Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

31/08/2014

Euskara kolokan Euskal Herrian

 

untitled.png

 

 

 

 

 

 

 

 

Uf. Ezkor naiz gai horrekin. Baikorra izan nahiko nuke, baina ezin. Pena. Ezkor puntuak gainditzen nau.

Oker izango naiz? Itsu modukoa ibiliko naiz? Ikusten ditut emandako aldaketak. Bai, izugarrizkoak, bai. Pozgarriak, baina…  

Gustura onartuko nuke oker izatea, baina…

Botila ez dago erdi beteta, ez dago erdi hutsik, ez. Botila pitzatuta dago, zuloz beteta dago…  Beste ontzi berri bat behar dugu.

1.       Gai honekin azpijoko asko daude. Euskararen aurka ematen du inor ez dagoela.  Horren alde ezer egiten ez dutenek ere euskararen aldeko jarrera egiten omen du;  baina tamalez, ez da horrela eta euskarak  etsai ugari dauka . Batzuk militanteak, eta beste batzuk pasiboak direnak.  Zur eta lur geratzen naiz alderdien politiko batzuen adierazpenekin, eta batez ere bere jarrera praktikoekin.

Adibidez, UPNk Nafarroako Euskararen Legea defenditzen dute; haientzat Lege honek Nafarren eskubideak bermatzen dute;  aitzitik, Euskararen Legeak mesede egin beharrean oztopoak baino ez dizkigute jartzen euskara Nafarroan era naturalean erabil daitezen. Lege honek nahi gabe edo nahita errealitate bat sortu du, eremu mistoa eta batik bat eremu ez euskaldunean jendeak barneratzea euskara ez dela hemengo bertako ezaugarria, biztanleei euskara erabiltzea ez dagokiela. Hortaz, nahiz eta naparrak izan, gure arbasoak euskaldunak izan, orohar hartuta, biztanle gehienok pentsatuko dute euskara haientzat kontu arrotza dela,  nahita edo nahi gabe pertzepzio hori  zabaltzen ari da. Hori gutxi izango balitz, eremu ez euskaldun hori esistitzeak nafarra osoa kontu askotarako eremu erdaldun bihurtzen du, administrazio atala lekuko.

Beste adibide bat, alderdi ez nazionalistek oraingo egoerari ontzat ematen diote,  eta Euskal Herria normalizatua izango balitz bezala ikusten dute, normalizazio prozesua bukatutzat ematen dute. Euskarak egin du egin behar duen urrats guztiak, dagoeneko denok dauzkagu eskubide berdinak, ez da beharrezkoa, hortaz, laguntza eta baliabide gehiago jartzea… Gaur egun, hauen arabera beste lehentasun batzuk daude.

2.       Alderdi politiko batzuek ez dute nahi euskara gaztelaniarekin parekatzea. Hauentzat dena dago egina, nahikoa da, parekatua daude gaztelania eta euskara… Nahiko egin dugu azken 30 urte hauetan…

3.       Politikatik at izan behar duen gaia da.  Gutxieneko minimo batzuk denon artean adostu beharko genuke.  Jar ditzagun xedeak eta xede horiek lortzeko bideak.  Euskarak gutxienez gaztelania daukan lekua eduki behar du

4.       Eztabaidak alferrikakoak dira.  Eztabaida hauek antzuak eta alferrikakoak  dira. Areago, hitz egin eta gogoeta egin ondoren askotan ematen du defendatzaile sutsuak errudunak direla euskara gehiago ez zabaldu izanaz. Eta horretaz kontra daudenak aprobetzatzen dira.

5.       Porrot egin dugu, beste bide batzuk ireki behar dugu. Orain jarraitzen dugun bidea agorturik dago, beste bide batzuk aurkitu behar ditugu, euskara Euskal Herriko hizkuntza naturala bihur bagara.

6.       Euskaltzale sutsuak eta abertzaleak jarraitzeko ereduak dira. Orain arte emandako aurrerapauso pozgarri horiek posibleak izan dira euskaltzale sutsu horien esfuertzoei esker;  euskaltzale horiek , gehienak talde nazionalistetan daude. Hortaz, egia bada ere oraingo bidea gainditu behar dugula, egia da ere euskaltzaleago bihurtu behar dugula. Bide hori landu eta jarraitu behar dugu.

7.       Dena den, ezer ez da zuri edo beltz, eta askoz gutxiago gai honetan. Gai honekin tabu asko dauzkagu. Ezer ez da zuri edo beltz. Kontraesan asko eta asko dauzkagu. Unionisten alderdietan euskaltzale peto eta prestatu asko daude,  nazionalista alderdien erdaldun peto asko dauden moduan, eta oso gutxi egiten dute euskararen alde.

8.       Afera korapilatsua eta zaila da. Hori onartzea ezinbestekoa da oraingo egoera gainditzeko. Euskarak  gaztelania daukan lekua eduki behar du. Hau izan behar da abiapuntua.

Era naturalean lortu beharko genuke Euskal Herrian bizi garenok euskara gaztelania bezain eroso erabiltzea. Hori lortu arte, ezinezkoa izango da bi hizkuntzak parekatzea.

Ulergaitza izango litzateke, adibidez, Guadalajarako biztanleak eta politikoak esatea gaztelaniaren alde daudela, baina gero gaztelania ez ezagutzea, edo Administrazioan, komunikabideetan, kaleetan hizkuntza hori entzuten ez denean, eta biztale erdiak arazoak edukiko dutenean hizkuntza horretan eroso izateko, etabar luze bat.

-          Zer egoeratan gauden kontzienteak izan behar gara.

-          Aztertu behar dugu, alderdi bakoitzak zer eskatzen duen, zer pentsatzen duen.

-          Prest izan behar gara bi hizkuntzen arteko egoera parekatzeko, biak berdinak izateko, ez jartzea bata bestearen gainean.

-          Parekatu izan arte euskararen aldeko neurriak bermatuta izan beharko lituzkete, trabarik jarri gabe.

-          Orain daramagun bidea baztertu behar dugu, eta beste bide berria denon artean lortu behar dugu.

-          Interes asko daude egoera orain moduan manten dezaten.

-          Espazio egokiak, tresnak, egitura berriak lortu behar ditugu

9.       Ikerlari, aditu ugari errealitatetik at daude. Gai hau aztertzen diren ikerlari, aditu batzuek ez dute nahi inor mindu, hitz leunekin nahi dute afera konpondu; baina zer edo zer konpontzeko egoera erabat aldatu behar dugunez,  deia hauek adierazteko erak ere aldatu behar dugu, eta baita euskarakiko daukagun jarrera orokorra ere;  oinarriak jarri behar dugu kontu horiek alda ditzaten.  Hitz leunek uzten gaituzte pozik, baina oso gutxi konpontzen dute.

10.   Euskararen alde gaudenok beti gabiltza defentsiban. Gai honekin euskaldunak, edo euskararen alde gaudenok, beti gaude defentsiban, beti gaude ea uzten gaituzten gure txokoan gure hizkuntzan harremanak edukitzea… Hori ez da irtenbiderik, Herri euskalduna egin beharra daukaug eta ez soilik txoko leku batean izandakoa. Garaia da horren gaineko kontuak  libre adierazteko, aldarrikatu behar duguna  Euskal Herria euskalduna da;  eta hori lortzeko borroka luze, sakona eta latza daukagu.

11.   Lorpen handiak lortu ditugu, baina ez nahikoak. Hezkuntzan lortu dugu lorpen handia, askoz gehiago egin badaiteke ere. Hezkuntzarekin egiten ari garena ondo dago, hezkuntzari esker Euskal Herriko gazte gehienek euskara ezagutza on bat lortu dute, gai dira euskaraz elkarri ulertzeko, nahiz eta askok maila eskasa daukate euskaraz bizitzeko, urteak aurrera joan ahala ikasitakoa prantikan jartzen ez dutelako ia-ia ahaztera ailegatzen dira, eremu erdeldun bizi direnek ez dute lortzen era naturaltasunez inoiz euskara erabiltzea; dena den eremu horretan aurrerapauso galanta eman dugu.

12.   Hezkuntzan lortu duguna beste eremu batzuetan ez dugu lortu. Dena den agerian dago, Hezkuntzak soilik ezin du euskararen iraupena mantendu;  gizartearen gainontzeko esparruak ere arautu behar dugu, element guztiak euskararen alde jarriz.

Hezkuntzan egindakoa  oinarrizkoa eta ezinbestekoa bada ere, era berean administrazioan, kalekoan, etxekoan bermatu barik ezinezkoa izango da euskara irautzea.

13.   Euskara guztiona da. Ez nazionalistak eroso bizi diren euskara mundura ekarri behar dugu,  zalantzarik gabe, hau ez da soilik nazionalisten arazoa, denon arazoa baizik; adostasuna lortu behar dugu, baina helmuga izan behar da Euskal Herria euskara herria bihurtzea, denontzat ez soilik batzuentzat.  

Euskara ez da inonena eta giztionena da. Teorian, ia-ia denok ailegatzen dira onartzeko, eta leloa moduan ondo funtzionatzen du; baina esatetik egitera pasatzean kontua ez dago hain garbi. Bada horrela dioten batzuek gero ez dute egiten ezer euskararen alde, ez baitaude prest inolako urratsik emateko.

Asko idatzi da euskararen defentsa talde abertzaleek hartu dutela, eta hori ez dela batere komenigarria bere garapenerako, eta jarrera hori euskararako mesede izan beharrean kaltegarria dela. Baina guztionena bada, denok egin beharko genuke talde abertzaleek egin dutena, ikustean euskara oraindik ez dagoela dagokion mailan.

Era batean egia da, euskara denona da, ez soilik batzuena. Orduan denona bada, eta denok horrela sentitzen badugu, denok izan behar genuen ados euskara mantentzeko eta egiteko ahal dugun guztia euskara eta gaztelaniaren egoera parekatzeko.

Balio ez duena da teorian alde izatea, baina praktikan ezer ez egitea. Ez du balio teorian bai esatea eta gero praktikan baten batzuen esku soilik uztea.

14.   Errutinan erori gara. Errutinan erori gara, bitxia da, garai erosoa eta aproposa lortu dugunean erutinan erori gara. Gazteek erdaraz komunikatzen dira, erdara da bere hizkuntza naturala, euskara nahiz eta jakin kajoian uzten dute; adinekoek ere ilusioa galtzen ari gara, borrokan ezin gara izan une guztietan, eroso eta alfer bihurtzeko arriskuan gaude.

Frankismoan bizi ginenok honen egoeraren aurrean kezkatuta gaude, oso. Garai hartako motibazioa galduta ikusten dugulako, bizi ginen ametsa berpiztuta ikusten ez dugulako. Frankismoan euskaldun eremuetan, baserrietan pentsaezina zen euskaraz ez pentsatzea, gaztelaniaren eraginagatik eta globalizazioari esker egun eremu horietan ere euskararen gardetasuna eta naturaltasuna  ere kolokan dago.

15.   Militantziari bueltatu. Agian duela 30 urteko militantzia aldarrikatzeari bueltatu behar dugu, eta zalantzarik gabe,  hartako naturaltasuna lortu behar dugu leku guztietan.  

Gerardo Luzuriaga


 

 

 

 

 

 

Los comentarios son cerrados