Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

07/01/2019

Nafarroako erribera eta euskara

Nafarroako erribera eta euskara, Tutera hain zuzen ere.  

Tuteran gertatzen ari dena tristea da, eta ziuraski historiara pasatuko da, oposaketan atzerriko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa, alemana) baloratzen dituzte 5 puntukin eta euskara berriz ez. Nafarroako Arartekoa ere horren aurka ageri da.  

Jakina da, egun euskara Tuteran ez dela erabiltzen; euskara eskualde horretan aspalditik galdu baitzen, historiagilerik ospetsuenek horrela diote, eta horrela omen da. Erriberan euskara aspaldi galdu zen.  

Gaur egun ere euskara erriberan oso gutxi erabiltzen da. Horrek ez du esan nahi inork ez duela hitz egiten, inork ez duela erabiltzen. Badaude batzuk ikasten ari direnak, eta ohorez mantentzen dutenak.

Ebro harana Tito Livio historiagilearen eta Marcial poetaren arabera euskal lurraldea zen.

Kontuak horrela gaur egun euskararen alde ez daudenek edozein ekimen euskararen alde eraso moduan jasotzen dute, ikastoletara haurrak eramatea edo edozein euskararen aldeko ekimen inposatzetzat ematen dute.

Tamalez, inon gertatzen ez dena Nafarroan gertatzen da:

 

  1. Euskara Nafarroaren ondarea da. Zergatik Erriberakoek ez dute sentitzen euskara ondaretzat. Agian Erribera ez da Nafarroa?
  2. Soilik Nafarroan ausartu dira Nafarroa zatitzea eskualdetan ezagutza linguistikoaren arabera. Galdetu behar genuen zergatik, noiz eta nortzuk egin zuten zatiketa hau?
  3. Agian ez gara konturatzen euskara gal daitekeela betiko? Agian hori da napar batzuek nahi dutena?

Gerardo Luzuriaga

Los comentarios son cerrados