30/01/2009
Belea hurbildu zitzaigun
Zortzi urte bete berriak geneukalarik, otsailearen bigarren astean, eskolara ikuskatzaile etorri zitzaigun, aurreko astea maisua eta zer esanik ez umeak aztoraturik ibili ginen. Azkenean ailegatu zen, bilotun bat, eskuan maletín beltz batekin. Goizeko bi ordu umeei galdera bina egin zizkigun, eta etorri zen bezala joan zen. Hilabete bat igaro ondoren, edo, beste bele beltz bat hurbildu zitzaigun. Auto batekin etorri zen. Hitz leuna, aurpegi zurbila, eskukak luzeak eta zuria, sudur garaia eta estu-estua zeukan apaiza eskolara etorri zitzaigun. Hitzaspertu alai eta atsegina bota zigun, denok liluratuta gelditu ginen entzundako kontakizunekin. Gero, banan-banan herriko mutil guztiekin hitz egin zuen, eskolako gela txiki batean. Apaiz honek ez zuen ematen beldurra, atsegina irrifarretsua eta eskuzabalaren itsura eman zuen. Gozoki eskukada bana eman zizkigun. Neskei emateko beste oparitu zizkigun. Baita plastiko gogorrazko baloia ere.
Hain liluratuta gelditu ginen apaizak esandakoarekin, non hirurok –Pedro, Felipe eta ni- batera eman genuen izena Lizarrako ikastetxera apaizgai joateko. Julian Lara izeneko apaiza pozik joan zen herritik hiru ume arrantza egin ondoren. Egun hartatik aurrera herria eta batik bat gu ez ginen izan bereak. Burgoseko Madirigal del Monte izeneko herriko apaiza honek herria aldatze lortu zuen. Baloia oparitu zuenetik neskak eta mutilak hasi ginen bereizten. Elkarrekin jolasteari, eta ibiltzeari uko egin genion. Egun hortatik aurrera, mutikoek futbola baino ez geneun eduki buruan. Eskolan, etxean, elizan futbola zen gure mundua. Pilota jokua ere baztertu genuen. Joku pilota futbolean jolasterko erabili baikenuen. Futbolean, gainera, mutilik baino ez ginen ibiltzen. Neskak erabat haserre eduki genuen. Egun batetik bestera Retegi, Txitxan, Azkarate pilotariak gure idoloak izatetik Zoko, Gento, Amancio, Pirri izan ziren. Bat-batean herriko ume guztiak Real Madrilen jarratzaile sutsuak egin genuen.
Gure anaia zaharrek pilota jarraitu zuten jolasten, jakina. Igandeetan meza ondoren pilota partidak jarraitu zuten jokatzen. Eta partida ofizialak jokatu ondoren mutil guztiak “al punto” jokatzen genuen, baina hau zen salbuespena, gero aste barruan futbolari begira baikeunden. Hain sutsuak geunden futbolean murgildurin, non betiko ekintzak bertan berak utzi genituen, buruan futbolean baino ez baikenuen. Dena zen baloia. Eta baloi atzetik ume guztiak. Barruraino irentsi genuen apaizak botatako amua.
Egia esateko, denok ez, ezkerrak herriko gure adinako bi mutiko eta bi neska – Felix, Jabier, Bego eta Balen- betiko usadioei men jarrraitu zuten egiten. Betiko ohiturei ekin zietenei, horiei esker dakigu dakiguna.
Gerardo Luzuriaga
19:48 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados