Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

04/12/2022

Baikor kritikoa

Nafarroako herri txiki batean jaio nintzen, 28 urte arte ez nuen eduki harremanak euskararekin. Badaramatzat azken 20 urte Arabako hiriburuan bizitzen; beraz, badakit zer aurrerapen ederra eduki du euskarak, bai Nafarroan, bai Araban. Ia-ia zerotik gaur gauden egoerara bilakaera handia izan da. Baina hori garrantzitsua izan arren, ezin gara geratu horrekin konforme.

Kontua da daramagun abiadurarekin, hartu dugun bidearekin euskarak aurrera egingo du?, euskarak dauzkan etsaiek ez dute euskararekin akabatuko betiko?, edo okerrago, euskaldunak edo euskaltzaleak ez gaituzte baztertuko gheto batean?

Honen gainean hitz egiteko edo idazteko maisuak dira asko, bai baikor kritiko munduan eta baita ezkor kritiko munduan ere . Oso gustura entzuten eta irakurtzen diet biei, ideiak oso ondo azaltzen baitituzte. Dotore! Ezinbestekoak dira bi alderdiak, ez dago zalantzarik, biek euskararen aldekoak baitira.

Dena den, baikor kritiko jarrera hori di-da batean bihurtzen zait ezkor. Kontu esanguratsu batzuk aipatzeagatik:

  • Baserrietako euskaldun petoak desagertzen ari dira.
  • Gure bizimoduan fenomeno globalak eragin handia dauka.
  • Orohar, gure gazteak jolasean, kirolean, aisialdian, etxean, lan-munduan jadanik ez dira euskaraz bizi. (Agian herri euskaldun batean biziko banintz iritzi desberdina edukiko nuke).
  • Orohar, soilik euskaratik bizi direnek jarduten dute euskaraz (itzultzaileak, irakasleak).

Badaramatzagu 40 urte Euskarazko Legean indarrean ezarri genuenetik, baina emaitzak ez dira izan espero genuenak, orain esaten digute beste 30 urte batzuk itxoin beharko dugula emaitza berriak eta hobeak lortzeko. Ez nago ados. Euskarak, hizkuntza minorizatua izanda, ez dauka indarrik XXI. mendean baldintza hauekin borrokatzeko, irabazle irteteko. Globalizazioak, digitalizazioak, ikus-entzuneko eremuak gure aurka jokatzen du. Horrela jarraituz gero, jai daukagu, ziur aski mendez mende orain arte bizirik iraun duenak, gure hizkuntza preziatuak bizirik jarraituko du, baina zer egoeratan, hor dago koxka. Egoera tamalgarri batean bizi gara, herri kolonizatu batean bizi gara. Euskarazko EITBa zenbat ikusten dugu?, euskarazko komunikabideak zenbat irakurtzen dugu?, azken finean euskaraz zenbat bizi gara?, ikas-ereduak gure seme-alabak euskaldunak egiten ditu?. Zer egin? Ez dago irtebide errazik edo sustraietatik aldatzen dugu dauzkagun jokatzeko arauak edo ez dago irtenbiderik.

Militantziari ezin diogu eskatu gehiago, nahiko egin du orain arte. Militantzia etsita dago, ilusioa galdu du. Jadanik kale mugimendua ere agorturik dago. Euskalgintza eremua erabat anestesiatuta dago, mugimendu gehienak giro politikoaren barruan mugitzen dira, diru-publikoz elikatuta. Ezkor kritikoaren bidea hartuz gero agintarien etsaiak bihurtzen dira, aspalditik botere eroso kulturalean instalatuta daude, adierazpenak neurtuz indarrean mantentzeko, baina agintariei mindu gabe.

Batzuek garbi adierazi dute euskara bere indarrean jarraitzeko, independentzia beharrezkoa dela; baina nik uste dut hori lortu arte hamaika gauza egin ditzakegula. Lehenengoa botere politikoa kontzientzatu behar da, gure hizkuntzak minbizia daukala, hil zorian dagoela, neurri zorrotzak eta drastikoak hartu behar dituela. Borondate politikoan datza salbazioa, oraingo planteamenduak, oraingo arauak sustraietik aldatu behar dituzte. orain arteko ereduei jarraitzeak, erosoa bizitzeak, ia-ia bizitza osoa erdaraz egitera eramaten gaituzte. Horrela jarraituz gero, 30 urte iragan ondoren berdin edo okerragoan izango garelakoan nago.

Bai, euskara 40 urte hauetan ikasi dugu, eta asko prest gaude euskaraz bizitzeko, baina bizimoduaren praktikak erderaz bizitzera daramazkigu, agintari politikoek, akordio nazional baten bidez erabateko jauzia eman behar dute, politika iraultzaile eta ausarta abian jarriz.

Los comentarios son cerrados