28/02/2022
Euskara eta Nafarroa
LINGUA NAVARRORUMaren BUKAERA.
Ez da erraza ulertzea zer gertatzen ari da Nafarroan euskararekin.
Nafarroako leku askotan hizkuntza atzerritarra izango balitz moduan tratatzen dugu. Leku askotan ingelesa, frantsesa edo errusiara baino okerrago.
Ez dut ezagutzen mundu osoan antzerako zerbait gertatzen denik.
Egoitza Madrilen daukaten alderdiek horrela pentsatzea eta horrela egitea, tira.
Alderdi horiek, PP, PSOE… horrela funtzionatzea, tira. Gaizki, baina era batean ulergarria. Baina zer esan UPNren jarreraz?
UPNren JARRERA
Ulertezina da UPNren jarrera. Bere zuzendaritza, hautagaiak eta hautesleak Naparrak eta Nafarroan daude. Beraz, irizpideak nafar herritarrei begira izan beharko lituzkete; baina hizkuntzei buruzko gaietan PSOEkin bat datoz, gehienetan euskara komodin bihurtuta gainontzeko gaiak estaltzeko.
UPN euskararen defendatzailea izan balitz aurreko urteetan hauteskundeetan ez dituzte botorik galduko; gutxienez orain lortzen dituzten beste lortuko lituzkete, inoiz ez gutxiago.
Euskara etsaitzat edukitzea, arma elektoral bihurtuta akats larria da. Egun, bai UPNrentzat, bai PSNrentzat jarrera hori onuragarria da, baina kaltegarria euskararako, ondorioa bere desagerpena izan daitekeelako.
ZURE HIZKUNTZA EZ BADUZU EZAGUTZEN GUTXIAGOTASUNEAN IZANGO ZARA.
Egoera horretan hizkuntza erdian dago, eta gatazka-elementu bihurtzen da; euskararen garapenaren edo bakoitzaren interes ekonomikoen arteko gatazka sortuz gero, (tamalez askotan sortzen dira) eta badakigu zein den garaile.
Zer egin jarrera horrekin bukatzeko?
Nafarroako ume guztiak aukera edukitzea euskara ikasteko dohain eta esfortzurik gabe, gaztelania ikasten duten moduan. Era horretan hizkuntza berreskuratuko dugu.
TRANTSIZIOA DEZEPZIOA IZAN DA. Hurrengo egunetik euskarak laguntza eduki behar zuen. Aitzitik, Nafarroa zatitu zen, hiru zonaldean, beste leku batzuetan gertatu ez zena Nafarroan gertatu zen. Nafarroako Gobernuak ez zuen asmatu, Valentzian, Galizian, Kataluinian, Euskadin egin ez zutena Nafarroan egin zuten. Euskara abandonatuta utzi zuten, umezurtz.
Oraindik konpon daiteke. Daukagun altxorra zaindu eta garatu behar dugu, euskara, hain zuzen ere.
UPNk eta PSNk soziolinguistikoaren argudioa erabiltzen dute euskara galdu zuten eskualdetan euskara ez bultzatzeko. Jarrera horrek euskararen desagerpena darama. Gaixo batek laguntza beharra ospitalera bidaltzen dugu, honekin berriz, gaixo dagoenez ezin dugu egin, eta abandonatu behar dugu. Espainia osoan egiten ez dutena egiten dugu Nafarroan. Beste leku batzuetan, Euskadin, Katalunian, Galizian erabiltzen dute errealitate soziolinguistikoa hizkuntz propia babesteko, hemen berriz, euskararen etsai bihurtu da.
EUSKARA POLITIKATIK AT, gaztelania dagoen moduan, Parlamentutik at.
Horretarako oinarriak jarri beharko genituzke euskara nahi zuten napar guztien hizkuntza naturala izan zitezen, eskolaren bitartez ikas lezaketen. Horrela egin dute gainontzeko Komunitate Autonomoek.
Tamalez, Nafarroak desberdin jokatzen du, eta gero eta okerragoa izango da. Euskarak neutrala izan beharko zuen, napar guztiak berdin izan beharko genuen hizkuntzen aurretik, eta horretarako eskolak euskaldundu beharko lituzke napar ume guztiak.
NAFARROAKO GOBERNUAK EUSKARAREN EZAGUTZA BERMATU BEHAR DU. Alderdi politiko batzuek euskara baztertu dute. Hauentzat euskarak diskriminatzen du. Hauentzat euskara naparren etsaia da. Gauzak horrela ikusita alderdi hauek egingo dute ahal duten guztia, euskara ez garatzeko, eta uzteko erabat baztertuta.
Nafarroako Gobernuak irakaskuntzaren bitartez bermatu beharko luke nahi duten napar guztien aukera euskara ezagutzeko, gaztelaniaz ezagutzen duten moduan, gaiontzeko Komkunitate Autonomoek egiten duten moduan bere hizkuntzekin.
23:17 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados