak  Luis Luciano Bonaparteri eman zion laguntza, eta ondoren  Azkueri, Erronkariko euskarari buruz ikerketak egin zitzaten. Faustino herri hortara (Bidankozera) abiatu zen, Tirso bere anaia, herri horretan baitzebilen irakasle. Faustino Euskera aldizkarian (1961) argitaratu zuen eskutitz horien lanak.

 

Los comentarios son cerrados