09/06/2022
Berrotzako jauntxoa
XX. mendearen hasieran, Berrotza haraneko herri batean jauntxo familia bat bizi zen. Bizitza eroso, paketsu eta alai herriko beheko auzoko etxe handian eramaten zuten familiako guztiek, gurasoak eta lau seme-alabak, 2 seme eta beste 2 emakume, hain zuzen ere.
Etxebizitzak 1.000 m² baino gehiago zeuzkan, lastotegiez eta ikuilez gain, beste bi larrain ere etxearen ondo-ondoan erabiltzen zituzten. Horretaz gain, lursoro ugari haranean sakabanatuta.
Seme zaharrak, Castorrek, 18 urterekin hil zen, amorruak jota. Gaixotasunak, ezustez harrapatu zuen herri guztia, inork ezin zuen sinestu. Batez ere, jakitean ez zeukan animaliaren hozkadaren seinalerik, ez txakurrarena, ez katuarena, ezta sagurzarrarena ere. Herrian medikuak esana, zabaldu zen gaixotasuna harrapatu zuen txakurrarengandik, ez hainka egin zuelako; baizik eta Castorrek eskuan zeukan zauriagatik, babak mozten ari zela egin zuen zauria, nahiz eta larria eta sakona ez izan; aitzitik, familiako txakurrik kuttuenak, Lurrek, listuaren bidez amorruaren birusa transmititu zion zauria zurrupatzen ziola, erdi lotan zegoela intxaurrondo azpian.
Egun batean txakurra urduri eta leku batetik bestera zoro moduan aurkitu zuten. Haranean nahiz eta amorruaren kasurik ez ezagutzea, oso kontzientziatuak ziren gaixotasun horrekin, eta oso ospetsua zen Azueloko Santxez elizgizon etxean zegoen tramankulua, “risma” izenekoa, txakurrari jarrita osatzen zuen, bada sutan egondako burdinak txakurraren bekokian jarrita gaixotasunaren txertoaren eragina egiten omen zuen.
Azuelora eraman zuten Lur txakurra, tormentua jasan bazuen ere, 7 egun iragan eta gero hil zen. Bi hilabete ondoren Castor jarri zen gaixorik, zukarrak gora egin zuen, hurrengo egunak gogorrak izan ziren, batez ere familiarentzat, baina baita herri biztanle guztientzat ere. Herri guztia jota utzi zuen. Castorri oherari lotu zioten, ahotik bitsa zeriola, ura eta likidoa edateari uko egin zion, hidrofobiak jota aste jasanezin bat iragan ondoren dardara handiz hil zen.
Familia dolua pasatu ondoren, hala moduan, eguneroko bizitza berrezkuratu zuten. Bi ahizpak ezkondu ziren, ondo ezkonduta ere, bata Miliarrin eta bestea Olejuan. Hortaz, etxean soilik geratu zen beste semea, Timoteo izenekoa. Ondasun handiko familia izanda ez zuen inolako arazo ekonomikorik eduki; aitzitik, amodio kontuetan ez zen ibili hain fina. Ondasun handiak zeuzkan herrian, eta baita Nafarroako Cabredon (Ahuntzegin) ere. Ondasun handia eduki arren asko kostatu zitzaion ezkontzea, ziuraski ondasun aldetik bere pareko emakume aberatsa inguruetan aurkitzea ez zelako erraza.
Timoteoren etxean herriko lagun pilo bat lan egiten zituzten, ezer ez zeukatenek lan egiten zituzten etxe handi honetan; hauetaz gain, Antonio urte osoan morroi zebilen, gutxienez 40 urte zeramatzan morroi etxe horretan. Gauza askorako etxekoa zen, herrian ere etxekoa izango balitz zegoen kontsideratuta, nahiz kontu garrantzitsuenetarikorako morroi zen.
Gurasoak hil ziren eta Timoteo hasi zen amodio kontuak serio hartzen; hala ere, ez zitzaion batere erraza izan, Iruñean apaiza zeukan osabak Andosillako Josefinaren gurasoekin adostu zuen ezkontza. Josefinak Ebro ibai ondoko lursoro emankor ugari zeuzkan. Josefina ere ez zen gaztea, 40 urtetik gora baitzeukan, urteak joan eta etorri eta umerik ez ziren heldu.
Timoteori tokatu zitzaion nekazal iraultzan bizitzea, goldea eta idiak joan ziren desagertzen eta traktoreek hartu zuten haien lekua. Timoteok Nafarroako lehen traktoreetako bat erosi zuen, burdinazkoa, baita gurpilak ere. Baina garai hauetan euri ugari dela eta lursoro lokaztuak zeuden, eta erositako makinaria ezinezkoa zen erabiltzea.
50 urterekin bere lur ugari alokairuan jarri zuen. Maizter asko eduki zituen, baina lur gehienak bere ilobak eraman zituen. Nahiz eta bikoteak nahi zuten guztia eduki, haraneko aberatsik handienetarikoak izanda, beste herriko familia bat bezala bizi izan ziren, luxurik eta kapritxorik gabe. Franziskotar monjeak izango balira moduan bizi izan ziren.
Timoteo oso gazte hil zen, 67 urterekin, ogasun guztiak bere ilobei uzten, gehienok herria eta lursoroak ikusita ez bazeukaten ere.
Gerardo Luzuriaga
10:29 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados