03/05/2018
Hartzaren eguna
2008ko urtean Eusko Jaurlaritzak ONDARENET proiektua sortu zuen. Interesgarria izan zen iraun zuen arte.
Eusko Jaurlaritzako Gobernuak Legealdi bakoitzean proiektu bat (nahiz eta berdina izan) aurkeztu du. Hori bai prekarietatean, aurrekonturik gabe, pertsonalik gabe, baliabide finkorik gabe, kanpoko enpresak (pertsonala eta informatika) kontratatuta aurrera eraman du, askoz jota urtebete irauntzeko, hurrengo legealdian berriro aurkezteko berria izango balitz bezala.
2008ko urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak ONDARENET proiektua sortu zuen. Euskadiko ondare digitalaren fitxategi elektronikoak babesteko eta hedatzeko. Proiektu hau interesgarria izan zen iraun zuen arte.
VIII. legealdia. (2005-2009) EAJ: Miren Azkarate sailburua, Gurutz Larrañaga sailburuordea, Arantza Arzamendi, zuzendaria.
Proiektu politikoak izan dira, etekin politikoak propagandaren bitartez ateratzeko, diru kopuru ziztrin bat jarri proiektua bertan behera uzteko dirua bukatu bezain laster.
2011ko urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak LIBURUKLIK proiektua sortu zuen. Plataformaren bidez, euskal bibliografia ondarea zaintzeaz gain, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala aurkeztu du gaur.
Liburutegi digitala 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri gehiago gehituko dira
Egitasmo hau sortu zen moduan agortu zen.
- legealdia (2009-2012) PSE-EE: Blanca Urgell sailburua, Antonio Rivera sailburuordea, Jose Luis iparagirre zuzendaria.
2014ko urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak eLIBURUTEGIA-EUSKAL LIBURUTEGI DIGITAL proiektua sortu zuen.
2014ko urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak eLIBURUTEGIA-EUSKAL LIBURUTEGI DIGITAL proiektua sortu zuen. Euskadiko Liburutegi Digitala abian da. Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000. Lanak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira.
Kasu honetan nahiz eta horrela izendatu e-liburutegia ez zen liburutegi digitala, ez zuten asmatu izenarekin. Hau konkretuki Euskadiko Irakurketa Digital Publikoko Sarea izan da, eta egun indarrean jarraitzen duena (Komunitate Autonomo guztietan bezala); baina proiektu honek ez dauka zer ikusirik EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALAREKIN.
- legealdia (2012-2016) EAJ: Cristina Uriarte sailburua, Jose Angel Maria Muñoz sailburuordea, Imanol Agote zuzendaria.
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/23301-arranca-biblioteca-digital-euskadi?track=1
Aurten berriro EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALA berria izango balitz bezala aurkeztu dute.
2018ko urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak EUSKAL LIBURUTEGI DIGITAL proiektua sortu du.
Lehen oinarrizko liburutegiak XX. eta XXI. Mendeetako 3.000 liburu izango ditu. Etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalazren oinarriak ezartzeko helburuz.
- legealdia (2016-) EAJ: Cristina Uriarte sailburua, Jose Angel Maria Muñoz sailburuordea, Mikel Xabier Aizpuru zuzendaria.
17:06 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados