12/04/2014
Nazarenas y Nazarenos en La Rioja
He aquí una representación de las nazarenas y nazarenos en un viaje por las bodegas riojanas. Un buen equipo, la realidad es que se pasaron todo el día de un lugar para otro. Acabaron el día cenando en el Camping de Acedo. Gora Nazar!
17:37 | Permalink | Comentarios (0)
10/04/2014
Piedramillera - Miliarri
Aurten Berrotza eguna Piedramilleran egingo dugu irailaren 6an.
Este año el día de la Berrueza será en Piedramillera el 6 de septiembre.
Hona hemen kartel bat. Ezin egokiago. Txapo, Juantxo.
17:33 | Permalink | Comentarios (1)
09/04/2014
Libro de Egiguren
Ahal badut irakurriko dut, baina orain arte atera dutena, interesgarria iruditu zait, hona hemen gaurko egunkari baten esaldia. Bat nator esaldiarekin... Además, el presidente del PSE-EE ha señalado que se está renunciando al concepto de Euskal Herria con una Bizkaia que "impera" sobre todo lo demás, y una Navarra "cada vez más alejada".
17:47 | Permalink | Comentarios (0)
Euskaltzaina
Martxoaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazleei diplomak eman dizkie. "Euskaltzaindiak euskararen alde orain arte egin dituen lanen esker-erakutsiz eta gerokoen pizgarri, urgazletzat hartu du".
Hamalau euskaltzain berri izendatu zituen Euskaltzaindiak 2013an, eta horietatik hamahiru izan dira gaurko ekitaldian -Iñaki Aldekoak ez du etortzerik izan-. Aldekoaz gain, hauek dira izendatuak: Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza.
Guztiei halaxe esan die Andres Urrutia euskaltzainburuak: “Ohorerako baino, lanean jarraitzeko deia duzue hau. Begien bistakoa da eta horretan ari garela azken urte hauetan, uste baitugu Euskaltzaindiak bere ateak ireki behar dizkiela euskararen arloan egunotan bizien dabiltzan sektoreei. Hor ari zarete zuek ere, andrazko zein gizonezko, idazletzan, kazetaritzan, zientzian, teknikan, administrazioan, irakaskuntzan, ikerketan eta bestelakoetan. Hortxe eta akademian ere nahi zaituzte Euskaltzaindiak, euskara eguneratu baten eskakizun eta premiei erantzun egokia emanez”.
Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak ere hitz egin die urgazle berriei, eta honela esan: “Katea ez da eten, gogoratzen zigun Koldo Mitxelena maisuak. Horrela gaurko euskaltzainon kezkak eta ahaleginak ez dira gurekin amaituko. Euskal Herriko hizkuntza nazionala, euskara, kontserbatzeko, zaharberritzeko, denbora eta zeregin berrietarako egokitzeko ardura hori, zuengana pasatuko da, bidean izan ditzakegun arazoak guztion artean aztertu, kritikatu eta ahalik eta egokien konpontzeko”.
Dorleta Alberdi euskaltzain urgazle eta kazetariak aurkezpen lanak egin dituela, urgazle berriek diploma eta Euskaltzaindiaren ikurra jaso dituzte. Ekitaldian zehar, musika izan dute lagun bertaratutakoek. Izan ere, Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea musikariek hartu dute parte omenaldian eta Nemesio Etxanizek, Piarres Topet “Etxahun”ek edota Xabier Letek idatzitako poema musikatuak interpretatu dituzte.
15:11 | Permalink | Comentarios (0)
06/04/2014
Genevilla
La Republica de Joar se extiende por el noroeste, y llega nada menos y nada más que hasta el pueblo navarro de GENEVILLA, este año celebramos el día, con subida a Joar el 1 de Junio... Tendremos más noticias...
23:30 | Permalink | Comentarios (1)