29/12/2009
1935ko abendua
Gauzak okertu ziren. Zinegotziak epelak baino epelagoak jarraitu ziren izaten, nahiz eta Gillermo egoera zen bezain gordina erakusten saiatzen zen. Eta behin baino gehiagotan adierazi zien zetorren arriskua latza zela. Behin baino gehiagotan esan zien atzerakoiek gobernua hartuko balira, etsai arriskutsuak bezain amorratuak izango zirela. Areago, udala galduz gero ihes egiteko prest izateko aholkatu zien bere laguntzailei. Baina zinegotziek, eta bere hurbileko jarratzaileek ezin zuten sinestu Gillermok esandakoa, batez ere ezin zutela sinestu nola herriko hautatuak izanda eta ezer txarrik egin ez zutenek, beldurra eduki beharko lukete.
Apaiz berria aurrekoaz konparatuz irekiagoa bazen ere, ezkertiarren ideologiaren kontrakoa zen, eta inondik inora ez zetorren bat komunisten aldarrikapenarekin, edo errepubikartarrekin. Herriaren giroa poliki-poliki aldatzen hasi zen, terratenienteak zarata gehiegi sartu barik ixilik zeuden aldaketaren aukeraren zain.
Nahiz eta, ekintza kultural ugari gehitu ziren, nekazarien, jornaleroen, eta artzainen seme-alabak egunero zihoazten eskolara, maisu berriak ideia berriak hasi zen haurren artean zabaltzen, Gillermo laster konturatu zen, zaila izango zela artalde horren ideiak denbora gutxitan aldatzea, otsoak (jauntxoak, apaiza, idazkaria) indartu eta hurbil zelatan zeudelako, eta beste aldetik, artzain inozo talde bat zeukalako (zinegoitzak eta jarratzaileak).
Errazena hauteskundeak irabaztea izan zen, lehendabiziko hartutako neurriak indarrean jartzea, baita kruzifikoak ere eskolatik kentzea; aitzitik egunero kontuetan ez zen hain erraza egun batetik bestera aldatzea; alde batetik, ondo-ondoan zeudelako atzerakoi taldea, eta aurre zuzenean ez egin arren, udal batzarretan galtzaile irten arren, betidanik herriko jauntxoak izateak indarra handia zeukan eguneroko bizitzan, eta agintean ez izan arren herrian haien presentzia bazter guztietan hurbil somatzen zen; beste aldetik, han hemenka sua pizten zuten. Eta inori ez zitzaion ahazten dirua eta lurrak betikoak jarraitzen zuten edukitzen...
Joarkide
21:00 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados