Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

09/12/2014

Zirila Santxez Etxeberria

 Ama galtzen duzunean, batez ere herrian familiar bakarra geratzen denean,  den-dena bukatzen dela sentsazioa daukat.  Baita herriarekin izan den lotura ere. 

Cirila1.jpg

Ama ezin hobea eduki dugu, auzolagun ona eduki dugu. Beti laguntzeko prest.  Isila, alaia, hurbila, maitagarria.

Gaixatasun luze hau ondoren zaila egiten zait gazte garaia gogoratzea. Baina, batez ere gaur,

Garai hartako denborara burura nahi dut ekarri. Txikitan, gazteetan bizi izandakoa gogoratzea, hain zuzen ere.

Gutxienez, 95 urte bizi izan du, gutxienez diot, bada elizako jaiotze data ez dator bat udaleko jaiotze datarekin. Udalerako papereetan zaharragoa zen 96 urtekoa, 97rako.

7-4-2011_021.JPG

Ama  Azuelon jaio zen. Oinez Nazarretik ordu eta erdiko herri batean. Han egin zituen 24 urte, soilik behin irten zen El Bustora zerbitzari, han elkartu zen Asartako Luisarekin, gero ere Luisarekin Nazarren azken urteak elkerren ondoan bizi izan zen, Luisa urte bi lehenago hil zen,  oso bizitza antzerakoa eraman zuten.

Cirila  24 urtetik 95 urtera arte Nazarren bizi izan da; hortaz, ia-ia bizitza osoa Nazaren egin du, Nazartar peto-peto bihurtuta.  Hasierako hilabeteak ez ziren errazak, lehenengo hilabeteak gogorra egin zitzaizkion.

Urteak joan ahala, berriz, ezin hobeto moldatu zen, bere herria sentitu arte. Azuelorekiko herrimina poliki-poliki gainditzeaz gain Nazartar bihurtu zen, Nazartar peto-peto, hori bai , Azuelo inoiz ez ahaztu barik. Harik eta  10 urte arte, buruan geratu zen kontu bakarra zen , Azuelokoa zela, hain zuzen ere.  Gainontzeko guzti-guztia garai hortarako ezabatuta zeukan, zein izan zen senarra, gurasoak, seme-alabak, azolagunak, den-dena… hori izan ezik, Azuelokoa zela. Bitxia.

cirila3.JPG

24 urterekin etorri zen Nazarrera, Azuelo herria utzi eta ikazkinarekin ezkondu zen,  bera baino 13 urte zaharroago zen Jose Luzuriagarekin. Ohikoa zen bezala, urtero haur bat hasi ziren egiten. Lehenengoa, Rosario, gero Kodes, gero denak mutilak, Jose Mari, Juan Antonio, Frantsizko Jabier (jaio bezain laster hil zena), Gerardo, Jose Jabier.

Aitaginarreba eta amaginarrebarekin (Hermenegildo eta Josefa)  bizi zen. Urteak konturatu gabe, lan eta lan, izerdiz eta izerdiz, aurrera joan ziren.  Urteak ederrak izan ziren. Ama eta aita  disfrutatu zuten, beti pozik, alai eta langile.

Cirila emakume indatsua bezain ederra izan da, zaila da seme-alabentzat konturatzea fisikoki nolakoa izan dira gurasoak; dena den, memoriaz egiten, eta nola ez argazkiren baten bat lagunduta, esan behar dut itsura honekoa izan dela, osasuna ezin hobea eduki duena, soilik behin izan da ospitalean bizitza osoan, eta hori duela 4 urte izan da, burua eta gorputza erdi bukatuta zeukanean.

cirila.JPG

Emakume indartsua izan da, txikita-txikitatik animalien eta lurren artean ibilitakoa, beti familiaren lurretako beharretan laguntzeko prest. Goiz-goizetatik soroetan, eta lapikoen artean. Azken finean langile fina.

Lehenengo urteetan, nik 8 urte eduki arte goiko auzoan bizi zen, garai horretarako auzo hori jenterik gabe zegoen, nahiz eta etxe ugari izan, soilik Felix Ibarrolarena eta gurea jendez zeuden, gainontzeko guztiak hutsik… Gutxi gorabehera Cirilak 50 urte eta aita 63 urterekin beheko auzora joan ginen bizitzera,  duela 30 urte berriro goiko auzoko etxera bueltatzeko.

Auzo honetan bizi izan ziren familiak zahartzen ari ziren, soilik zaharrak geratu ziren herrian, seme-alabak aspalditik joanda zeuden hiriburuetan. Cirila, Maria Puy eta Tere izan ziren gazteak, gaiontzekoak zaharrak  Lucia, Felisa, Benita, Isabel, Josefina, Paquita eta Aparicion… beharrezkoa izan zenean laguntza emateko prest izan zen, batez ere gaixorik zeudenean.

028.JPG

Cirila emakumea isila, inoiz ez zuen gaizki hitz egiten, edo katukatiluetan ibiltzen ez zen emakumea izan da, irakurri eta idatzi ez zekiena, baina azkarra gainontzeko kontuetarako, eta prest edozein mesede edo lan egiteko. Alaia, langile fina, emakume dotore.

 Gerardo Luzuriaga

 

08/12/2014

Elecciones

Gara ha hecho una encuesta, de aquí en adelante habrá muchas, esta es bastante más real que la que sacó el navarrómetro, he aquí los resultados de la encuesta encargada por Gara.

UPN            13 (pierde 6, pero como veis sigue siendo la primera fuerza)

PP                4 (Igual que ahora)

EH BILDU      9 (sube 2)

Geroa Bai     6 (pierde 2)

Podemos       9 (gana 9)

PSN               7 (pierde 2)

IE                  2 (pierde 1)

 

EH BILDU + Geroa Bai + Podemos + IE = mayoría, pero bastante complicado son muchos los partidos que se necesita... DE TODAS FORMAS SE TIENE MAYORIA QUE NO ES POCO... 

 

01/12/2014

Pozgarria

Gaur ikusi dut nola Nazarren aldatu duten gaztelaniazko kartela eta euskaraz ere jarri dutela

 

DEBEKATUTA DAGO FUTBOLEAN JOLASTEA. 

 

Txapo. Horrela idatzi nuen duela hilabete bat... 

Ez dago baloiaz jolasterik

Berriki herrian, Kostalera elkarte inguruan udalak kartel bat jarri du: “prohibido jugar al balón”. Harrituta geratu naiz, ez kartela jarri izanagatik, (lekua ez da aproposa futbolean ibiltzeko, askoz gutxiago udaleko sotoko atea futboleko “Porteria” gisa erabiltzeko) ados nago  kartel horrekin, eta baita jartzen duenarekin ere, baina ez nago ados aukeratu duten hizkuntzarekin, gaztelaniaz, eta soilik gaztelania.

Paregabeko aukera galdu dute, Nazarren ere euskara gurea dela adierazteko. Hamaila arrazoi dago euskaraz ere jartzeko.

1.       Leku horretan jolasten duten haurrek, denek dakite euskara, denak dira euskaldunak; hortaz, arruntena izan behar zen euskaraz ere jartzea.

2.       Herrian gaudenen artean euskaldunen kopurua oso altua da (ez naiz geratu inoiz kontatzen, baina ziur nago erdia baino gehiago euskaldunak garela.

3.       Kartela ez da luzea,  hitz gutxi agertzen dira… hortaz, oso erraza zen euskarazko esaldia ere sartzeko.

4.       Herrian oso kartel gutxi daude, nik dakidana bakarra

5.       Oso aukera ona galdu dugu hemendik aurrera aurrekaria jartzeko

6.       Badakit inori ez zaiola bururatu, ohiturak, eta usadioak eragin handia daukate eguneroko bizitza… (Duela urte batzuk pertsaezina zen jaietako programa elebiduna izatea…)

7.       konponbidea oso erraza denez espero dugu laster testu hori ere euskaraz jartzea…

8.       “Ez dago baloiaz jolasterik” umeek hobeto ulertuko dute.

Beste udal batzuetan, euskararen aldeko jarrera hartzen duten bitartean Nazarren kontra ez izan arren, badaude kontu asko non hobetu.

Aspaldin ekarri nuen hona, Metautengo udalak egindakoa, orain Larragan eta Agoizen ere (eremu ez euskaldunean, ez ahaztu) Euskararen Ordenantza indarrean jarri dute.

Aurrekari moduan izugarrizko garrantzia daukate emandako urrats hauek… Ea Nazarren, Euskaltzain urgazle baten herrian euskararekiko jarrera zaintzen dugun…

Gerardo Luzuriaga