Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

20/01/2013

hondakinak

Gehienok  ulertu dugu zaborrarekin zer edo zer egin behar dugula. Jaio ginenean eta gazteak ginenean zaborra ez zen arazoa; ia-ia zaborrik ekoizten ez genuelako.  Gezurra irudi  arren, herriko etxe bakoitzak zimaurtegiko bazter batean botatzen genituen soberakinak, gutxi izateaz gain, hondar guztiak ongarri bihurtzeko gai ziren,  non txakurrek, txerriek eta batez ere oiloek mokokatzen zuten. Garai horietan, soilik etxe bakanetako leku berezi batzuetan agertzen ziren piper pote solte batzuk, txirlen oskol batzuk edo laranjen azal batzuk. Oro har, ez zegoen paperik, ezta plastikorik ere. Den-dena bota bezain laster desagertzen zen, gainontzekoa ongarri bihurtzen zen.

Egun, berriz, edozein herritan, baita herri txiki-txikietan ere edonon metatzen dira kartoizko kutxak, plastikozko poltsak, burdinezko poteak, edozein material suntsiezina edozein bazterretan pilatzen da…, Gaur egun familia batek soilik egun batean sortzen duena garai hartako herriko urte osoan baino askoz ugariago denez, ezinbestekoa da horri erreparatzea, ohiturak aldatzea eta batik bat  gai honen gainean kontzientziatuz gero irtenbideak jorratzea.

Gipuzkoan, aitzindaria izanda, ekimen interesgarriak jarri dira abian. Logikoa denez, denok ez daude adoz, hamaika aitzakia aurkituta, Oñatin, Bergaran… herritar batzuk atez ateko ekimenaren kontra agertu dira. Hamaika aitzakia erabiliz, formak ez direla, itsusia dela, beste erak daudela… auzolagun batzuk (gutxik) ekimen horren kontra agertzen dira,  ezagutzen ditugun  komunikabideek (Deia, Diario Vasco, Diario de Noticias) lagun horietaz aprobetxatuz egun batean eta hurrengoak ere bai matraka ematen digute afera nahazten eta korapilatzen.

Inondik inora irtenbidea ez da hondakinak erre ondoren partikulak eta gasa eguratsera botatzea, edo kamioien bitartez hondakinak bistatik kentzea…

Egun hauetan ezagutu dugu Olaztiko Portlandeko plantan hondakinak erraustuko dutela. Tximiniatik aterako diren gasak eguratsera (atmosferara) joango dira. Eragina handia edukiko du inguruetako herrietan, gutxik sinestu arren, partikulak Berrotza haranaraino ailegatuko dira, hori ziur, baieztatuta dago. Horretaz gain ingurumenarako kaltegarria da, beroegi efektua areagotuko da… Zer esanik ez, (tragikoa jarri gabe) gizartearen osasunerako? Ezbairik gabe minbizia, nerbioen gaixotasunak aregagotuko dira… Okerrena da partikula pozointsu horiek joango garela jasotzen igarri barik…

Olaztitik Berrotzara airez ez dago hainbeste kilometro, partikula pozointsuak erraz ailegatzen dira. Lizarralde osoak jasoko du enpresa horretan ekoizten duen kutsadura.  

Gerardo Luzuriaga

 

Comentarios

Buenas noches Gerardo, mandame tu correo, que te voy a mandar una cosa, que como la vean los de Interviú, no tiene precio.

Anotado por: JAVIER SIMON | 20/01/2013

Javier, si me lo mandas seguro que lo ven los de Interviú, pero mándamelo... este es mi correo berrotza@yahoo.es. Hasta pronto...

Anotado por: Gerardo | 20/01/2013

Los comentarios son cerrados