18/06/2022
Sei urte
Ez geneukan bizikletarik, ez baloirik, Telebista oraindik ez zegoen asmatuta. Hamaika tramankulu egiten genituen denbora pasatzeko. Guk egindako uztaiekin, txiribitoekin tiragomekin, olio sardina-kontserben boteekin egindako trenekin eta traktoreekin jokatzen genituen. Soilik iltze batekin eta korda batekin egiten genuen lokomotorak eta bagoiak, eta horrekin ibiltzen ginen leku batetik bestera.
Aldamenean geneukan basoan pasatzen genituen orduak etxolak egiten. Udan etortzen ziren kanpotarrek erakutsi ziguten nola egin hormak eta teilatuak, guk herrikook debekatuta baikenuen basora joatea, balizko gaizkilen garaia zen, saku-gizon, koko eta sakamantekasaren historiak bereganatuta baikenuen. Kanpotarrek kendu zizkiguten beldur horiek.
Txabola bukatzear geundenean, Terek esan zigun hurrengo astea Sestaora joango zela bere familiarekin, baita bere amona Antonina ere. Aurreko urtea beste herriko familia bat Iruñera egonda zegoen, Eloy eta Milagros, bere seme-alabarekin, Angelines eta Jose Mari. Bazeukaten lur gutxiak eta animaliak saldu zituzten eta Iruñeko bidea hartu zuten.
Tereren agurrak tristatu gintuen. Ez dut nahi joan komentatu zigun, serio-serio, zuekin eta herrian nahi dut geratu. Egun tristea izan zen, malkoak labantzen zitzaizkion, baita guri ere, Kolpe handia izan zen denontzat. Bere ahizpa txikia ez bazen ere enteratu. Tereri oparitxo bat eman genion azken unean, igeltso-harri bat, eta berak agindu zigun Lur txakurra zaintzea, gurea izango balitz bezala baino hobeto zaindu genuen, gurekin zihoan leku guztietara, gure atzetik zebilen egun osoa.
09:56 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados