09/10/2018
Klimaren aldaketa
Ea orain Nazio Batuen Erakundeak klimaren auzian dioenean egoera larrian gaudela agintariak (politikoak eta industrialak) gai diren arazoari aurre egiteko. Ea oraingoan ez dugun egiten ez entzuarena. Gaiak merezi du, Lurrazala tenperatura igotzen ari delako, gaur egungo C02 isuriarekin jarrituz gero kalteak gogorrak eta atzeraezinak izango baitira.
Baina hau dena ez da berria, askotan irakurtzen dugunez, hainbeste aldiz entzun dugunez, antzerako berriak euria ariko balu bezala jasotzen ditugu .
Aitzitik, kontua larria da. Poliki-poliki herritarrok kontzientziatzen ari gara, eta kontu txikietan ondo samar egiten dugulakoan nago.
Lehenengo urratsa emanda dago, denok gara konszienteak zer edo zer ez badugu egiten lurra pikutara bidaliko dugula. Guk geuk bidaliko dugula, gainera.
Kontua da, tamalez Lurra mantentzea ez dago banakako eskuetan, baizik eta gizartearen eskuetan, eta agintzen dituenen interesak oso interesatuak direnez, soilik interes ekonomikoei egiten diete so.
Hortaz irtenbidea ez omen dago banakako jarreran, baizik eta agintzen dituzten erakundeetako jarreran eta ekintzetan. Adibidez, C02 isurketak, ikatzaren eta gasaren kontsumoa jaistean, basoak zaintzean eta berritzean.
Erraz idazten da, erraz esaten da, baina gero errausketa-instalazioak sortzen jarritzen badugu, C02 isurketak handiagoak badira... akabo...
10:02 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados