Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

24/12/2013

Laura Mintegi

laura.pnglaura1.pnglaura2.jpg

 

LAURA MINTEGI LAKARRA

 

Gustura ekartzen dut leku honetara beste euskaltzain urgazle baten aurkezpena, Laura Mintegi Lakarra. 2006 urtean izendatu zuten.

Lizarran jaio zen, 1955eko urriaren 26an (zergatik jartzen dut bere egun eta hilabete...aren eguna, bada justu ni ere urte bat beranduago jaio bainintzen, Lizarraldean ere, Nazar herrian.)

Biografia guztiek esaten dute Lizarran (Estellan) jaio zela, baina txiki-txikia zenean Venezuelara joan zela, hortik Bilbora bizitzera bueltatu zen, gero 1973tik aurrera Algortan bizitzeko. Baina zenbat urterekin joan zen Bilbora? Hori ez dakit, baina nik uste txiki-txikia zela.

Nik dakidana, oso Lizartarra sentitzen dela, uda guzti-guztietan gaztetan Lizarrara joan baitzen, jarraitzen du joaten, nik ezagutzen ditudan lekuak ezagutzen du. Ez soilik leku historikoak, baita diskotekak, tabernak, inguruko mendiak ere. Kuadrila oraindik Lizarran mantentzen du. Familia Lizarran dauka. Askotan jarraitzen du joaten. Maiteminduda jarraitzen du Lizarrarekin. Soilik pena bat dauka eta da: Lizarrako biztanleek daukaten tonua eta hitz egiteko era ez duela hartuta, horretarako jaiotzeaz gain, txikitan bizitzea ezinbestekoa baita.

Laura, gauza guztietan ezin da perfektua izan… Gainontzeko kontu guzti-guztietan napar-naparra da… baina Lizartarrek hitz egiteko ezaugarri berezi hori ez da izan gai hartzeko...

Bere biografia zientifikoari buruz ez dut esango kontu asko, zertarako? denok ezagutzen duzue zer egin du, zer idatzi du, zertan dago sartuta…

Soilik esango dut Unibertsitateko irakaslea dela, eleberri ugari idatzi dituela, EH Bilduko bozeramailea dela…

Eta garrantzitsuena, aspalditik Euskaltzain urgazlea da, atal horretan aipatu dudan moduan Felipe de Murieta eta Faustino Zerio bezala euskaldunberria da, 17 urterekin hasi zen euskara ikasten, hortik aurrera euskararen alde bizitza osoan lan egin du.
Gehiago ikusi

 

G. L.


 

Los comentarios son cerrados