09/06/2013
II. Joar Eguna. Agilar
Eguna, nahiz eta euritsua izan, ezin hobeto irten zen. Goizean eguraldia portatu zen, ibiltzeko eguna aproposagoa ezinezkoa, soilik Joar tontorrean izan ginenean tanta fin-fin batzuk erori ziren, goiz osoan zerua nahiz eta iluna eta lainotsua izan ez zuen euria aritu.
Nazarretik hiru multzotan igo ginen, lehenengoa Aritz, gure aurretik joan zen bidea markatzen, ordubete beranduago, Julen, Txomin eta hirurok irten ginen, 9 eta laurdenean irten ginen, eta gure atzetik gazteak Aitor, Nere, Jabi, iker, Jon... eta beste bost bat... orden honetan ere ailegatu ginen tontorraino... Beste bide batetik, Alfonso, Asier... gu baino lehenago heldu ziren.
Pablo, urte osoa izan da prestatzen Joarreko igoera, baina azken momentuan kotxez joatea erabaki zuen. Iaz primeran egin zuen igoera eta jaistera, baina aurtengo preparazio fisikoa eskasa izanda kotxez joatea erabaki zuen aurreko gauean.
Gorako bidea, Montecillo lekua ailegatu baino lehen Txominek gurbea, otsolizar, sagarmin... luze eta eder bat erakutzi zigun, arte zuhaitzen artean dagoena, artez inguratuta dagoenez gurbearen punta besteen zuhaitzak baino altuago da, ostroak, eta adarrak soilik puntan daude, argi bila. Oso zuhaitz sendo eta ederra.
Ailegatzear bazegoen Nafarroako ikurrina erraldoia, jende andana eta intendentzia hamarretakoarekin. Jonek irakurri zuen aurtengo mezua, neska bat txistulariekin lagunduta aurreskua dantzatu zuen, eta laino azpian eta tanta fin batzuekin Kanpezutik igotako hamarretakoa (hamaiketan eta laurdenean) egin genuen, Kabredoko txorizoa ezin hobea, bi ardo zurrutada, eta edalontzi bina sagardoz ekin genion Agilarreko bideari.
Nazarrekoek ez genuen bueltako bidaia, ederra. Joarretik Nazarreko norabidea hartu genuen, berrehun metro edo, beheruntz norabidea harturik joan ginen jaisten, laino artean joan ginenez, ziur nago berriro nahi badugu egin bide bera ezinezkoa egingo zaiguna.
Jaistera luzea baina erosoa eta ederra. Gatzaga lekutik pasatu ginen, gatza aterako larrainak hor daude, erdiak abandonatuta, baina beste erdiak oraindik martxan. Bitxia da Nazarrekoek ez genekien Agilarren gatzagak zegoela, ezagutzen genituen Azuelokoak, baina ez hauek, mendi aldean izanda ez zen harritzekoa.
Agilar ikusteko herria da, etxeak ezin hobeto zainduta. Ikusten da erdi aroko sutsua oraindik daukala. Ez nien erreparatu gehigi eraikuntzari, baina erdi aroko eraikuntza ugari iruditu zitzaidan ikustea, balkoiak, harriak, armarriak... den-dena dotore... Jauregi ugari...
Agilarren berriz, ailegatu ginenetik joan ginen arte euria eta euria, hori izan zen ordubietatik aurrera jasan genuena. Euria eta ekaitzak... Eskerrak den-dena ondo zegoela antolatuta. Txozna, eta jateko lekua babespean zegoen. Txozna, elizako aurreko sarreran, eta jatekoa aletegi erraldoi bat Agilarrekoek prestatuta zeukaten. Janaria ona, Iturriagako neska-mutilek prestatutakoa... Bapo jarri genuen 12 euro buelta. Kalderete, txahala patatekin, haragia baino patata askorekin... Emandako mendi buelta merezi zuen jarritako bazkaria, sarrerako urdaiazpikoa, ganbak, pate... eta bukatzeko postrea eta patxaran eta guzti. Bazkarian 150 lagun baino gehiago izan ginen... Kanpoan hotz eta euri txaparrada...
Prestatutako bideoa galdu nuen, ez dakit non sartu nintzen denbora horretan... ikusteko aukera... denon edukiko dugu... Ahal badut Berrotza blog honetan igoko dut... Gero pilota partiduak, non eta Agilarreko trinketean, zer frontoi berezia. Txikia baina egokia pilota partida egiteko... Profesionalak baino lehen talde bat "al punto" ibili ginen, zortziren bat, zaharrena ni, ez dut esango adina, gazteena, Agilarreko hamabi urteko mutikoa... Ordu laurden pasauta edo profesionalak ailegatu ziren... Moldatzea bostpasei tanto kostatu zitzaien, gero partidan sartu ziren... Partidu bitartean, atsedenetan Julen bertsolariak bertso egoki batzuk kantatu zituen... giroa berotzen.
Inguruetako herri guztietatik jendea hiru tabernetan sakabanatu genuen. Agilarreko Meson ez neukan ikusita, baina bazkaltzeko lekua ona iruditu zitzaidan.
Ezbairik gabe, berriro bueltatu behar dut patxadaz Agilar herria ikusteko, bidebatez agurtu ninduten pertsonekin lasaiago izateko... Bada ingurua izanda batzuk ezagunak dira, baina aspalditik ikusi barik... Nazarrekoek behintzat dantzatzen bukatu genuen eguna, taberna barruan musika jarri baikenuen... Ezin hobeto hasi eta bukatu genuen bigarren Joar eguna.
Bi isurialde herri bat leloari arrazoia ematen. Gora Joar errepublika!
Aurten ez daukat argazkirik, espero dut bide desberdinetik lortzea... berrotza@yahoo.es helbidera bidali mesedez...
Gerardo Luzuriaga
10:15 | Permalink | Comentarios (1)
05/06/2013
Fronton de Otiñano
Como veis en cada pueblo han pintado el frontis, única pared que tienen estos frontones de un color diferente.
El de Otiñano es tal vez el color más llamativo, ha sido pintado recientemente.
El frontón también es característico una pared levantada al lado de la iglesia...
11:37 | Permalink | Comentarios (3)
04/06/2013
Iturriaga una belleza
20:38 | Permalink | Comentarios (0)
Oñati eta Mues triste daude!
Oñatiko Adela Moyua Pinillos hil da. Minbiziak jota hil da. Familia, ama, Sagrario Muesetik joan zen behartuta Oñatira.
Adela Mues herria zeukan gustukoa, urtero, uda guztietan herri honetan pasatzen zituen oporrak.
Oñatira joan bezain laster ezagutu nuen Adela, gero enteratu nintzen EHUko irakaslea zela.
Beti pozik, alai eta hiztun horrela ezagutu dut, eta horrela gogoratuko dugu Muesen eta Oñatin.
Gerardo Luzuriaga
15:31 | Permalink | Comentarios (0)
Mues y Oñati de luto
Hoy tengo que dar una muy mala noticia. La Oñatiarra de madre y familia de Mues acaba de morir después de soportar el cáncer que no ha podido superar. ADELA MOYUA PINILLOS.
La conocí desde los primeros años que viví en Oñati, por algo era de familia navarra, que tanto su madre Sagrario como sus tios, y hermanos siempre han ejercido de ello.
Coincidí varias veces por tierras navarras, en Mués, en Nazar... Acudía bastantes años a las fiestas de Nazar. Seguro que en Mues ha dejado una gran huella.
No hace mucho que me enteré que era profesora de matemáticas en la Universidad del País Vasco de Lehioa. Una gran profesional y una gran mujer (de la misma edad que yo). Siempre alegre, siempre con ganas de juerga... toda una pérdida.
En Mues y en Oñati la echaremos en falta
Gerardo Luzuriaga
15:07 | Permalink | Comentarios (0)