01/12/2014
Pozgarria
Gaur ikusi dut nola Nazarren aldatu duten gaztelaniazko kartela eta euskaraz ere jarri dutela
DEBEKATUTA DAGO FUTBOLEAN JOLASTEA.
Txapo. Horrela idatzi nuen duela hilabete bat...
Ez dago baloiaz jolasterik
Berriki herrian, Kostalera elkarte inguruan udalak kartel bat jarri du: “prohibido jugar al balón”. Harrituta geratu naiz, ez kartela jarri izanagatik, (lekua ez da aproposa futbolean ibiltzeko, askoz gutxiago udaleko sotoko atea futboleko “Porteria” gisa erabiltzeko) ados nago kartel horrekin, eta baita jartzen duenarekin ere, baina ez nago ados aukeratu duten hizkuntzarekin, gaztelaniaz, eta soilik gaztelania.
Paregabeko aukera galdu dute, Nazarren ere euskara gurea dela adierazteko. Hamaila arrazoi dago euskaraz ere jartzeko.
1. Leku horretan jolasten duten haurrek, denek dakite euskara, denak dira euskaldunak; hortaz, arruntena izan behar zen euskaraz ere jartzea.
2. Herrian gaudenen artean euskaldunen kopurua oso altua da (ez naiz geratu inoiz kontatzen, baina ziur nago erdia baino gehiago euskaldunak garela.
3. Kartela ez da luzea, hitz gutxi agertzen dira… hortaz, oso erraza zen euskarazko esaldia ere sartzeko.
4. Herrian oso kartel gutxi daude, nik dakidana bakarra
5. Oso aukera ona galdu dugu hemendik aurrera aurrekaria jartzeko
6. Badakit inori ez zaiola bururatu, ohiturak, eta usadioak eragin handia daukate eguneroko bizitza… (Duela urte batzuk pertsaezina zen jaietako programa elebiduna izatea…)
7. konponbidea oso erraza denez espero dugu laster testu hori ere euskaraz jartzea…
8. “Ez dago baloiaz jolasterik” umeek hobeto ulertuko dute.
Beste udal batzuetan, euskararen aldeko jarrera hartzen duten bitartean Nazarren kontra ez izan arren, badaude kontu asko non hobetu.
Aspaldin ekarri nuen hona, Metautengo udalak egindakoa, orain Larragan eta Agoizen ere (eremu ez euskaldunean, ez ahaztu) Euskararen Ordenantza indarrean jarri dute.
Aurrekari moduan izugarrizko garrantzia daukate emandako urrats hauek… Ea Nazarren, Euskaltzain urgazle baten herrian euskararekiko jarrera zaintzen dugun…
Gerardo Luzuriaga
21:32 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados