07/03/2016
Misterioa edo burugogorrak
Zein da misterio handiagoa euskararen jatorria edo gaur arte iraun izana. Biak dira garrantzitsuak; baina niretzat behintzat gaur egun arte iraun izana da.
Dena den, iraupena ez dago ziurtatuta, ez.
Gutzienez, bi unetan euskara desagertzeko zorian izan da. Erromatarren garaiean eta frankismoaren garaiean zalantzarik gabe.
Eskerrak erromatarrak kanporatu egin zirela, erromatarrek agindu zuten bitartean euskaldunak gero eta baztertuago geratu ziren, mendez mende joan ziren lurrak galtzen eta hizkuntza muga gero eta iparraldeago joan ziren jartzen.
Eskerrak frankismoa bertan behera geratu zen, eta euskararekiko jarrera joan zen poliki-poliki aldatzen, hil zorian zegoen hizkuntza eskoletan irakasten, administrazioetan hizkuntza ofiziala izaten.
Dena den, zalantzan nago mendez mende bizirik jarraitu duen euskara nola irtengo den Interneteko garaiatik, ez daukat batere garbi, Internet, telebistak, irratiak, egunkariak, aldizkariak... Ez da beharrezkoa ikerketa sakona egitea, ikusteko zer egoeratan mugitzen garen... Hamarretik soilik bat (zer edo zer esateagatik) euskaraz da... Gastelania erabat zabalduta dago, gastelania da informazio eta komunikazio hizkuntza... Esandakoa... ez dago batere garbi nola irtengo da garai honetatik.
Egun legeak euskararen alde dauzkagu, baina ez da nahikoa, etorkizuna hiztunen baitan dago, eta horien jarreran dago, eta batzuentzat, ez soilik gastelaniaz hitz egiten dutenentzat, Euskal Herrian hizkuntza guztiak (gastelania, ingelesa, euskara) tratu bera behar dutela. Ez bataren alde, ez bestearen alde egitea defenditzen dute, eta bide horretatik euskara desagertzera (batzuk nahita, beste batzuk -inozoak- konturatu gabe) behartzen dute.
Erdian geratzen diren horiek, inondik inora, euskara desagertzera kondenatzen dute, garai guztiak ez dira berdinak, egun informazio garaian bizi garenez, eta hamarretik bat soilik euskaraz bada, etorkizuna beltz baino beltzago dauka, eta hori ikusten ez duena inozoa eta gaiztoa dela baita.
Gerardo Luzuriaga
14:14 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados