23/06/2022
Hamar urte
Egun batean aitona eztulka hasi zen, estulka sakona, jarraia eta kezkagarria, gauean izugarrizko sukarra eduki zuen, hurrengo egunean ohean geratu zen. Goizeko seietan anaia zaharrak hartu zuen zaldia eta medikuari abisatu zion.
Eskolatik irten ginenean herriko lau emakume etxean zeuden gure amarekin, sukaldetik entzuten zen aitonaren arnasa sakona, bere logelatik pasatu nuen, bi musu eman nizkion, begirada alai eta irrifarrez erantzun zidan, eta itxi zituen begiak.
Medikua ailegatu zen bere motorrarekin, pultsua hartu zuen, eta lasaitu gintuen. Egun horretan ondo lo egin zuen, berarengana hurbildu nintzen eta ez zituen begiak ireki, ez zuen zirkinik ere egin, ezta beste egun batzuetako irribarrea itzuli ere.
Egun horretan tximista baino azkarrago irten nintzen kalera, amari hitzekin ahoan utziz. Lagunekin geratuta nengoen gardatxoen bila joateko. Bidean gizon zaharrekin topatu nuen, eta zakar erantzun nion bere galderari, kezkatuta ibili nintzen egun osoa ea zer ekarriko zidan erantzun zakar horrek. Zorionez, gizon horrek ez zion ezer esan gurasoei eta horretan geratu zen kontua.
Arratsaldean txabolan ibili ginen, etxean ailegatzean ikusi genuen ama atarian, malkoak zeriola. Aitona hil zen, anaia gazteei ez ziguten utzi ikusten.
Herriko beste familia batzuk ere herritik joan ziren, gero eta ume gutxiago eta familia gutxiago geratzen ginen herrian. Berriro galdetu nion amari ea guk ere egun batean, besteek egiten zuten bezala hartuko genuen hiriko bidea. Lasai amona bizi arte, hemen geratuko gara, aitak ez du eramango bere ama inora.
Hamar urte betetzeko nengoenean Lizarrako apaiza ailegatu zen eskolara, 35 urte inguru edukiko zuena, gizon altua, eta argala. Citroen batekin etorri zen, soilik nik neukan adina ikastetxera joateko, eta di-da batean konbentzitu ninduen, batez ere oparitu zigunean arau-baloi bat eta gozoki poltsa bat.
Irailean oinez joan nintzen Azedoraino, han hartu nuen trena eta Lizarrako Eskolapioen ikastetxera sartu ninduten.
22:34 | Permalink | Comentarios (0)
22/06/2022
Bederatzi urte (TXIKITASUNAK)
Ohikoa ez bazen ere, ez zen harritzekoa aiton-amonen etxean kanpotar baten bat neguan gurekin eskolan geratzea, , horrelako neska batekin elkarri eman genion lehendabiziko musua, eta horrekin hasi nintzen jolasten medikuetara.
Nekazariek hamaika ezusteei aurre egin behar zieten, (kazkabarra, ekaitza, lehorte, eurite, suei eta abarrei). Uzta txar batek zorigaitza ekartzen zuen, bizitza ez zen erraza, edozein animalia galduz gero nahikoa zen ekonomia familiarra kolokan jartzeko. 1950. urtean familia bateanikatz-gaitza zerealari sartu zitzaion, eta alerik gabe geratu zen; hurrengo urtean ere zorigaitza etorri zitzaion berriro, etxean 10 txerri zeuzkaten, urte batekoak ziren, dotore eta sendoak, eta prezioz ondo saldu zuten; baina bidean, oinez eramaten zutenean aldameneko herrira, tratulariaren kamioian sartzeko, banan-banan joan zitzaizkien hiltzen, aurreko egunean ohiko pentsua eman beharrean, irin hutsa eman zuten eta banan-banan joan ziren hiltzen. Hurrengo astean etxeko gizonak erabaki zuen herria uztea eta hirira joatea.
Hirian bizitza ere ez zen erraza, umeentzat, behintzat, dena zen berria, eta bitxia, etxea, kalea, lantegiak, autoak… di-da batean herriko askatasuna galduta zegoen, ezin zuten etxetik irten, lehenengo egunak jasanezinak ziren. Eguerdian, 12etan lantegiko sirenek jotzen zuten, eta kaleak lagunez gainezka agertzen ziren, aita eta anaiak etortzen ziren korrika bazkaltzera, eta berriz lantegira zihoazten. Hori bai, alai eta pozik, ni, berriz ezin nuen gainetik tristura kendu, eta falta sentitzen nintzen nire lagunak, txakurrak, eta basoko txabola… Soilik kontu batek alaitzen ninduen, goizero etortzen zen emakume bat asto gainetik esne saltzen, nire hizkuntzan ez bazuen ere hitz egiten oso atsegina zen, eta niretzat luxo bat zen goizero atarira jaistea esne bila, eta astoa lastantzera.
10:17 | Permalink | Comentarios (0)
21/06/2022
Zortzi urte
Uda noiz ailegatuko zain geunden, kanpokoei ongi etorri emateko. Udan etxe guztiak betetzen ziren, kanpotarrak hemengoak baino gehiago ziren.
Kanpotarrentzat herriko batzuk oso bereziak ziren. Bereziena, agian, Nazarreko Jainkoa, eskola aurrean bizi zena, gizon altua, indartsua, eta burugogorra. Nazarreko Jainkoaren aitak semea jaio bezain laster atera zuen elurretara eta han utzi zuen minutu batzuk indar dezan. Eragina eduki zuen, bada bizitza osoan hamaika pasadizo bizi izan zuen, basoa zen bere bigarren etxea, neguko gau asko zebilen animalia basatien atzetik, basurde asko akabatu zituen labanaz, elurte handi batean bik astetan ez zen etxetik agertu, etxekoak eta herrikoak hasi ginen kezkatzen eta irten ginen bere bila, hiltzat eman zuten arren, hirugarren astean agertu zen betiko moduan txistuka eskopeta sorbaldan.
Eskola atzean beste familia bitxi bat bizi zen, gurasoak eta alaba bakarrarekin. Herrian zabaldu zen ganbarak mamuak zeudela, bada ganbaran urratsak eta zarata entzuten omen zela. Errealitateak, berriz, baieztatu zuen zaratak eta urratsak herriko lagun batzuena zirela, alabaren maitaleenak, gurasoak adinekoak izanda soilik zarata entzuten zuten.
Udan kanpotar asko etortzen ziren, gehienak herriko seme-alabak izanda, gure ohiturak eta gure entonazioa jarraitzen zuten edukitzen; beste batzuk, berriz, erabat desberdinak ziren, bai janzkeran, bai hitz egiteko moduan, hauen artean gogoratzen ditut batzuk, amerikanarekin, eta ahots leuna eta dotore zeukatenak. Garai hartan herrian bost hitzetik lau birauak ziren.
Umeek asko eta asko ikasi genuen kanpotarrengandik, une hori arte entzudako ez geneuzkan istorioak, hasi ginen entzuten. Txoriak nola harrapatu, futbolean hasi baino lehen ariketak zer garrantzitsuak ziren, inguruak, mendiak, errekak, iturriak ikasi genuen baloratzen, kanpotar batekin ezagutu genituen ingurutetako iturriak: Umeen iturria, Kodes aldekoa, goiko iturria, Kanpetzu aldekoa, eta nola ez inguru-inguruan geneuzkanak (Balsarroya, el Cabezo, el Chorrón, las Vallejas, Fuentelateja, Fuentejuana, la Fuentilla, Pozonegro, el Reguillo, Fuentelavilla, Manalagua, Manauro...) han joaten ginen bokadiloarekin arratsade batzuk pasatzera, istorioak entzutera. Herrian zegoena aspalditik geneukan bereganatuta, bost urtetik aurrera, denok genekien landako eginkizunak egiten, sega, atxurra, aizkora, laia, zerra, eta antzerako lanabesekin besoazpian jaio baikinen.
Udan kanpotarrekin batera ailegatzen ziren txori berezi batzuk, haien artean kardelinak, lorez lore, kardoz kardo ibiltzen zirenak. Aitonak intxaurrondoren azpian pasatzen zituen egunak, erdi lotan, igitaia eta zorrozteko harria eskuan, txapela buruan eta makila ondo-ondoan. Noizean behin sorbeltzen, edo eulien edo erlastarren hegaldien soinuak esnatzen zuen. Kardelinen txioei esker berriro erdi lotan geratzeko, Harik eta haize freskoak aupegia laztandu, eta sorbeltzen arraseko hegadak berriro iratzarri arte.
10:31 | Permalink | Comentarios (0)
20/06/2022
Zazpi urte
Amak anaia zaharrenari bidali zion jaio berri katakumeak aurkitzera, anaiak etxe osoa aztertu ondoren ganbarako ogi-labe zaharrean aurkitu zituen. Katakumeak saku huts batean sartu eta kanposantuko bidea hartu zuen, nik urrutitik jarraitu nuen, baina kanposantuko kanpoko hormaren ezkutatu zuen, bost minutu pasatu ondoren itzuli zen saku hutsekin.
Arratsaldean bazkaldu bezain laster joan nintzen Pedrorengana. Bost minutu ondoren bageunden uztaiarekin kalean gora, kalean behera. Gero txabolara joan ginen, aurreko urtekoa desegina baitzegoen.
Beste egun batzuetan bezala gure arreba nagusia, nahiz eta 12 urte baino gehiago ez eduki, etxean geratu zen eskolara joan gabe. Amak esandakoari jarraitu zion, makilari eta gure anaia zaharrenari esker atera zuen aitona kalera. Amama ohiko zen baina urduriago ibili zen egun horretan, ziur alabaren falta sentitu baitzuen, leku batetik bestera joaten zen esaldi bera errepikatuz. Noizean behin ganbararen atera hurbiltzen zen, irekitzen zuen, eta iluntasunaren aurrean sukaldera erabat aztoratuta itzultzen zen .
Gauean amari galdetu nion, ¿ama, gu ere egun batean Tere moduan herritik joango gara?
Lasai semea, aiton-amonak bizi izan arte ez gara mugituko, egun hori arte maite banituen, egun hortatik aurrera askoz gehiago maite nituen eta zaindu nituen aiton-amona. Gaueko otoitzetan egunero eskatzen nuen haien osasunaz, eta batez ere errosarioa errezatzen genuenean. Amama osasunaz ondo zebilen, nahiz eta burua galduta eduki aspalditik. Haatik, aitona adinaz gain bazeuzkan gaitz batzuk.
17:46 | Permalink | Comentarios (0)
Incendios
Media navarra incendiada. Por rayos y por chispas de las máquinas agrícolas.
Hace una semana dimos noticia del fuego en Mataverde (Nazar). Controlado al instante; pero esta semana ha sido la hecatombe, fuegos por todos los rincones.
Nuestra zona ha sido testigos de ellos. Entre Arróniz y Los Arcos, un fuego grande, en el que los agricultores han sido protagonistas con sus máquinas para controlarlo.
Ahí os dejo un mapa de los principales fuegos de este fin de semana desolador. También hubo conatos en Etaio y Legaria que fueron inmediatamente apagados.
El cambio climático nos ahoga. Y los fuegos se extienden por toda la comunidad.
17:37 | Permalink | Comentarios (0)