25/01/2016
JOAR EGUNA - 2016
JOAR EGUNA. 2016. Ekainak 4a, NAZARren.
Gaia euskara (Lingua navarrorum izeneko hizkuntza) izango da.
Joar mendiaren inguruan dauden Arabako eta Nafarroako herrien biztanleak, Pablo Antoñanak sortu zuen Joarreko errepublika aldarrikatzeko urtero mendi tontorrean biltzen gara.
Aurten bosgarren urtea da. Ohore handiz, eta baita urduritasun handiz ere Otiñanok eta Mirafuentesek antolatu zuten lehenengo urtea (zaila izango da ahaztea egun hori), urte horretan gaztelaniek 1512an Nafarroan indarrez sartzea salatu genuen; hurrengo urtea Agilarrekoek hartu zuten lekukoa, hurrenez hurren Genevilla eta antolatu zuten egun alai hori, aurten guri dagokigu, Nazarreko biztanleei.
Nazarren euskara omenalduko dugu, nahiz eta eskualde horretan aspaldi galduta izan, euskararen iraupena nahi dugu gogoratu, euskaldunberriei errekonozimendua emango diegu, eta batez ere lingua navarrorum erabiltzera animatuko dugu, hori da gure xedea, euskara omenaltzea, hain zuzen ere.
Ekainak, 4a, jai egun xume bat da, gutxirekin konformatzen gara, asmo handirik gabeko eguna da, ez dago luxurik, ez ditugu aparteko ekintzak antolatuko, ez. Joar inguruko herritarren arteko harremanak indartzea eta sendotzea. Nahiz eta bi probintzia desberdineko lagunak izan, hainbeste ekintzetarako komunean eraman beharra daukagu.
Herri eguna da, ez gara sartuko ez ohiko kontuetan. Egun alai, erreibindikatibo, eta mendizale da, egun osoa musika lagun.
Oraingoz hau da programa (irekita dago, hilabete hauetan bilerak edukiko ditugu, hori antolatzeko)
- JOAR igoera. Talde bakoitzak bere ohiko bidetik: Zuñiga, Orbiso, Kanpezo, Genevilla, Aguilar, Codes, Otiñano y Nazar. Joar tontorrean biltzen gara Joar inguruko arabarrak eta naparrak, bi isurialde herri bat garela gogorazteko.
- Adiezpenaren irakurketa.
- Hamarretakoa
- Nazarreko jaitsiera
- Dantzak, musika lagun
- Herri bazkaria, 15 euro inguru.
- pilota partidak
- Dantza
Gerardo Luzuriaga
18:45 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados