Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

07/02/2024

Hitzaurrea

Ogibidez bi artxibozainek, liburuzainek eta dokumentalistek, Historian lizentziatuek, jadanik erretreta hartuta, Nazarreko historia idazteari ilusioz ekin diogu. Nazar izeneko herri txikia Nafarroako Lizarraldeko Berrotza haranean kokatzen da.

Ez ohiko historiaren liburua idatzi dugu. Artxibo batzuetan gordetako agirietan oinarrituta bere bizteanleen bizimodua eta herriko historia aurkezten dugu. Lagun on baten gomendioei jarraituz, liburuaren hasieran eskualdeko mapa bat jarri dugu, eskualdearen eta herriaren kokapen geografikoa emateko. Testua atseginagoa eta irakurtzea errezagoa egiteko asmoz, argazki batzuk sartu ditugu.

Lehenengo atala, historia aurreko Baskoien lehen biztaleekin hasten da, Nazarri buruz egindako historiagileen aipamenekin jarraituz, eta populazioari, klimari eta hizkuntzari buruzko xehetasun batzuekin bukatzeko. Kapitulu honetan nabarmentzen dugu San Pedro eta Nazar hiribilduek ez daukatela zer ikusirik haien artean, nahiz eta historiagile batzuek hori baieztatu. San Pedro Kabredoren eta Marañonen artean dagoen eremua baita.

Aurreratzen dugu gai batzuk ez ditugula aztertu, batzuk iturri dokuimentalak aurkitu ez ditugulako, adibidez Historiaurrea edo Erdi Aroko gaiak eta beste batzuk aurretik ondo aztertuta eta zabalduta daudelako, guda karlisten kasuan.

Bigarren atalean, auzi judizialetan oinarrituta biztanleen lanbideei eta zereginei erreparatu diegu. Horrela dakigu, behintzat epe batean Nazarren bi errementeri izan zirela, bada haien arteko borroka epaitegira ailegatu baitzen; okindegi bat, artaldi batzuk, harginak, botikarioak, zapatagileak, joaren lantegia, arotzak… Halaber elizgizonen bizimodua eta alkateen eta errejidoreen jarduerak deskribatzen ditugu.

Ataleetako testuen artean inguruko personaien testuak tartekatu ditugu; Nazar moduko landa herri bateko bizimodua hobeto ulertzeko laguntzen digutenak: Bargotako aztia, Otiñanoko abadea, Juan Otsoa, tabernaria, errotaria, arras pobrearena...

Hirugarren atalean nekazaritzari, abeltzaintzari, eta basogintzari dagokion datu batzuk emango ditugu. Adibidez, XIX. Mendearen azken hamarkadetan zerealen ekoizpena (garia, zekalea, oloa, artoa), eskualdeko mahastiaren garapena edo soroetako neurriak edo lur-jabeen kopurua.

Laugarren atalean Gregorio deunaren kofradiaren Nazarreko kideen ekintzak, Miserikordia-kutxaren arduradunen arteko ezkanbilak (maiordomoak, abadea, eta alkatea), Asociación los Amigos (Lagun elkartea) eta Caja Rural Católica-ren (Landa-kutxa Katolikoa) estatutuak eta funtzionamendua, eta familia-ezkanbilen bi kasu ikusiko ditugu.

Bosgarren atalean afera bitxi batzuei erreparatuko diegu. 1. Abadearen aurkako herritarren mugimendua, Santa Luzia jaia ez mantentzeagatik. 2. Morala zaintzeko Berrotzako alkate batzuek hartutako neurriak. 3. Nazarreko bi kofradiaren eta San Pedro Advincula Berrotzako apaizen kofradiaren bizitza.

Seigarren atalean biztanleen bizitza politikari hurbiltzen zaigu:

- Nafarren ohorezko liburuaren (Libro de honor de los navarros) sinaduren zerrenda.

- Estatuto Vasco-navarroren asanbladetan udalak parte hartzea. Lizarrakoa, (1931-07-14), Batzordeena (1932-07-19).

- Matxinatutako aldeko soldaduen eta hilen zerrenda.

- Jose Bonaparte erregeari Nazarreko biztanleek emandako fideltasunaren lekukotzaren zerrenda. Agiri haorietan guztietan oso garrantzitsua da sinatzen ez dutenei erreparatzea.

Zazpigarren atalean, Dabid Mariezkurrenaren Berrotzako hiztegiaren osaketa egin dugu, 240 hitz gehitu ditugu. Orain arte ohikoan izan direnak eta egun ahaztear daudenak: achunar, agraz, alda, antoste, aparar, artolas, asca, atalo…

Zortzigarren atalean, Nazarreko toponimia jaso dugu, horretarako gaur egun ezagutzen ditugun terminoak, Nafarroako toponimia eta mapagintzan agertzen direnak eta Nafarroako Artxibo Orokorreko Hipoteken Kontularitzaren Erregistroan aurkitu ditugunak aztertu ditugu. Horiekin guztiekin Nazarreko toponimiaren zerrenda osatu dugu. Gehienak identifikatu eta kokatu dugu; dena den, batzuk jarraitzen dugu jakin gabe non zeuden kokatuta. Hona hemen batzuk: Atalaya, Ayagazu, el Barrio, el Calvario, Capuchina, Casales, Cerradillo, Cerrería, Cocharrillo, Coroco, Costalera, Espinobero, Francilla, Hornos, Interesados, Laguna, Launa, Lenano, Lecua, Logarales, Maguillo, Maturrero, Obancos, Ochatillo, Orbiñano, Oteo, Paulazo, Pelaira, Pesquera, Pindillos, Pribalo, Reguillo, Robro, Torrentes, Urbiano, Urgiñana, Vallejas, Viña Majuelo, la Virgen, Yuvinales, Zarazo.

Bederatzi atalean Antzinako datu-basean oinarrituta 1585. urtetik 1910. urte arte Nazarreko elizan bataiatu direnak agertzen dira. Halaber Nazarren bizi diren familien zuhaitz genealogikoak egin ditugu.

fe5707c0144ffdaa3799959250e39b64.jpg

Los comentarios son cerrados