Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

12/07/2010

Bi ur tanta bezala / Como dos gotas de agua

Blog honekin hasi nintzenean, gaztelaniazko mezu batean Zirila eta Luisaren bizitza komentatu nuen, orain dela zazpi urte edo, izan zen. Urteak iragan dira, batez ere horientzat. Oraingo mezuan garai hortako mezuari jarraipena ematen diot. Ea urte barru batzuk antzerako komentarioren bat egin dezadan.

Orain dela urte asko eta asko Nafarroako herri txiki batean ZIRILA jaio zen, familia ugari eta pobre batean. Nafarroako beste herri txiki batean, LUISA Munian de la Solana herrian jaio zen.

Hamabi urterekin edo, bizitzaren kapritxoz EL BUSTO herriko Ripa etxean sartu ziren neskame. Urte batzuk elkarrekin egin zuten, etxea eta jaun-andrearen seme-alabak zaintzen. Urteak aurrera joan ahala bakoitzak bere bide propioari ekin zion. Urteak etorri urteak joan eta biak ezkondu ziren hamahiru urteko baino zaharrago  gazte banarekin. Zirila Nazarreko ikazkinarekin (Jose) eta Luisa Asartako Eugeniorekin.

Hirurogei urte inguru ondoren, elkartu ziren, eta egun horretatik aurrera elkarren ondoan egiten dute egunero bizitzari aurre. Bata bestearen ondoan bizi dira. Haien etxeetako arteko distantzia ez dago hamar metro. Luisa alabaren etxera bizitzera etorri zen egunetik, duela hamabi urte edo.

Luisa alargun geratu zen. Gero Zirilari tokatu zitzaion.

Etxe aurreko bakuan eserita gazteetan elkarrekin bizi izandako pasadizoak kontatzen pasatu dira arratsalde asko eta asko. Bata bestearen ondoan eserita.

Zirila oroimena eta burua joan zen galtzen, baina hor zegoen Luisa gazteetako kontakizunak gogorazteko. Zirila bai, bai errepikatzeko. Urteak aurrera joan ahala bi lagun hauek zahartzen joan dira; eta haiekin batera elkarrekin behin eta berriko kontatzen zituzten pasadizoak. Hasieran zehazapen guztiarekin ematen zituzten, gero gutxiarekin, bada ñabardurak joan zitzaien ahazten, burua guztiz galdu arte. Hona hemen hamaika bider entzundako pasadizoa: Behin, El Bustoko etxeko andareak seme gazte baten zapatak neskame bati (Zirilari edo Luisari) garbitzea agindu zion. Lokatza kendu, lustrea ezin hobeto eman, patena baten bezala utzi, trapua behin eta berriro pasau, eta ezin distiratsuago utzi ondoren, etxekoandreari eman; eta Non  datozkigun andrea berriro eta garbitzea agintzen ez duenean! Besteak (Zirilak edo Luisak) hartzen ditu zapatak eta logelan sartzen du, ohegainean uzten, minutu eta erdi berriro ekartzeko, eraman zuen bezala erakutsi zizkion andreari. Bai, orain oso ondo daude garbituta esaten ez dienean!

Luisak ere oroimena eta burua galduta dauka. Bi ur tanta bezala bizi dira, eta jarraitzen dute bizitzen. Egun Zirila 91 urte betetzear dago. Luisa 89 urte. Bide berdina daramate. Biak burua joanda, bere munduan murgilduta...

Castellano hablantes, en cuanto pueda lo paso al idioma en que todos nos entendemos en NAZAR, aunque cada día, y creo que hoy estamos más euskaldunes que castellano hablantes...

Gerardo Luzuriaga

 

 

Los comentarios son cerrados