03/10/2019
Euskara eta Nafarroa. Azken epaiak.
Nafarroa berezia eta anitza dela denok badakigu. Epaia esanguratsua izan da alderdi askotan. Lehenengoa, UGT izan delako epaia jarri duena. Bigarrena, epaia bera, euskara hizkuntz atzerritarra izango balitz bezala tratatu dutelako.
Hori esanda, garrantzitsua da jakitea epaiak zer esaten duen eta zer ez.
1. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean DERRIGOREAN euskara ez da baloratuko meritu gisa.
2. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara BALORATU AHAL IZANGO DA meritu gisa. Administrazioak erabakiko du lanpostu bakoitzean baloratzea edo ez. Hortaz, Gobernuak,(Administrazioak) borondatea edukiz gero ez du oztopo juridikorik edukiko baloratzeko.
3. Kasu berean gaude, inpresoekin, kartelekin, jakinarazpenekin… (paisaia linguistikoarekin). Ez da izango derrigorrean elebidunak, baina Administrazioak erabakiko du elebidunak egitea edo ez.
Orain nire iritzia emango dut. Benetan epaiak triste utzi nau. Espero genuen baino tristeago.
1. Orain arte esan dugunei Euskararen Legea aldatu behar genuela aipatutako epaiak arrazoia eman digu. Legeak jartzen ditu mugak, eta judikaturak oztopatzen du dekretuen bitartez muga horiek gainditzea.
2. Epaia lege horretan oinarritu dagoelako. Zer ez dute esango aurreko legealdian euskararen gainean ibili diren parlamentarioak; batez ere batzorde buru izan zen Dabid Enaut? Batzorde horretan ibili diren alderdiak (Geroa Bai, Ahal dugu, Ezkerra, eta EH Bildu) ikusitakoa ikusita ez dira izango damuturik, urrats gehiago ez eman izanagatik?.
3. Zonifikazioa ez zeukan zentzurik, eta orain tamalez gure baitan ikusi dugu zer ondorioak dakarkigun.
4. Epaiak azken 20 urteko euskararen alde egindako guztia bertan behera utzi du. Ez soilik hiru urtetik ona adostatutakoa, baizik eta UPNk ere adostatutakoa; Miguel Sanzen garaian UPNk indarrean jarri zuen 55/2009 dekretua, euskara meritua izatea lanpostu guztietan, alegia.
5. Euskara ez da konsideratzen Nafarroako hizkuntza moduan, baizik eta parekatzen da, edo okerrago oraindik atzerritarriko hizkuntzekin alderatuta kaltetua geratzen da.
6. Pikutara bidali du hogei urte hauetan politika linguistikoak egindakoa. Miguel Sanzen 55/2009 dekretua barne.
7. Zeintzuk politizatzen dute hizkuntza? Euskara iraun dezan nahi dugunok, eta horren alde lan egiten dugunok edo kajoi batean sartu nahi dutenek, eta oztopoak jartzen dituztenak, nahiz eta esan euskararen alde daudela?
8. Oso albiste triste da euskaldunentzat, eta uste dut triste izan behar zela nafar guztientzat, bada euskara ez da nafar batzuentzako hizkuntza, baizik eta guztion hizkuntza.
9. Frankismoan baino okerrago gaude… garai hartan kontuan hartzen baikenuen euskara mendeetan zehar jasan zuen zapalkuntza eta zein egoeratan bizi izan zen. Orain berriz, gaurko egoerari begiratzen diote interesatzen zaienean.
10. Gaiontzeko atzerritar hizkuntzak derrigorrean baloratzen dute, zer dauka euskara gaitsitzeko?
17:33 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados