Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

18/06/2022

Sei urte

Ez geneukan bizikletarik, ez baloirik, Telebista oraindik ez zegoen asmatuta. Hamaika tramankulu egiten genituen denbora pasatzeko. Guk egindako uztaiekin, txiribitoekin tiragomekin, olio sardina-kontserben boteekin egindako trenekin  eta traktoreekin jokatzen genituen. Soilik iltze batekin eta korda batekin egiten genuen lokomotorak eta bagoiak, eta horrekin ibiltzen ginen leku batetik bestera.

Aldamenean geneukan basoan pasatzen genituen orduak etxolak egiten. Udan etortzen ziren kanpotarrek erakutsi ziguten nola egin hormak eta teilatuak, guk herrikook debekatuta baikenuen basora joatea, balizko gaizkilen garaia zen, saku-gizon, koko eta sakamantekasaren historiak bereganatuta baikenuen. Kanpotarrek kendu zizkiguten beldur horiek.

Txabola bukatzear geundenean, Terek esan zigun hurrengo astea Sestaora joango zela bere familiarekin, baita bere amona Antonina ere. Aurreko urtea beste herriko familia bat Iruñera egonda zegoen, Eloy eta Milagros, bere seme-alabarekin, Angelines eta Jose Mari. Bazeukaten lur gutxiak eta animaliak saldu zituzten eta Iruñeko bidea hartu zuten.

Tereren agurrak tristatu gintuen. Ez dut nahi joan komentatu zigun, serio-serio, zuekin eta herrian nahi dut geratu. Egun tristea izan zen, malkoak labantzen zitzaizkion, baita guri ere, Kolpe handia izan zen denontzat. Bere ahizpa txikia ez bazen  ere enteratu. Tereri oparitxo bat eman genion azken unean, igeltso-harri bat, eta berak agindu zigun Lur txakurra zaintzea, gurea izango balitz bezala baino hobeto zaindu genuen, gurekin zihoan leku guztietara, gure atzetik zebilen egun osoa.

17/06/2022

Txikitasunak ¨(2)

Bost urte

Aurreko astean Soriatik etorri zen familia bat artzain. Artzainaren seme handia, zeinek oinutzik, eta prakak adabakiaz josita baitzebilen, harri bat hartu zuen eta katu begibakar beltzari bota zion, katua ihes egin zuen.

Adina joateko eskolara ez geneukan hiru ume jolasten geunden makilekin, ea zeinek itsasten hobeto lokatzean, bat-batean gurdiaren zarata entzun genuen, han utzi genituen makilak eta gurdiarengana joan ginen. Felipe gurdigainean igo zen, zutik jarri zen eta kanportatik mahatsakatera zituen. Ceferino konturatu gabe jaitsi zen gurdiatik.

uva.jpg

Mahatsak oso gozo zeuden, Ceferinoren emaztea hurbildu zitzaigun, dena ikusi zuen bere etxeko leihotik, errieta bota zigun, edozein egunetan ezbeharren bat gertatuko zaizue, errepikatu zigun. Kasu handirik egin gabe hurbildu zitzaigun eskolara ea atsedenean zeuden. Bost minutu itxoin eta han agertu ziren eskaileratik behera, lehenengo Felix, gero besteak eta azkenean neskak.

Berriro sartu ziren eta gu joan ginen Pedroren etxera ea katuak katukumeak zeuzkan. Pedroren etxea handia zen. Fatxada nagusiak bi ate zeuzkan, bata etxerako, bestea ikuilurako. Etxebizitzaren aldamenean hiru laztotegi eta beste ikuilu bat zeuden. Egia esateko ez genekien nondik hasi, gainera, katuak erditzean ezkututako lekuak aukeratzen zuten katukumeak gordeta edukitzeko.

Garia jotzeko makina gordetzen den lekuan hasi ginen aztertzen, bi ordu bilatu ondoren, bazter guztiak begiratuta, amore eman genuen. Kalera irtetzean konturatu ginen gure arropa zikin-zikin zegoela. Gure anai-arrebak baino lehenengo ailegatu baginen etxera, inork ez zigun kendu gure amen errieta, zikin-zikin ailegatu baikinen. Bakoitzak bazkaldu baino lehen egin behar genituen eginkizunak egin genituen. Azkara eraman genituen behiak, ikuiluak garbitu, behhien oherako lastoa ekarri, iturritik ur freskoa jaitsi, eta mahaia jarri. Gure aita ailegatu zenetik, denok geunden mahain, baita aiton-amonak ere, bada amak ekarri zituen keizpetik.

Arratsaldean Felipe, Pedro eta hirurok jarraitu genuen katakumeak bilatzen. Pedrok katua zelatatu zuen, baina ez zuen ezer berezirik somatu. Arratsaldean ganbaran ibili ginen, denetik zegoen, arropa zaharrak, ohe zaharrak, joareak, txorizoak, eta odolosteak latetan zintzilikaturik, eta nola ez aleak, labea. Konturatzean Pedroren anaiak bazeuden berriro etxean.

16/06/2022

Txikitasunak

1. Herria

1956an, Nazar herrian jaio nintzen, seigarren semea, etxean aiton-amona bizi izan ziren, nahiz eta nik ez nituen ezagutu.

Herrian jaio ginenentzat, 20 etxeen eta 4 kaleen artean bizitzen ohituta geudenentzat, txoriak, abereak, usain gogorrak, zuhaitzetako jasotako fruitu berrien zaporeak etabar garrantzirik ez zeukaten; batez ere hirietatik etorritako umeekin alderatuta.

Halaber, guretzat erabat arrunta zen oiloak bere txitoekin, etxeko usoak, txerriak eta beste animalia batzuk kaleetan zehar ikustea. Haatik, guretzat bitxia izan zen hirietako bitxikeriak ikustea, kale handiak, etxe altu-altuak leiho ugariekin, autoen zarata, jendetza, den-dena.

nazara.jpg

Urteak joan eta etorri, Berrotzako balkoian, leku estrategiko batean bizi garela konturatu ginen. Kodes Mendikatearen azpian. Udan bero eta neguan hotz, haizea, batez ere iparraldekoa  beldurgarria, izoztua. 

Liburuek horrela deskribatzen dute gure herria, errege-erreginek eman zizkioten eskubideak, Antxo Jakintsuak baimena (1176) eman zien auzobideei Urantzian (Los Arcos) bizitzeko, Urantziakoek zeukaten foru berarekin.

Armarria berezia dauka, eskueria, eta bi atxur gurutzatuak, eta azpian igitaia.

Madozen hiztegiak 1840 urtean 40 etxe, udaletxea, kartzela eta eskola deskribatzen ditu. Eskolara 40 ume joaten ziren. Eliza abadeak eta bi benefiziadunek gobernatzen zuten, 3 baseliza, Loreto, Santa Luzia, eta Kristo, aurretik Andres deunarena desagertuta zegoen.

 

0005847.jpg

2017ko ekainean eskualde mistan sartu zen, Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.

Ez dakigu nondik datorren izena. Agian euskaratik? Kanpoko herriak ailegatu baino lehen eskualde honetan euskara izan baitzen jatorrizko hizkuntza. Hiztegi batzuk horrela defenditzen dute, adibidez Auñamendi entziklopedia, Nazar Donazar-en laburdura da, Don (santo), zar (viejo). Honi gehitu behar diogu duela gutxi auritu nuen bitxikeria, XIX. Mendeko notario-eskritura aurkitu nuena, herrian inoiz ez genuen ezagutzen terminoa , hain zuzen ere, OYAGAZU.

Garbi geratu dena izan da Nazar XII. Mendetik esistitzen dela, Naçar, Nassar, eta Nasarre moduan agertzen da testuetan; liburu batzuetan agertzen bada ere garai batean Nazar San Pedro izan zela, erabat baieztatuta geratu da San Pedro Kabredo ondo-ondoko herri bat izan zela. 

Nazar, dena den, ospetsua egin da historian; Benavente ondoan, Zamoran, badago herri bat Villanazar izenekoa, hona hemen nire teoria, Nazarreko oinordeko bigarren bat, diruarekin, baina lurrik gabe, arabiarrak hegoaldera joan zirenean, lur horietara joan ziren zaldun moduan, herriko talde batekin, eta han bertan sortu zuten herri bat. Zer hobeto baino herriko herria izena ematea?

Aurrekoa suposizio bat da, baina hurrengoa historikoa da, XI garren mendean Berrotzako bi anaia Espinosa de los Monterosera joan ziren, Burgosera, justu Kantabriako muga daukan herrira. Martín Ruiz de la Berrueza eta bere anaia herri hortara joan ziren auzo berri bat sortzera, Berrueza izeneko auzoa, hain zuzen ere.

Cacereseko Jarandilla de la Veran, Berrotzako lagun ospetsu bat ikusten dugu, Gabriel Azedo de la Berrureza, poeta, jurikontsulto eta historiagile.

14/06/2022

Irakurle gaztea

Nazarreko irakurle berria. Una nueva lectora en Nazarirakurlea3_n.jpg

Berrotzako txiroa

XX. mendearen hasieran, Berrotzako herri batean egoera aztertuko dugu.

Gaur ekartzen dudan historia, nahiz eta agian triste samara iruditu garai hartan ez zegoen tristezarik, herri txiki hauetan alai bizi ziren, bai txiroak, bai aberatsak.

Goiko auzoko etxe batean, etxe txiki batean, 10 pertsona bizi ziren. Hiru zahar, oso zahar, gurasoak eta seme-alabak. XX. mendearen hasieran ez zen arazorik jente asko bizitzea etxe batean, denontzat zegoen lana eta baita jateko ere. Garai hartan morroi asko behar zituzten etxe aberatsetan, egunero, bai neguan, bain udan, bai udaberrian eta udazkenean esku asko beharrezkoak ziren nekazal lanak aurrera ateratzeko. Beraz, familia horretan nahiz eta lurrik ez eduki, eroso bizi izan ziren, ezer sobera ez bazeukaten ere, falta ere ez zuten ezer sumatu.

Herriak, gainera, bazeukan herri-lursoro propio batzuk, auzolagunen artean banatzeko, batez ere txiroen artean. Lur asko ez baziren ere, familia guztiek zeukaten lursoro bat garia ereiteko, eta beste lursoro bat askoz txikiago baratz moduan erabiltzeko, hori bai, herritik bi kilometrora.

Gauzak horrela, herria orekatua eta paketsua mantentzen zen; gainera belaunaldiz belaunaldi familia guztiek bere rola bereganatuta zeukaten. Alkatea eta udal agintariak beti familia jakin batzuetatik irtetzen ziren, artzainak, ikazkinak, morroiak, etabarrak beste familia jakin batzuetatik. Herrian oso gutxi aldatzen zen belaunaldi batetik bestera.

Giro bukolikoa ez izan arren, dena hasi zen hankaz gora jartzen nekazal mekanizazioarekin. Mekanizazioak aurrerapen handia ekarri zuen batzuentzat, baina beste batzuentzat, berriz, hondamena ekarri zuen. Etxe aberatsetan peoi gutxiago behar izan zuten, ez zegoen lanik denorentzat, eta familia txiro hauetako balizko langileak egonean pasatzen zituzten egunak, alferkeriak gainditu zuen herria.

Azkarrenek edo diru pittin bat zeukatenek laster ihes egin zuten herritik. Hasieran gazteenak, gero helduak. Baina familia batzuentzat ez zen izan erraza, batez ere aiton-amonak bere kargurako zeukatenentzat , edo seme atzeratuak zeukatenentzat hirietako bidea hartzea. Hori hain zuzen ere, izan zen gaur kontatzen dugun kasua. Seme-alaba guztiak Bilbora, Durangora, Tolosara, Donostiara joan ziren lan bila, eta baita aurkitu ere. Baina, etxe horretan gurasoak, gizonaren gurasoekin eta seme atzeratuarekin herrian geratu ziren. Urte bat ondo iragan zuten; baina ezbeharra sortu zen etxe horretan, gizona bat-batean bihotzak jota hil zenean, familia errekurtsorik gabe geratu zen. Hurrengo neguan hil ziren gizonaren gurasoak, biak jarraian, aste berean. Alargunaren egoera jasanezina izan zen, eta bere semearekin batera herriz herri irten ziren eske. Egun hortatik aurrera, ez zuten egun bat ere onik eduki, hotza ez zegoenean, bero izugarrizkoa, elurra edo txingorra, eta ahora eramateko janari eskasa baino eskasagoa. Bere bizimodua erabat okertu zen, gehienetan bideetan lo egin behar zuten, ama eta semea, bata bestearen ondo-ondoan. Ama egun batean, hotzak jota bide ondoan hilik agertu zen eta semea Iruñeko inklusara eraman zuten.