28/08/2012
Berrotza Haraneko jaia - 2012
Aurten Nazarri tokatu zaio haraneko jaia antolatzea. Haranak ondoko herri hauek osatzen ditu: Otiñano, Mirafuentes, Ubago, Mues, Sorlada, Piedramillera, Mendaza, Acedo, Asarta y Nazar. Hamar herri, gehi Cabrega eta Disiñana.
Datorren urtean MUESi dagokio haraneko jaia antolatzea.
Normalean blog honetan oso kritikoa naiz, Nazarren egiten dugunarekin. Bada, oraingoan erabat kontrakoa izango naiz. Ondo dakizuen moduan ez nintzen izan jaian, tamalez. Benetan gustura izango nitzatekeen zuekin, haraneko jendearekin.
Idatzi baino lehen, atzo herrian izan nintzen, eta aukera eduki nuen Nazarreko biztanleekin jaiei buruz hitz egitea. Den-denak oso pozik geratu ziren. Benetan egun polita eta borobila izan da. Dena irten zen ondo, gainera, jaia oso naturala izan zen, kontu berezi eta fortzatu barik egin zituzten kontu guztiak. Bazkaria, pintxoak, dantzak, haurren jokuak, jotak, herri kirolak... den-denak. Hori bai herri osoa parte hartu zuen jaia antolatzen. Batez ere gazteek kriston lana egin zuten den-dena ondo irten daitezen. Bazkariak prestatzen, kotxeak aparkatzen, herri barruko trafikoa kontrolatzen.
Ondo dakizuen moduan beldurra geneukan, data aldatzean, orain arte irailan izan da jaiaren data, eta Nazarrekoek erabaki genuen abuztuan jartzea, oporretan ibiltzen diren biztanleek parte hartu dezaten. Horretan ere asma dezakegulakoan gaude. Inguruetako herrietatik jendetza hurbildu da. Jendetza. Bazkarian 600 lagun izan ziren.
Eguraldia ere lagun izan dugu. Bero hori bai, baina hobe da bero hotza edo euria baino.
Lan gogorra, egun horretan eta baita urtean zehar ere. Hamaika bilera, hamaika buruazte. Soilik lehendabiziko bilerara eduki dut aukera joateko. Pena, eta askoz gehiago egun horretan kanpoan izanda ezinezkoa egingo zitzaidan jaian ere parte hartzea.
Harrigarria izan da ere euskara eduki duen tratamendua. Nazarren orain arte gutxitan ikusi duguna. Ona, jaietako kartelak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira. Egia esateko egun, kontu asko aldatu dira eskualde horretan, Berrotza haranean eta bereziki Nazarren bertan euskaldunak gara gehienok.
Beno esandakoa, Pedrok kontatu didan bezala, jaian izan diren gehienok oso gustura geratu ziren, eta oso pozik itzuli ziren bere herrietara. Txapo, ezer berezirik gabe, neurrian eta ondo. ZORIONAK herri guztiari...
Gerardo Luzuriaga
19:04 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados