12/07/2021
Euskal selekzioa
09:03 | Permalink | Comentarios (0)
08/07/2021
Conoce la Berrueza / Ezagutu Berrotza
Liburu berri bat argitaratuko dugu. Testua 50 orri. Argazki pilo. Egileak, Gerardo Luzuriaga (testua), Nerea Atxa, Oskar Berrueta, Juantxo Egaña, Kike txasko eta Santi Yaniz.
Gida turistiko baten itxura daukana. Hau aurkituko dugu:
- Haranaren deskribapena eta historia
- Pertsonen biografia: Gabriel Acedo de la Berrueza, Pedro de Acedo y Mirafuentes, Gregorio de Alegria, Pablo Antoñana, Dios de Nazar, Ramón Fernandez de Pierola, Juan Lobo, Pedro de Navarra, Pedro Yaniz...
- Herrien ezaugarriak.
- Erlijioa, ohiturak, jaiak
- Ibilaldiak
iaz Berrotza / La Berrueza. Una mirada peculiar al valle. Oraingo liburua horren jarraipena da. Kanpotarrei begira dago egina. Testua baino interes gehiago daukate liburuko azgazkiak. Argazkilariak eta egileak haranekin harreman zuzena dauzkagunez BERROTZA haraneko ikuspegi orokorra eta berezi eman nahi izan dugu.
Hurrengo irailean edo argitaratuko dugu...
10:12 | Permalink | Comentarios (0)
07/07/2021
Bizikidetza
Irakurri dut Mikel Aramburu Zudairen artikulu interesgarri bat: "Bizikidetza Nafarroan: Konfiantza kontua". Oso interesgarria iruditu zait egindako hausnarketa. Espero dut kontu positiboak ateratzea gai hori aztertu ondoren.
Ezbairik gabe Nafarroako aniztasunaren kudeaketa, berak aipatzen duen moduan korapilatsua eta zaila dela. Batez ere, Trantsiziotik hona Nafarroan aniztasun hori oso gaizki kudeatu delako.
Aniztasuna, non ez da esistitzen aniztasuna? Zergatik nabarmentzen dugu Nafarroako aniztasuna hainbeste? Zer pentsatzen dugu beste herrialde batzuetan aniztasuna ez dela esistitu? Batez ere trantsizioan? ikus dezagun beste herrialde batzuetako bizi izandakoa. Adibidez, Espainia, Andaluziatik hasita, Murtzia, Valentzia, Extremadura, Kantabria eta Galizian bukatzeko...
Ados nago Mikelek esaten duenarekin, bizikidetza desberdinen arteko elkarrekiko kongiantzan oinarritu behar da, eta hori heziketa sentimentala zaindu behar da familian eta eskolan, eta batez ere bat nator arazo bihurtu dela.
Garaia da honi buruz gogoeta egiteko, bai.
09:40 | Permalink | Comentarios (1)
Francisca Serna
La que fue la esposa de Félix Gómez de Segura, hermano de Isabel, Benita, Satur, Mariano falleció el 29 de junio.
09:26 | Permalink | Comentarios (0)
La torre iluminada
Desde hace unos días la torre de la iglesia del pueblo se encuentra iluminada.
09:24 | Permalink | Comentarios (0)