16/06/2022
Txikitasunak
1. Herria
1956an, Nazar herrian jaio nintzen, seigarren semea, etxean aiton-amona bizi izan ziren, nahiz eta nik ez nituen ezagutu.
Herrian jaio ginenentzat, 20 etxeen eta 4 kaleen artean bizitzen ohituta geudenentzat, txoriak, abereak, usain gogorrak, zuhaitzetako jasotako fruitu berrien zaporeak etabar garrantzirik ez zeukaten; batez ere hirietatik etorritako umeekin alderatuta.
Halaber, guretzat erabat arrunta zen oiloak bere txitoekin, etxeko usoak, txerriak eta beste animalia batzuk kaleetan zehar ikustea. Haatik, guretzat bitxia izan zen hirietako bitxikeriak ikustea, kale handiak, etxe altu-altuak leiho ugariekin, autoen zarata, jendetza, den-dena.
Urteak joan eta etorri, Berrotzako balkoian, leku estrategiko batean bizi garela konturatu ginen. Kodes Mendikatearen azpian. Udan bero eta neguan hotz, haizea, batez ere iparraldekoa beldurgarria, izoztua.
Liburuek horrela deskribatzen dute gure herria, errege-erreginek eman zizkioten eskubideak, Antxo Jakintsuak baimena (1176) eman zien auzobideei Urantzian (Los Arcos) bizitzeko, Urantziakoek zeukaten foru berarekin.
Armarria berezia dauka, eskueria, eta bi atxur gurutzatuak, eta azpian igitaia.
Madozen hiztegiak 1840 urtean 40 etxe, udaletxea, kartzela eta eskola deskribatzen ditu. Eskolara 40 ume joaten ziren. Eliza abadeak eta bi benefiziadunek gobernatzen zuten, 3 baseliza, Loreto, Santa Luzia, eta Kristo, aurretik Andres deunarena desagertuta zegoen.
2017ko ekainean eskualde mistan sartu zen, Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.
Ez dakigu nondik datorren izena. Agian euskaratik? Kanpoko herriak ailegatu baino lehen eskualde honetan euskara izan baitzen jatorrizko hizkuntza. Hiztegi batzuk horrela defenditzen dute, adibidez Auñamendi entziklopedia, Nazar Donazar-en laburdura da, Don (santo), zar (viejo). Honi gehitu behar diogu duela gutxi auritu nuen bitxikeria, XIX. Mendeko notario-eskritura aurkitu nuena, herrian inoiz ez genuen ezagutzen terminoa , hain zuzen ere, OYAGAZU.
Garbi geratu dena izan da Nazar XII. Mendetik esistitzen dela, Naçar, Nassar, eta Nasarre moduan agertzen da testuetan; liburu batzuetan agertzen bada ere garai batean Nazar San Pedro izan zela, erabat baieztatuta geratu da San Pedro Kabredo ondo-ondoko herri bat izan zela.
Nazar, dena den, ospetsua egin da historian; Benavente ondoan, Zamoran, badago herri bat Villanazar izenekoa, hona hemen nire teoria, Nazarreko oinordeko bigarren bat, diruarekin, baina lurrik gabe, arabiarrak hegoaldera joan zirenean, lur horietara joan ziren zaldun moduan, herriko talde batekin, eta han bertan sortu zuten herri bat. Zer hobeto baino herriko herria izena ematea?
Aurrekoa suposizio bat da, baina hurrengoa historikoa da, XI garren mendean Berrotzako bi anaia Espinosa de los Monterosera joan ziren, Burgosera, justu Kantabriako muga daukan herrira. Martín Ruiz de la Berrueza eta bere anaia herri hortara joan ziren auzo berri bat sortzera, Berrueza izeneko auzoa, hain zuzen ere.
Cacereseko Jarandilla de la Veran, Berrotzako lagun ospetsu bat ikusten dugu, Gabriel Azedo de la Berrureza, poeta, jurikontsulto eta historiagile.
10:23 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados