Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

30/12/2009

1936ko otsaila

Dagoeneko herria zatituta zegoen. Ezkertiarrak alde batean, asko, eta eskuindarrak, gutxi. Herria ezkertiarren ideiekin bat zetorren; baina urteetan zehar familiak terratenienteen menpe bizi izan ziren, eta nahiz eta lotura hori apurtu nahi eta saiatu, ez zitzaien erraza kontsekuenteak egin izatea.

Herrian ez ziren eskanbilarik suertatzen, aldaketa txibi batzuk aurrera joan arren. Udaleko batzarretan erabaki egokiak baino ez zuten jartzen indarrean, inor mindu barik izan ziren aurkitzen baitzituzten erabakiak.

Dena den, ezinegon eta astoratuak agertu ziren aberatz batzuk, ezin baitzuten jasan herriko hauteskundeak galdu izana, eta zuzenean aurre ez egin arren, bistan zegoen atzerakoiek aukeraren zain zuendela, gauzak lehen bezala jartzeko asmoz.

Martxoaren 7an Iruñean eta Lizaran liskarrak aitzakitzat hartuta, herriko jauntxoek udala hartu zuten. Alkatea eta bere jarratzaileak botatzera joan ziren, sorte txarra eduki zuten, egun hartan Urantziako guardia zibilak kasualitatez udalean baitzeuden. Dena den, eskanbila sortu zen, apaiza eta sakristaua okerrenak izan ziren, sakristaua guardia zibil bati fusila kendu zion, eta haizetara tiroka hasi zen. Bizilagunak agudo bildu ziren, alkatearen alde egiteko. Gillermoren hitza egoki, oreka eta aproposei esker bizirik irten ziren udaletik joandako jauntxoek. Baita apaiza eta sakristaua libre gelditu ziren alkatearen hitzei esker.

Egun hartatik aurrera gauzak ez ziren baretu, bestelakoa baizik, elizan jarraitu ziren biltzen iluntzean sei edo zazpi familia...

Herrikoia

Los comentarios son cerrados