20/06/2022
Zazpi urte
Amak anaia zaharrenari bidali zion jaio berri katakumeak aurkitzera, anaiak etxe osoa aztertu ondoren ganbarako ogi-labe zaharrean aurkitu zituen. Katakumeak saku huts batean sartu eta kanposantuko bidea hartu zuen, nik urrutitik jarraitu nuen, baina kanposantuko kanpoko hormaren ezkutatu zuen, bost minutu pasatu ondoren itzuli zen saku hutsekin.
Arratsaldean bazkaldu bezain laster joan nintzen Pedrorengana. Bost minutu ondoren bageunden uztaiarekin kalean gora, kalean behera. Gero txabolara joan ginen, aurreko urtekoa desegina baitzegoen.
Beste egun batzuetan bezala gure arreba nagusia, nahiz eta 12 urte baino gehiago ez eduki, etxean geratu zen eskolara joan gabe. Amak esandakoari jarraitu zion, makilari eta gure anaia zaharrenari esker atera zuen aitona kalera. Amama ohiko zen baina urduriago ibili zen egun horretan, ziur alabaren falta sentitu baitzuen, leku batetik bestera joaten zen esaldi bera errepikatuz. Noizean behin ganbararen atera hurbiltzen zen, irekitzen zuen, eta iluntasunaren aurrean sukaldera erabat aztoratuta itzultzen zen .
Gauean amari galdetu nion, ¿ama, gu ere egun batean Tere moduan herritik joango gara?
Lasai semea, aiton-amonak bizi izan arte ez gara mugituko, egun hori arte maite banituen, egun hortatik aurrera askoz gehiago maite nituen eta zaindu nituen aiton-amona. Gaueko otoitzetan egunero eskatzen nuen haien osasunaz, eta batez ere errosarioa errezatzen genuenean. Amama osasunaz ondo zebilen, nahiz eta burua galduta eduki aspalditik. Haatik, aitona adinaz gain bazeuzkan gaitz batzuk.
17:46 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados