08/11/2016
Usoen pasearen garaia
Usoen pasea oso lotuta izan da gure herriko jendearekin, garaiak aldatu arren, usoen pasearen garaia oraindik gure herrientzako oso berezia da.
Egungoa aintzinakoarekin kontu handirik ez eduki arren, ohitura oraindik mantentzen da. Egun kirol moduan ulertzen da, lehen usoak urte osoan zehar iragatzeko oso lagungarria baitziren, perretxikoen batera botetan sartzen zituzten urteko egun garrantzitsuenetan konbidatuei emateko.
Ehiztaria egiteko era ere erabat aldatu da, lehen artea zen, ehiztari bakoitzak zeukan bere etxeko pagausoak, urte osoan zehar ganbaran zainduta egun horientzat. Ehiztaria egiteko modua, ez zen orain bezala, lehen pagausoen bandoak etxeko usoen bitartez ekartzen zituen inguruetako zuhaitzetan geratu arte, orduan tiroak seguruak ziren, tiro bakoitzatik gutzienez uso bat zen; egun erabat desberdin da, zerutik etortzen diren usoei botatzen dizkieten tiroak, gehien-gehienetan oso urrutik daudenean.
Gaia tentuz lantzekoa bada ere, ondo legoke lasai eta hotz hausnartzea.
Aurrera jarraitu baino lehen, esan behar dut, ehiztaria ez naizela, eta ehiza ez da nire gustukoa, bada azken finean ehiza animaliak akabatzean datza.
Dena den, ehiza eta ehiztariak ez dira ikusten berdin herritarra bazara, eta familia osoa, lagun gehienak ehiztariak izan badira.
Urriaren erditik aurrera azaroaren erdira arte usoek gure zeruak zeharkatzen dute, Europak Afrikara saiatzen dira heltzen, horietako batzuk ez dira sekula heltzen. Ziur aski ez da izango
Nazarren akabatzen dutenengatik… baina bat hemen, beste bat han… uso batzuk bidean geratzen dira.
Egun, herrian oso ehiztari gutxi dira, gero eta gutxiago. Nik neuk ezagutu dudan giroak ez dauka zer ikusirik gaurkoarekin. Eta zer esanik ez, kasu egiten badiogu gurasoengandik entzun dugunari.
Gurasoen eta zaharren arabera, sakuka jaisten zituzten ehizatu zituzten usoak. Garai hartako pasea zen pasea, eta ez gaurkoa.
Baina ez da beharrezkoa hain atzera joatea, duela hogeitahamar urtekoa erabat desberdina zen. Ehiza egiteko ezinbestekoa zen dirua ordaintzea, postuak enkantean jartzen ziren. Garai hartan tontorrak ehiztariz gainezka zegoen. Leku bat ehiza egiteko luxua zen, alde batetik, dirua aldetik, eta bestetik denontzako lekurik ez baitzegoen.
Oraindik gogoan daukat nola ehiztariek eguna argitu baino lehen igo behar zuten postuetan, lekua hartzeko, ez baitzegoen denontzako lekurik; hortaz, berandu igo ondoren lekurik gabe geratzeko arriskuan zeuden. Egoera onenean postu batean 6 eskopeta baino gutxiago inoiz ez
zeuden, postu batzuetan hamabost eskopeta hor zeuden.
Poliki-poliki antolatzen joan zen, arau batzuk Nafarroako Diputazioak jarri zuen, beste batzuk herrian bertan araututakoak.
Garai horretan giro zegoen herrian, giro arraro samarra izan arren, taberna eta mendiaren tontorrak beteta zeuden. Herri osoan ez zegoen beste kontua. Eskerrak garai hori bukatu zen. Egia esateko herri osoan ez zegoen beste gai hitz egiteko.
Oraingo berriz erabat bestelakoa da, oraingoa nostalgikoa dela, esango nuke. Egun, ia-ia ez dago ehiztaririk, postu gutxi betetzen dira, eta hartuta dauden postuetan arraroa da bi eskopeta baino gehiago ikustea. Egun ehiztariak baztertuta omen daude, gazteei ez zaie gustatzen, zaharrek ezin dute edo ez dute nahi mendira igo. Eta gainontzekoei ez zaigu gehiegi axola.
Egungo giroa orekatua da, nire ustez, ehiztariak gutxi dira; “avis arraroa” esango nuke bihurtu direla, tabernan bildu arren, ez dira gehiengoak eta beraz ez dituzte monopolizatzen eztabaida guztiak, idatzi hau da lekukoa, ni gai honi buruz hitz egiten malenkoniaz, hori zeinek espero zuen duela hogeitahamar urte, inork ez.
Tabernan eta herrian gauden gehienok usozaleak gara, nori ez zaio gustatzen ikustea nola zeharkatzen dituzten uso bandoa, altu-altuak ehiztariengandik babesturik, hori da paisaia polita. Hobe argazki bat tiro bat baino…
Gerardo Luzuriaga
21:30 | Permalink | Comentarios (0)
05/11/2016
Euskal Kultura
Erabat nago Sesmako Tasiok egindako gaurko marrazkiarekin.
Ez da beharrezkoa hitzak erabiltzea, irudi batek ordezkatzen ditu hamar mila irudi!
13:48 | Permalink | Comentarios (0)
Uxoak
Joan zen astean bikote bat paseatzen zebilen herri inguruetako bidezidor batetik, berrehun metrora ehiztariak zeuden, tontorretik iragaten dituzten uxoak akabatzeko asmoz. Egun horretan tiro bat ere ez zuten bota, aurreko eguna, uxo asko iragan arren, egun hori ez zen aproposa izan uxoak ehiztatzeko.
Bat-batean bikoteari zuhaitz batetik zarata etorri zitzaion, uxo zauritua zuhaitzetik sastraka itsu batera sartu zen, mutila horren atzetik joan zen, hogei segundutan uxoa eskuan zeraman. Uxoak tiroa hegoan zeukan; berez ondo zegoen, bizirik; baina inondik inora ez hegan egiteko moduan. Neskak pena sentitu zuen. Mutila neskaren aurpegia ikustean libre utzi zuen, nahiz eta ondo jakin azeriaren edo azkonarraren afaria izango litzatekeela.
13:36 | Permalink | Comentarios (0)
03/11/2016
Carteles bilingües
Por fin una reivindicación más que se cumple. Los carteles de entrada a la Comunidad de Navarra se redactarán en euskera y castellano.
Cada vez que paso por Kanpezu pienso lo mismo, no tiene sentido que entremos a una Comunidad, donde su lengua es el euskera, y se nos presente un mapa tan solo con una sola lengua. Otro paso más de este Gobierno de Navarra a favor de equiparar las dos lenguas.
No es que vaya a cambiar la vida, no es que con estas medidas se consiga que nuestra lengua se recupere de un plumazo, no son más que pequeñas medidas necesarias para que la lengua vasca ocupe el lugar que le merece. Y tampoco espero que muchos navarros y navarras se opongan a tal medida.
Pero todavía, también en el campo de la señalización viaria nos queda un abismo, pues por mi parte se deberían potenciar que también el resto de carteles viarios de las localidades estuviesen redactados en bilingüe. Todo se andará... Sin prisas, pero sin pausas.
08:14 | Permalink | Comentarios (0)