23/11/2022
Mendiko ibilaldia
12:55 | Permalink | Comentarios (0)
Mendaza
12:46 | Permalink | Comentarios (0)
21/11/2022
Liburuak - Libros
17:05 | Permalink | Comentarios (0)
20/11/2022
Valor incalculable.
12:07 | Permalink | Comentarios (0)
18/11/2022
Navarra euskera oficial
Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpenarekinaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpenarekin –
Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin
Euskaltzaindia euskararen akademia da eta bere jarduera akademikoaren eremua Hego Euskal Herriko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira, ondotik bi autonomia-erkidego bilakatu direnak, eta Ipar Euskal Herria. Lurralde guzietan, hizkuntzari dagokionez, Euskaltzaindia da instituzio aholku-emaile ofiziala. Nafarroako Foru Komunitatean, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 3.3 artikuluaren arabera aitortua.
Euskaltzaindiaren egitekoak, besteak beste, honako hauek dira: euskara landu, ikertu eta arautzea eta, euskararen estatusari dagokionean, hizkuntza-eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Euskararen Nafar Kontseiluko kide da Euskaltzaindia, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen aholku-emaile eta kontsulta organoarena, beste hainbat euskal eragile eta euskaltzalerekin batean. Kontseilu horrek 2022ko irailaren 16ko bileran onartu zuen adierazpenean Nafarroako Gobernua premiatzen du Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera.
Euskaltzaindiak Euskararen Nafar Kontseiluko bileran adierazpen horren alde egin zuen, nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea beharrezkoa delakoz.
Euskaltzaindiak bat egiten du, bada, Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin.
14:14 | Permalink | Comentarios (0)