20/06/2018
Diploma eta 200 pezeta euskaraz hitz egiteagatik
Nafarroan euskara poliki-poliki errekuperatzen ari da. Errealitatea hori da. Horrek ez du kentzen oraindik, gaur egun ere erasotuta ez izatea. Lekuko azken manifestapena.
Egun ez dago debekatuta, beste garai batzuetan bezala. Gaitzerdi.
Beraz, egoera erabat aldatu da, alde batetik euskara ez dago debekatuta, eskubidea baita.
- Euskara debekatuta zegoenean eta hil zorian zegoenean, Nafarroako eskuindarrak eta foralistak euskaltzaleak ziren, egun, aitzitik, euskaren etsai bihurtu dira. Pena. Garai hartako Nafarroako eskuindarrek ez zuten gaur egungoek duten jarrera euskararekin.
Egun hauetan Peio Salaburuk adierazi du nola 1957tik 1966ra arte banatu zuten 6.000 diploma bana eta 200 pezeta bana garai hartako haur euskaldunentzat. 200 pezeta. Dirutza.
Errealitatea da, eskoletan debekatuta zegoen, presio politikoagatik, beldurragatik eta kontzientzia ezagatik euskara hil zorian zegoen, euskara atzera egiten hasia zen Nafarroako eskualde askotan, euskara belaunaldi batean galtzear zegoen, familia barruan ere euskararen transmisioa eteten ari zen.
- Euskara eskubidea denean napar gehienok horren alde gaude, eta eskuindarrek eta foralistek, berriz, Egun, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika gogor kritikatzen dute; areago, gaztelera diskriminatzea leporatzen diote euskarari.
13:54 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados