Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

01/03/2016

Euskara Nafarroan

Nafarroan eta Euskal Herrian euskara injustizia batean bizi da, bitxia da nola batzuentzat justizia da kontuak uztea orain dagoen moduan, ezer egin Gabe, ezer aldatu Gabe.

Egia esateko hemen, Nafarroan ez dago desberdintasunik, Vascuence Legeak badaramatza urte pilo lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako naparrak.

Bat-batean Nafarroan Gobernu berri batek itxaropena sortu zuen hori dena bertan behera uzteko eta teorian behintzat napar guztiak berdin izateko aukera. Gobernu aldaketak itxaropen handiak ekarri zituen.

Zonalizazioa Naparren zatiketa eta bazterketa supasutu du. Leku batzuentzat seme-alabak euskalduntzeak sakrifizio handiak suposatu ditu familia askorentzat, dirutza eta kilometro ugari egin behar izan dituzte.

Ezustea izan da, berriz, ikustea nola bi alderdi politiko euskararen garapenaren aurka jarri diren, nola Gobernua epel-epel ibili den. Gobernua ez da ibili fin, eta presioak eragin handiegi egin dio. 

Egia esateko honezkero urrats garrantzitsuak ikusi ditugu Gobernuak egindakoa. Duela gutxi espero ez genituen urratsak, bai. Ezin dugu ukatu. Baina benetako arazoak konpondu barik jarraitzen dugu, zonaldeak gainditu barik baitaude, eta horrek nafarren arteko zatiketa errazten du.

Oraindik euskara zapalduta dago, elebakartasuna oraindik jaun eta jabe bizi da, eta edozein jarrera euskararen alde eginez gero radikaltzat hartzen naute. Gobernuak jasotzen duen presioa jokoz kanpo dago, batez ere urteetan ezarritako elebakarren pribilegioak eta egun daukan pribilegioak kontuan hartuz gero.

Beti izango gara lehenengo lerroan euskararen aldeko borrokan.

Gerardo Luzuriaga.  

 

Los comentarios son cerrados