Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

27/03/2020

Iragarritako kronika

 

Gaizki eta berandu Gobernuen erantzuna. Horrela laburtzen da. Bai Euskadikoa, bai Nafarroakoa, eta batez ere Espainiakoa... ezin okerrago... ez dute batere asmatu krisi hau kudeatzean...

Koroabirusa

Martxoaren 9an herritarrak konturatzen ari ziren  hau serioa zela. Neurriak inork esan gabe hartzen hasi ziren,  Gobernuari, eta Administrazioari hasi ziren eskatzen neurriak har ditzala.

11n Administrazioetan gutxieneko zerbitzuak ezartzea eskatzen zuten. Soilik lanpostu estrategikoak joan daitezela lan egitera. Gobernuak , ez zuen erantzun. Ez entzuarena egin zuen.

13an, azkenean  Administrazio Orokorraren mahai sektoriala bildu zen. Premiazko neurriak eskatzen ziren. Lakuan 2.000 langile inguru ziren lanean, bata bestearen elkarren ondoan. Antzerako egoeran daude gainotzeko zentruetan. Baita enpresentan ere, Kasurik ez zuten egin. Eta etxean nahi zuten egon lan egin gabe leporatu zieten langileei.  

16an protestak areagotu zituzten. Sarrera eta bulegoak kartel erreibindikatiboekin bete ziren.

Herritarrok txalotzen dute, eta egunero omenaldia egiten diegu  osasun eremuetan lan egiten duten langilei. Ondo. Baina beranduegi da horretarako; batez ere ikusten dugunean behatz bat mugitu ez zutenek eskuindar gobernuek osasun eremuan murrizketak egin zutenean, ezta herritar eskuindarrek ere, eta orain jartzen dira lehenengo lerroetan bideoak egiten,  txalotzen edo abesten osasun eremuetako langileen alde.

17an salaketekin eta protestekin jarraitu ziren. Sindikatuek idazki bat prestatu zuten prentsarako. Gobernuaren agintariek Arratsaldean ebazpena atera zuten gutxieneko zerbitzuak soilik joango zirela lana prezentziala egitera esanez, gainontzeko guztiak etxean telelana egingo genuela…

Berandu, baina tira

18an gehienok lanera joan ziren zuzendaritzek emandako irizpideak jasotzera. Gehienok arratsalderako etxean bazeuden ere.

Administrazioa berandu, motel eta gaizki ibili da. Berandu oso berandu hartu ditu neurriak. Susmoa daukat honezkero lagun asko eta asko izan daitezkeela kutsatuta.

Urkulluk eguerdian iragartzen ditu neurri batzuk, baina une horretarako herritarrak neurri horiek hartuta bazeukaten. Triste, askoz gehiago esperoan zeuden.

Gauean, iragarrita eguerdiko ordubirako. denbora dezente pasa ondoren, denok itxoiten izan ondoren, telebistan agertu zen Sanchez jauna. Alarma egoera indarrean jartzeko, Iglesias eta Sanchezen eskanbila izan omen zuten. Kontua da alarma egoerarekin  Komunitate Autonomoen askatasunarekin bukatzen duela. Dena da  Espainia, eta Armada leku guztietara sartuko da, Espainia zabalduko da batez ere Euskal Herrian eta Katalunian. Komunitate Autonomoen ahalmena bertan behera geratuko da. Aitzakia ona Espainia bat indarrean jartzeko.

19tik aurrera etxetik ezin da irten, ez bada kontu batzuetarako, erosketak egiteko, lan egiteko… kontua da kasu hontan ere Gobernua motel ibili da. Lanera jarraitzen badute joaten zaila izango da gaixotasuna ez zabaltzea.

Herritar batzuek Gobernuaren neurriak uko egiten herrietarra joan dira. Hirietan bizi diren familia asko herrietara joan dira, nahiz eta debekatuta izan.  Lotsagarri.

23an Inguruetako lagunen lagun batzuek gaixotzen ari dira, baita familiaren lagunen batzuk.

Oraindik gaixo kopuru goruntz doa. Gasteizen ematen du egoera kontrolatzen ari dira, eta protagonismo Bilbo, Basauri… hartzen ari da. Telebistan ospetsuak, politkoak, aktoreak gaixotu egin dutela diote. Baita hilaren batzuk komentatzen dute.

Administrazio Orokorrak ebazpena atera du eta 60 urte baino gehiago daukaten langileak telelana egingo dute, etxetik lan egingo dute, baita gaixotasun mota batzuk eduki duten langile batzuk ere.

Dagoeneko etxean gehienok bost egun daramagu. Etxeetan denetik daukagu, oraindik dendetan denetik dago.

Egoera beldurgarria da, gaixorik jartzeko beldurraz bizi gara. Batez ere entzuten dugunean ospitaleetan baliabide nahikorik ez dagoenean.

Ez da harritzekoa, azken urte hauetan osasun eremuan murrizketa handiak izan direlako. Gobernu eskuindarrek dirua kendu diete osasun, kultura, gizarte sozial eremuei beste eremu batzuetan emateko.

Hilen kopurua gora doa. Atzo Euskal Herri osoan 20 hil izan dira, osoan 164 hil daramagu.  Okerrena da, okerrena oraindik alegatzear dagoela, eta Ospitaleetan ez daukate baliabiderik.

25ean. Badaramagu Txinak baino hil gehiago. Kalean gaur iruditu zait kotxe gehiago ikustea, eta leihotik ikusten dudan jentea gutxi izan arren, aurreko egunetan baino altuago hitz egiten dutela dirudit.

Urkulluk eta bere Gobernuak jotake jarraitzen dute. Langileak lanean jarraitu beharko dute. Ez da justua krisi hau langileak ordaintzea.  Lehenengoa osasuna da, gero ekonomia.

26an. Alarma egoera 15 egun gehiago luzatzen da. Ez dago garbi goia jotzear gauden. Adituak ez dira ausartzen hori baieztera.

Urkulluk, Tapiak, Txibitek ekoizpenari eutsi beharko diogula diote. Atzeraldi ekonomikoan sartuko garela behin eta berriro esaten digute.  Obra publikoak ez dute geratu, AHT estrategikoa jarraitzen da izaten. Lotsagarri.

Okerrago lanpostuetan ez dira segurtasun neurriak hartzen. Hemen borroka dago osasuna (Langileak) eta ekonomia (enpresarioak, kapitala). Kataluniako agintariek enpresak bertan behera uztea eskatzen duten bitartean, hemengoak kontrakoa. Patronalaren interesak defenditzen dute.

 

Los comentarios son cerrados