Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

10/06/2012

Joarreko Errepublika

joar 001.JPG

Ez zait egiten erraza adieraztea zer sentitu genuen atzo. Ez baita erraza imaginatzea Berrotza haranean hainbat lagun bilduta Nafarroaren identitatea aldarrikatzeko. Pablo Antoñanaren Joarreko Errepublikaren lehenengo harri jarri genuen. Duela bostehun urte galdu genuen zati bat errekuperatzeko, alegia. Zaharrak, helduak, gazteak, umeak denak elkarrekin Nafarroaren ikurrinen artean. Egun berezi izan da. Espero dugu lehenengo urtea eginda, urtez urte jaia hazitzea joaten. Atzo sentitu genuena berriro sentitzea zaila izango bada ere. Argazkilari lana egin nuen, batería agortu arte argazkiak eta argakiak atera nituen. Uneak merezi zuen. Eguna ere ezin hobea izan zen, ez zuen egin bero handirik, eta euria agertzeko zorian izan arren, ez genuen busti.

joar 020.JPG

 

 

Herriko neska mutil gazteak ikustea (Asarta, Nazar,  Mendaz, Antzin, Armañanzas…), nire adineko haraneko aspaldiko lagun batzuk ikustea (Mues, Acedo), erreferentzia neukan izen batzuk (Viñaspre, Rekalde, Inaxio…) aurrez aurre ikustea polita izan zen.

 

 

 

Nazarreko Kostalera elkartean geratu ginen Nazarrekoak igotzeko, helduak zortzietan puntu puntuan irten ginen, gazteak ordu erdi beranduago, Mirafuentesera joan baitziren kotxeak uzteko. Bederatzietan Nazarreko Portura ailegatu ginen, Joarreko bidean ordu laurden bat egin ondoren ikusi genuen Otiñanoko zutabea (Pabloren semea zetorren lehenengoa) bere bidetik igotzen ikurrina oriarekin, elkartu ondoren Nazarrekoek aurrera egin genuen Otiñanoko lagunek bost minutuko atseden hartu zuten bitartean. Joarreko azken aldapan Otiñanoko bi neskek harrapatu bagintuzten arren. Tontorrera joan gine tantaka heltzen, Mirafuentes, Otiñano, Asarta eta Nazarrekoak alde batetik, Urbisu eta Kanpezokoak beste lekutik, Kabredo, Genebilla beste aldetik, eta Espronceda, eta Bargotakoak beste lekutik. Hamarretan ehun lagun inguru eta txakur batzuk geunden tontorrean. Hain beste jente geunden non antenei ez genien gehiegi erreparatu. Han ibili ginen aize freskoan batzuekin eta besteekin hitz egiten. Nafarroako bandera erraldoiaren ondoan argazki kolektiboa atera genuen, manifestua irakurri eta aurrezkua dantzatu ondoren, Kanpezutik bokadiloak, ardoa eta sagordoa ekarritakoak jan ondoren beherako bidea egin genuen.

joar 024.JPG

 

 

Bi zutabe sortu ziren bata zuzeneko bidea hartuz laster jaitsi ziren Otiñanora, beste batzuk berriz Juan Lobo eta bere lagunak erabiltzen zituen koba bisitatu genuen, ez da beste mundukoa, baina lekua apartatuta izanda, eta ahoa txikia izanda, oso babesleku berezia eta apartatua da. Garai batean Punikastroko gaztelua izan zena, hots, lekua non garai batean gaztelua izan zen lekura ailegatu ginen berrogei lagun inguru. Algibe izan zena, eta leku leun batzuk tontor gainean ikusi genuen. Hamar lagunak Romeroren baratza ikustera abiatu ginen, leku berezia benetan, hiru soilik lortu genuen horraino ailegatzea Mirafuenteseko bizardun gazte batek lagunduta eta gidatuta Asartako Alegria, Nazarreko Atxa eta hirurok zulo estu-estutik iragan ondoren heldu ginen leku berezi hortara.

 

 joar 061.JPG

 

Jaitsiera luzea egin zigun denei, berriro elkartu ginen denok Otiñanon, elkartea eta iturri ondoan, eman genuen ordubetea, garagordo freskoak ondo etorri zitzaizkigun, txalaparta, soinu, txistulari eta gaiteroen, Nafarroako ikurrinen, presoen aldekoen ikurrinen artean. Hiruretan puntu-puntuan hasi ginen 200 lagun inguru bazkaltzen, hor zegoen Pino, Otiñano (Arzozen alabak), Antzin (Iriberri), nezka batzuen lagun zukaldari lana zuzentzen. Bazkaria ona. Kalderete, nahi genuen beste. Oso ona, bere puntuan, mina eta espeziekin ere neurrian.

 

 joar 069.JPG

 

Agian unerik hunkigarriena Otiñanotik Mirafuenteserako kalejira izan da. Karretera osoa hartuta, Nazarreko mendikatea aldamenean. Mirafuentesera sartzea ere polita izan da, etxafleruen arteko zaratarekin ailegatu ginen frontoira. Inaxioren hogei minutuko hitzaldia, Fermin Balentziaren abesti hunkigarri horiek, eta profesionalen pilota partida ikusi ondoren Mirafuenteseko lagunen artean ibili ginen. Naparrek Gipuzkuarrei 22-18 irabazi zuten. Arratsaldea bukatzeko Bargotako bi mutilek eta Nazarreko Luzuriaga eta Morrasen kontrako pilota partida jokatu genuen, 22-16 irabazi genuen Nazarrekoek, nesken animoak Bargotakoentzat baziren ere.

joar 285.JPG

 

 

Gaztetxean bokadiloak eta konziertoekin bukatu zen ezinparegabeko eguna.

 

 Ez dut eduki denbora beste kontu batzuk sartzeko, eta erredakzio zainduago egiteko, gaur Oñatiko beste kontu batean ibili behar garelako... ea gaztelaniazkoa denbora gehiagorekin egingo dudan. Benetan zorionak arduradunei, eta lan egingo duten guztiei... zorionak eta gora NAFARROA!

 

Gerardo Luzuriaga

 

Comentarios

Kaixo Gerardo, leer ya te había leído, muy a gusto ademas, me gusta ver que ocurre en los valles vecinos_ hermanos. Atzo azkenik ezagutu ginen, eta gainera esan behar dizut, ni ere unkitu egin nintzela, eta ezagutzen nauenak badaki hori oso zaila dela. Zurekin bat nator, eta egun hau urtero errepikatu beharko genuke. Baina noski, horretarako, jendearen eta herrien partehartzea, ezinbestekoa da. Ostiral honetan arratsaldeko 19tan, Azedoko kanpiñean geratuak gara balorazioa egiteko. Animatu zaitezte eta parte hartu.

Anotado por: Jon Basterra | 10/06/2012

Los comentarios son cerrados