11/01/2025
Euskadiko selekzioa?
Euskadiko selekzioa?
Euskadiko selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat −ni barne, nafarra bainaiz− egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen errealitatera. Oraingoz, Euskadiko pilota selekzioan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lizentzia duten euskal pilotariak soilik lehiatu ahal izango dira. Hortaz, kanpoan geratuko dira Nafarroakoak eta Iparraldekoak.
Gauzak horrela, Nafarroako pilotariek Espainia eta Iparraldekoek Frantzia ordezkatuko dute, hurrenez hurren. Espainiako eta Frantziako ikurrekin lehiatuko dira. Areago, euskaldunen arteko borroka eta lehia izango da.
Badakit 40 urte baino gehiago daramatzagula euskal selekzioa aldarrikatzen, euskal selekzioaren esperoan. Merezi du hainbeste urte itxoitea eta euskal selekzioa izan beharrean Euskadiko selekzioa lortzea? Bide erdian geratzea ote da irtenbidea? Nire irudiko, ez. Gainera, kontuan hartu behar dugu batzuentzat hau guztia aski izan dela eta, haien ustez, nahi genukeena jadanik lortu dela. Kitto.
Martxel Toledok dioen bezala, «ezin dugu inolaz ahaztu garaipen osoa izateko ofizialtasun horren beste zati bat, eta garrantzitsua gainera, falta zaigula oraindik; alegia, zazpi herrialdeak kontuan hartuko dituen euskal pilota selekzioa izatea». Nik, garrantzitsua esan beharrean, garrantzitsuena esango nuke. Egindako urratsa ez da nahikoa, ezbairik gabe; horretan geratuz gero, hobe geunden lehen bezala.
Tamalez, euskaldunok honen gaineko eskarmentu hurbil eta garbia daukagu. Trantsizio garaian, sasidemokraziarekin batera, euskaldunen arteko aldi baterakoa zena betiko banaketa administratibo izatera pasa zen. Egun alaiena eta historikoena izan zitekeena egun tristeena eta ilunena bihurtu zen −euskaldun batzuentzat bederen−. Ezin dugu ahaztu egun horretatik aurrera Hego Euskal Herriko euskaldunak bi erkidego autonomotan banatuta geratu ginela, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea, bakoitzak bere erakunde ofizialak dituela, bere lehendakaria, legebiltzarra, epaileak... Erkidego horietako batek, gainera, «Euskal» deitura patrimonializatu duenez –ez bakarrik espainiarren ekimenez, asmo txarreko euskaldunen eskutik ere bai–, denborak aurrera egin ahala bidea eman du pentsatzeko euskaldunak bakarrik euskal erkidego horretakoak direla, nafarrak kanpoan utzita.
Kirol eremuan arrisku bera daukagu, gauza bera gerta dakiguke. Euskaldunen arteko pitzadura handitu egin daiteke. Harritu egin naiz ikusita zer artikulu gutxi argitaratu diren arrisku honen gainean, eta argitaratu dituztenen artean, Martxel Toledorena kenduta, iruditu zait bigarren mailan geratu direla euskal kirolarien artean sor daitekeen arrakalak Euskal Herriari ekartzen ahal dizkion buruko min eta artegatasuna.
Kirola herri baten ikur garrantzitsua da, garrantzitsuenetakoa, eta oraingo hau oso aurrekari kaltegarria izango da, baldin eta egunen batean beste kirol batzuetan ere bide bera hartzen bada. Ez gaitezen berriro erori akats larri berean; jar ditzagun erremedio guztiak berandu izan baino lehen, eta jar ditzagun indar guztiak benetako euskal selekzioa lortzeko.
11:48 | Permalink | Comentarios (0)
Lacalle
-
Segunda Lacalle casada con Joaquín REMIREZ (Asarta), padres de Agustina Remírez casada con Cosme LANDER (Torralba)
-
Josefa Lacalle casada con Hermenegildo LUZURIAGA (Antzin)
-
Gabriela Lacalle casada con León REMIREZ, padres de Antonina, Teresa y Pilar, casadas con Melchor FERNANDEZ, Anacleto GOMEZ DE SEGURA, Florencio ALBENIZ.
-
Aniceta Lacalle casada con Esteban Ule (Abarzuza). Padres de Lorenza Ule casada con Jesús MONREAL y Petronila Ule casada con Eugenio ARBEO.
11:46 | Permalink | Comentarios (0)
07/01/2025
Lacalle
Los bisabuelos del padre de Máximo Lacalle, de la madre de Pilar Remirez, del marido de Severiana Arbeo, de la madre de Miguel Fernandez, del padre de Teofila Lacalle, de Jose Luzuriaga, de Resurreccion Carlos fueron Andrés Lacalle y Lorenza Maeztu. Andres era hermano de Dionisio Lacalle, bisabuelo de Agustina Remirez, mujer de Cosme Lander y Aniceta Lacalle, mujer de Esteban Ule. Por lo tanto todos esos apellidos tienen lazos de sangre. Unos más cercanos que otros, por ejemplo Miguel y Teofilo primos carnales.
11:11 | Permalink | Comentarios (0)
29/12/2024
Lamiñarra
En 2004 se publicaba el primer libro de Lamiñarra: "Mirafuentes. Estudio etnográfico", de David Mariezkurrena. La aplicación del cuestionario de José Miguel Barandiaran en este pueblo del valle de la Berrueza.
16:09 | Permalink | Comentarios (0)
Gaur historikoa euskal pilotarako
Bai, atzo Euskadiko Euskal Pilota Federazioak ofiziala izateko lehenengo urratsa lortu zuen, oraindik Espainiako Kirol Kontseilu Gobernuak eskaria baimendu behar badu ere.
Pozik jaso dugu hainbeste urte esperoan izan dugun berria; baina horrek ez du kentzen berri pozgarri honi kexa ugari jartzea… Duela bi urte idatzi nuen moduan, Euskal selekzioa, Nafarroa eta Iparralde kanpoan utzita? Euskal Herrian ezer ez da erraza emandako urrats guztiek baitauzkate arantzak.
Ezbairik gabe, ofizialtasuna lortzeak kontu on asko ekarriko dizkigu, pilotan lortuta zeinek ez digu esango hemendik aurrera beste kirol batzuetan ere ez dugula lortuko ofiziala izatea; ezbairik gabe gure nazioa aitortzeko eta ezagutarazteko balio handia edukiko duelakoan nago. Baina duela bi urte adierazi nuen moduan, oraindik borroka handia egin behar dugu Pilota eta esparru guztietan Euskal Herri osoa moduan lehiatzeko aukera izateko. Ezin gara konformatu Euskadiko selekzioarekin, Euskal Herrikoa lortu behar dugu!
16:07 | Permalink | Comentarios (0)