06/08/2010
Liburu elektronikoak
Liburu elektronikoaren ibilbidea luzea egiten ari zaigu. Badaramagu urte batzuk horren helduera entzuten, dagoneko asko gara liburu elektronikoaren etorreraren zain gaudela.
Enpresa ugari murgiltzen dira liburu elektronikoen merkatuan (Amazon, Apple, Barnes & Noble), irakurgailuen salneurria asko merkatu dira eta hobekuntzak jaso dituzte egun irakurgailuak (Kindle, iPad, Nook) 150 € inguruan eros daitezke.
Dena den, oraindik arazo batzuk daude merkatu horretan. Liburu elektronikoaz hitz egitean bi elementu kontuan hartu beharko genuke. Bata irakurgailua, eta bestea edukia. Telebistarekin aldenduz bata izango zen kutxa (gailua), eta bestea programak (edukia).
Une honetan edukia, eta nola lotu irakurgailuen enpresak edukiekin arazo nagusietarikoak dira. Liburutegietan aldaketa asko ekarriko dizkigu. Liburuzainok ez dakigu zer nolako aldaketak ekarriko dizkigun; baina badakigu etorriko direla, eta iraultzailak izango omen dira. Izan ere, irakurgailu horiek pisurik gabe milaka liburu gordetzeko gai direlako.
Horren panoramaren aurrean orain arte doan izan den irakurketa publikoa kolakan jartzen du, eta horren aurka zer edozer egin beharrean gaude.
Beste aldetik, euskaldunek beste arazo batzuk ere aurkitzen ditugu arbel digitalen aurrean, non kokatuko dugun euskal edukiak, eta batik bat, gure banatzaile propioak sortzeo gai izango gara edo Google, Apple edo Googlen banatzailen mende izango gara?
Gerardo Luzuriaga
16:48 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados